Ama hizkuntzaren egunaren kontra (eta alde)
Behin baino gehiagotan aritu naiz ama hizkuntza kontzeptuaren kontra. Eta han esandakoak baino ez ditut berresten gaur eta hemen (oraindik ez zait heldu iritziz aldatzeko sasoia). Baina … gaur ama hizkuntzaren nazioarteko eguna da, zelanbaiteko babesa du (erakunde garrantzitsuak ari dira hori bultzatzen), biziberritzerako zelanbaiteko laguntza dakar. Maialen Sobrinok aurrekoan hizkuntza gutxituen aldeko eguna izan behar zela aldarrikatu zuen. Baina nik zehatzago eta artezago jokatuko...
Read MoreUnibertsoa
Egiten ari naizen doktore-tesian mila gauza irakurtzea tokatu zait, haien artean Euskararen Unibertsoko jardunaldietan aurkeztutako txostena. Ni garai hartan oso gazte nintzen eta ez nuen bizi izan prozesu hori. Badakit jakin gogoeta prozesu horren ondorioz sortu zela Kontseilua eta garai hartan itzelezko ilusioa zutela euskaltzaleek prozesu horrekin. Txostena irakurriz, sorpresa galantak jaso ditut. Nire hainbat ideia ere han islatuta irakurri ditut (beste batzuk agian ez). Adibidez,...
Read MoreAhozkotasuna
Ahozkotasunak itzelezko eragin sortzailea du. Ez dira neure berbak, Ngugi wa Thiong´o idazle txit handiarenak baizik. Eta bat nator. Aditu, bestela, bertsolaritzak, antzerkiak edo irratigintzak duten indarra (euskarazko kulturan behinik behin). Ikus-entzunezkoen arloa da hor hankamotz daukaguna (ikus-entzunezkoen laborategi berriak egiten ditugun bitartean). Baina badira gurean bestelako ahozko adierazpide batzuk ere: hitzaldiak, literatur klubak, solasaldiak, …Eta ahozkotasun modu...
Read MoreErabil kolektiboa
Berrikuntzak ertzetatik ei datoz, hori esaten dute han eta hemengo mugimendu eraldatzaileek behinik behin. Eta hala izango da. Edo, behintzat, kasu honetan hala da: ertzetik dator berrikuntza erdigunera. Erabil kolektiboa da berrikuntza. Eta zer da? Xilabatik datorren elkarte autonomo eta irekia da, herri mugimendukoa (ez da aholkularitza enpresa, ez eta zerbitzu agentzia). Irabazi-asmorik gabea da Erabil, baina euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egin nahi duena....
Read MoreOstadar bat estrategia
Euskaraldia amaitu egin da eta gure garaia aurreratzeko aukerak irudikatu ditugu. Hiztunak subjektu politiko bihurtzeko saiakera izan da, ahalduntzea edo burujabetza helburu. Baina, tira, ez dugu ahaztu behar ahalduntze/burujabetza prozesuak berez konplexuak, dinamikoak eta etengabeak direla. Hortaz, tokatzen zaigu indarra egiten segitzea. Hala ere, ez dugu ahaztu behar ekintza honek autodeterminazio sozialaren bidean aurrera egiten lagundu digula (John Holloway-k erabiltzen duen zentzuan,...
Read MoreEmagin bat euskalgintzarako?
“Ezagutzaren matazak” liburua irakurri berri dut eta zeharo interesgarria egin zait. Baina beste gauza batek egin du bide neure burura: Emagin bat beharko genuke euskalgintzetan? Ez dakit, Soziolinguistika Klusterra hor dago eta akaso berak bete dezake funtzio hori (edo ez, akaso beste erakunde bat beharko genuke lan horiek egiteko). Baina, tira, ikus dezagun zer egiten duen Emaginek (liburu horretatik ateratako aipuak dira hauek): Pentsamendu feminista sustatzeko lana egiten dute:...
Read MoreAipurik aipamen
“Berak (Elbira Zipitriari buruz ari da) esaten zuen bere meritua ez zela gauza berriak asmatzea, baizik eta lehendik asmatuta zeuden gauza onak hartu, euskaratu eta euskal sena eta nortasuna ematea horiei. Horretan zuen aparteko dohaina” Mari Karmen Mitxelena “Autodefentsak egiten gaitu azkar, baina alternatiba sortzeak libre!” Eneko Gorri “Sormena da arnasgune funtzionalek eta territorialek bat egiten duten lekua, mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua, Sarri...
Read MoreTeknikari
Orain dela ez asko (eskerrak Allartean-i), honako hau zioen Eduardo Apodakak: “euskara teknikarien gaineko azterketa soziologikorik ez dago. Ez dakigu nor diren, nondik datozen, zer ikasi duten, zer balio duten, zer ideologietakoak diren, zer trebetasun duten, zer adin, non ikasi zuten egiten dutena egiten …” Eta hala da. Eta, gainera, ez dago sarerik (ezpada Udaltop jardunaldia, baina hori oso zentratuta dago udaletako teknikariengan), ez dago koordinaziorik (toki mailako batzuk dira,...
Read More“Top secret”, Sechu Sende
Abenduan gaude eta urteko azken poema soziolinguistikoa dakart gaurkoan. Oraingo honetan, berriro ere, Sechu Sende galiziarraren poema bat, Top secret izenekoa. Top secret by Sechu Sende Poema hau irakurtzen ari bazara, disimulatu. Hau mezu sekretua da: Zure egitekoa honetan datza, zure buru barruan erresistentzia antolatu behar duzu. Momentu honetatik aurrera mundua aldatzeko hitzak antolatzen ari diren milaka pertsonen parte zara. Disimulatu, ez altxatu begiak poematik, zu zelatatzen aritu...
Read MoreYeknemilis
Garabidek antolatu duen Aditu titulua amaitu berri da eta Eskoriatzan egin da ekitaldi horren agurra. Aurton inoiz baino parte hartze handiagoa izan dut, batez ere, Cuetzalandik Liz eta Mica etorri direlako. Lizekin hainbat batzar eta topagune izan ditut, Hazin, Eikan, Leintz-Gatzagan, Markinan, Bilbon edo Arrasaten. Gainera, Garabidek antolatutako mahai-inguru batean parte hartu dut, emakumeen ahalduntzea eta hizkuntzen biziberritzearen inguruko elkarguneak bilatzeko prozesuan. Baina ez hori...
Read More

Iruzkin berriak