NGk 30 urte
Gazte-gaztea nintzen, oraindik institutua hasi barik. Ordurako, entzuten genuen auzoan hip hop musika, Run DMC, LL Cool J, Beastie Boys eta, batez ere, Public Enemy. Entzuten genuen ere musika elektronikoa (acid house deitzen genien orduan), eta abar. Eta bat-batean, euskaraz gauza bertsua egiten zuen talde bat deskubritu nuen gelako lagun bati esker, errepikatzailea zen lagun bati esker: NG, aizkora bi, portada gorri bat eta ume bat tankeen aurrean skate baten gainean. Eta buruz ikasi nituen...
Read MoreFaroak
Sasoi latzak datoz, baita euskararen aldeko mugimendu sozialarentzat ere. Baina argi izan behar dugu gaur-gaurkoz badirela gure bidea argitu dezaketen faro batzuk. Yayo Herrerok nik baino hobeto azaltzen du, jakina: “Esperientzia komunitarioetan, ekonomia sozial eta solidarioan, emakumeengan, jatorrizko herrietan, agroekologian pilatutako jakintzak, azken finean, sistemaren ertzetan sortutako jakintza konplexuak dira gaur eta hemen egin behar ditugun eraldaketa sozialak argitzen dituzten...
Read MoreNork eragiten du erabileran?
Pasa den astean albiste pozgarri bat plazaratu zen: azken 100 urteotan lehendabiziko aldiz euskararen erabilera gaztelaniaren erabilera baino altuagoa dela Tolosako kaleetan. Datua pozgarria da, baina tentuz hartu beharrekoa nire ustez (joerak bai dio erabilera urtetik urtera handiagoa dela, baina neurketen eraginez baliteke hurrengo urtean datua apur bat baxuagoa izatea. Nik parra daudela esango nuke, baina, tira, ulertzen dut titularra). Albistea pozteko modukoa da, are gehiago kontuan izanda...
Read MoreArteak guri zer?
Orain dela ez asko deskubritu nuen badagoela figura bat arte-zuzendari deitzen dena. Marketin arloan oso erabilia da, baina beste arlo batzuetan ere hasi da lanean (bideo-klipetan eta abarretan). Eta zertan datza arte-zuzendari baten lana, ba? Bera da kontzeptu abstraktu bat irudi bihurtzen duena. Orain gutxi ere, arte garaikideari buruzko ikastaro bat egin dut (etxealdian, badakizue). Eta balio izan dit artetzat neukan kontzeptua apur bat zabaltzeko (eta, bide batez, gurean egiten diren...
Read MoreKomunitatea hats-bahiturik
Ainize Madariagak iaz argitaratu zuen izenburu hau zeukan liburua (azpi-izenburuarekin hobeto ulertzen da: hiztunaren trauma, diagnosia eta paliatiboak). Zuberoako pertsona baten historia kontatzen du ikerketak, bizitza-historia izeneko teknika baten bidez. Pertsona horrek lau-bost urterekin behartu zuten euskaratik frantsesera pasatzera, eskolan baina baita etxean ere. Handik urte batzuetara, psikoterapia egiten hasi zen eta terapia hasi eta bost urtera, trauma horren zantzuak deskubritu eta...
Read MoreBalkoietako behaketa
Etxealdia bizitzen ari gara Euskaraldiarekin batera. Ariketa batzuk egin ditut eta beste batzuk, ostera, ez. Baina bai egin dut ariketa bat (akaso, egin behar ez zena): balkoietako behaketa. Lasai, ez naiz ibili inori ezer esaten balkoietatik (ez ume, ez guraso, ez txakur-jabe, ez beste inori). Baina bai entzun ditut elkarrizketak, entzun ditut etxeko ohiturak eta abar. Lehenik eta behin, oraindik Bilboko Zazpi Kaleetan bizi naiz, gutxi barru Deriora banoa ere. Eta etxealdia hasi denetik, esan...
Read MoreAldatuz
Etxealdi honek erakutsi digu gauzak aldatu behar ditugula, ekonomian, kontsumoan eta abarretan. Baita hizkuntza kontuetan ere, nire ustez. Mapa zahar batzuk erre behar ditugu. Gure amets kolektiboaren sasoia da eta orain da. Orduan. Atzo. Bihar. Gaur. Herrigintza sasoia da, herrigintza garaia da. Zomorro ostia honek ere erakutsi digu eguneroko ohiturak aldatzea ez dela horren zaila edo, behintzat, eguneroko ohitura batzuk aldatzea ez dela horren zaila. Gainera, Euskaraldiak erronka batzuk jarri...
Read MoreAipatzen hasita …
“Euskal ikuspegia ez da kontzeptu edo kategoria estatiko bat, ezta gutxiago ere; euskal ikuspegiaren izaera dinamikoak -non kanpo eragin ororekiko hartu-emanak etengabeak (izan eta izango) diren- iraunarazi du. Lanabes filosofiko, estetiko edo poetiko desberdinak baliatuz bide berriak zabaltzen direnei esker, euskal ikuspegi aldakor horrek denboraren igarobidean aurrera segitzen du”. Hasier Arraiz “Ez dugu Neguko Jauregia okupatuko. Ez goaz Bastilla okupatzera. Ez bilatu epikarik. Zeruak...
Read MorePlaza hutsean
Plaza hutsak izan gura du hamaika borroken topaleku, ezkerreko independentismoak akuilatuta. Borroka horien artean, noski, euskararen aldeko borroka ere badago. Eta, hori dela eta, euskalgintzari lotutako txostena egin dute (eta ez, ez dago txosteneraz idatzia, ez!). Gogoeta interesgarria iruditu zait eta puntu askotan bat egiten dut irakurketarekin. Iruditzen zait ariketa zintzoa egin duela ezker abertzaleak dokumentu honetan. Azpimarra batzuk egin dizkiot dokumentuari: Aitortza zor zaio...
Read MoreKoronategia
Etxealdian gaude eta azken egun eta asteetan dinamikak sortzen ari dira han eta hemen, euskara ikasteko, euskara praktikatzeko eta hizkuntza ohiturak euskarara aldatzeko. Batzuk aipatu gurako nituzke (eta ziur naiz ezagutzen ez ditudan asko egongo direla han eta hemen). Euskaltegi eta berbalagun taldeak martxan izan dira egun hauetan, egun batetik bestera presentzial izatetik online izatera pasatu dira. Meritu handiko aldaketa, ea horrek ere aurrera egiten duen (adibidez, Bilboko Gabriel Aresti...
Read More

Iruzkin berriak