10 galdera euskaltegiei begira
Ekainaren 29an egin zen sustraiak eta adarrak jardunaldia, UEUko udako ikastaroetan. (Zorionak UEU, 50 urte eta gazte!). Mahai-inguru bat dinamizatzea egokitu zitzaidan eta galdera batzuk prestatu nituen. Baina hori egin aurretik, euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruan nituen kezkak, galderak, zalantzak zerrendatu nituen. Jakina, hauen inguruko galderarik ez nuen egin; hala ere, edukiak berrerabiltzearren, honako hauek dira euskaltegiei begira ditudan 10 galdera: Baga:...
Read MoreHizkuntza, boterea eta nerabezaroa (2)
Aurreko astean ekarri nituen blogera Miguel Rodriguez Carnotaren ikerketa eta hari lotutako kontu batzuk. Bitarte honetan, Santi Quiroga lagunak Migueli egindako elkarrizketa bikaina eta mardula bidali dit. Eta gaur deigarri egin zaizkidan 12 kontu ekarri nahi izan ditut blogera: Baga: ikerketa egin den institutuan hizkuntza paisaia gehien bat galizieraz da: ohar-taulak eta abar. Baina denek paso egiten dute paisaia eder horretaz eta, azkenean, hizkuntzaren erabilera errituala egiten da....
Read MoreHizkuntza, boterea eta nerabezaroa (1)
Hizkuntza, boterea eta nerabezaroa. Hiru osagai horiekin koktel latza ondo du Miguel Rodriguez Carnotak. Ikerketa aparta eta dibulgazioa are apartagoa (galiziarrak dibulgazioan onak dira gero). Eta hori guztia ura aztertzen, igeri egiten dugun ura aztertzen. Izan ere, horrenbeste ikusten dugunez, ez dugu ikusten ur hori. Eta, horretarako, ur horietan murgiltzen diren eta galizieraren erabilera normala duten (institututik irtendakoan gehienak) 10 gazteren bizi-ibilbidea aztertu du. Ikerketa bi...
Read MoreBegiradarik kezkatuena
Opor garaian irakurri dut Euskal Herriko Gizarte mugimenduak pandemia garaian izeneko liburua. Oso interesgarria iruditu zitzaidan han egiten den irakurketa eta han egiten den gogoeta. Hortaz, gai horietan interesa baduzue, ba irakurri (edo ez, nik zer dakit). Liburua irakurtzen ari nintzela, honako baieztapenarekin egin nuen topo, eta zeharo deigarria egin zitzaidan (testuingurua da hainbat mugimendu sozial aztertu dituztela, euskalgintzakoak, feministak, ekologistak eta...
Read MoreSoziolinguistika Irati Iciarren antiojuetatik
Blog honetan podcast-zaleak gara (bueno, naiz, bloga nirea da-eta). Eta soziolinguistikaren dibulgazioaren zale ere banaiz. Eta hori guztia ederto buztartu du Irati Iciarrek Halabedi irratian, fresko eta beretik. Oso gomendagarriak 8 irratsaioak (zazpigarrenean nire tesiaren panegiriko lotsagarria egiten badu ere): 1. Soziolinguistikaren oinarriak, hizkuntzen heriotza, globalizazioa eta hizkuntza...
Read MoreIrisarriko plazatik
Irisarriko plazatik iparra markatzen aritu dira hainbat urtez EHZkoak. Aurton lehendabizikoz izan naiz eta gorpuztu dut apur bat EHZ. Eta lau berba egin nahiko nuke horren inguruan, atrebentzia handiegirik ez bada. 450 laguntzaile gazteren izerdiz eraikitzen da jaialdia. Eurek esaten duten moduan, EHZ bidaia bat da, bizitzen duzun aldi oro aldatzen zaituena. Tokiko mozkinetan oinarritzen da (xingarra, taloa, zikiroa, bertako garagarno, sagarno eta arnoak, eta sagar jusa!). Ekologismoa du...
Read More5 galdera (arraro) kale erabileraren neurketari jarriak
2021eko kale erabileraren datuak plazaratu dituzte orain dela ez asko. Horren inguruko jardunaldia ere egon zen Bilbon eta, goizean behintzat, han izan nintzen. Han entzundakoetatik (eta irakurrikotik edo nik zer dakit nondik), bost galdera arraro (ez dira denak nireak, eh?, kopiatzea zilegi da mundu honetan): Baga: zergatik da adin berekoen artean erabilera baxuagoa? Adinkidetasunak zerikusia al du hizkuntza ohituretan? Biga: orain dela urte batzuk erabilera esanguratsua izateko atalasea...
Read MoreAraka gure bazterrak
Deserosotasunak eragiten dituzte liburu batzuk. Gutxi dira, baina, tarteka, horietako bat heltzen da, irakurtzen duzu eta azkura eragiten dizu. Eta horietako bat izan da nire kasuan Araka ditzagun gure bazterrak, Emaginek Lisipe kolekzioan argitaratu berri duena (gora liburu kolektiboak, bide batez). Azkura bai. Eta ausardia, gure kontraesan zurietan arakatzearren. Euren berbetan esateko, “teoriatik praktikara dagoen bidean belztu ditugu oinpeak”. Maite dut liburua, maite dut horren atzean...
Read MoreAipatzearen artea
“(Mikel Laboak) euskal ondarearen erabilera abangoardistak kezka komunikatibo unibertsalekin uztartuz, komunaren eta banakoaren arteko elkarrizketa lortu, eta haren itzulpen musikala eskaini zuen”. Ana Gandara “Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke.Tradizioa ez da gauza fosilizatua, estatikoa eta aldaezinezkoa.” Juan Mari Beltran “Datuen gainean behar ditugu begiratuak eraiki. Ez gure aldarte eta ikuspegia berresten dituzten datuekin. Gurutzaketak behar...
Read MoreMihigintzatik Marikobasora 5 minututan
Pasa den ostegunean, Bilbon izan nintzen, Biran, UEU festaren barruan. Orain dela aste batzuk jarri ziren nirekin harremanetan antolatzaileak Ikergazte modura parte hartu nezan. Eta UEUkoei ezin ezetzik eman, jakina. Gero etorri ziren zehaztapenak eta bost minutuko aurkezpen informala egin behar nuela esan zidaten. Ai ama! Hori da hori buruhaustea. Zelan laburbildu 5 minututan zeure tesia? Edo zer egin 5 minutu horietan? Irati Iciar (hau ere UEUkidea) egon zen Hala bedi irratian tesiari...
Read More

Iruzkin berriak