Teoria maketoa (Mari Luz Esteban)
Aspaldi ez nuen ekartzen hona poema soziolinguistikorik. Oraingo honetan, Mari Luz Estebanek idatzitako Teoria maketoa ekarri dut hona. Uda on denoi! nago euskalduntasunaren teoria maketo baten premian bagarela teoria maketoa kanporako eta barrurako kolonialismoaren aztarnak agerian uzteko teoria maketoa iragana, orainaldia eta etorkizuna batera jotzeko teoria maketoa gure artean diren desberdintasunak eta desberdinkeriak ez ahazteko teoria maketoa euskal...
Read MoreAipatzen
“Zail baita pentsatzea hiztun komunitate bat biziberritu daitekeenik kultur sorkuntzarik gabe, kultur bizitzarik gabe, kultur erritualik gabe, kultur eztabaidarik gabe, kultur tentsiorik gabe…” Iratxe Retolaza “Gaur egun, euskal soziolinguistikaren esparruan zalantzan jartzen ari dira orain arte baliagarriak izan zaizkigun sailkapenak eta kategoriak; hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak ulertzeko eta pertsonen arteko rol linguistikoak proposatzeko ahaleginak egiten ari dira;...
Read MoreErraztasuna
Erraztasuna, erosotasuna. Iñaki Iurrebasok bere tesian kontzeptu honi garrantzi handia ematen dio. Eta esaten du, besteak beste, erdaraz erosoago edo errazago egiten duten euskaldun batzuek ekarpen handia egiten dutela, euskaraz espero zitekeen baino erabilera handiagoa dutelako. Hori irakurtzen ari nintzela galdera bat etorri zait burura: Zenbat sortzailek erabaki dute euren sormen-lanak ondoen menperatzen ez duten hizkuntzan egitea? Zenbat idazle, musika talde, zinemagile, aktore eta abarrek...
Read MoreSoziolinguistikaren erronkak
Soziolinguistikaren hiztegi komentatua (Atik Zra) amaitu berri dut. Eta, tarte horretan, Iñaki Iurrebasoren tesia irakurri dut. Tesian Iurrebasok aipatzen zuen euskal demolinguistikak lau erronka nagusi dituela: Teorian sakontzea Metodologia lantzea Nazioartekotzean aurreratzea Unibertsitatearen inplikazioa areagotzea. Horrez gain, honako hau ere esaten du Iñaki Iurrebasok: Gure demolinguistikak enpirikoki izan duen garapen izugarri indartsuaren aurrean deigarria egiten da zein toki gutxi...
Read More12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik
Iñaki Iurrebasok doktore-tesi ezin interesgarriagoa egin du. Uste dut tesi honekin gure orain arteko uste eta ekinbide batzuk beste modu batera ikusteko datuak jarri dituela mahai-gainean. Uste dut demolinguistikari begiratzeko modu berriak ekarri dituela tesi honek. Nik hona tesi horretatik atera daitezkeen 12 gogoeta eta esaldi (edo titular) ekarri ditut, guztiak ere Iurrebasoren berbetan adieraziak. Baga: Euskaraz hobeto moldatzen diren 195.000 hiztun dauzkagu (%7), bi hizkuntzetan antzera...
Read MoreInteres taldeak
Arlo sozioekonomikoan interes taldeak aktibatzea lortuz gero, euskararen aldeko dinamikak aktibatzea eta garatzea lortuko da etorkizunean. Hori da Emunek plazaratu duen hipotesia (nire ustez, azken urteotan eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko hipotesien artean, gauzagarriena, gauzatzeko gaitza bada ere). Hipotesia Bat aldizkariaren 124. alean argitaratu dute. Eta aldizkarian bertan, beste artikulu batean Elisabeth Barakos-ek egindako ikerketa baten berri ematen da. Ikerketa Galesen egin da...
Read MoreZaurgarritasuna (Atik Zra)
Zaurgarriak gara, zeharo zaurgarriak. Gure egitura guztiak oso ahulak dira (ikusi adibidez, Ihintz Olideni egindako elkarrizketa), gure kulturgileak oso ahulak, gure kultura industria oso ahula, gure biziberritze tresna gehienak ere ahulak dira (gure tresna nagusia ere, D eredua, ez dabil guk nahiko genukeen moduan, inondik ere), gure komunikabideek ere ez dute behar besteko hedapenik (toki mailan ez bada), eta abar (ez naiz etorri hiztegitxo honetara negar egitera). Zaurgarriak bai, eta...
Read MoreUnibertsoa (Atik Zra)
Bakoitzak ikusten du unibertsoa ikuspegi batetik, posizio batetik, kokatuta dagoen lekutik (eta bere buruko eskema mentaletatik iragazia, jakina). Eta gauza bera gertatzen da hizkuntza biziberritzearen unibertsoarekin (edo pluribertsoarekin). Bakoitzak berea ikusten du, ikustekotan. Izan ere, zer ikusten dute erdaldunek (orokortzen ari naiz, badakit) gurean hizkuntza politika aipatzen denean? Nire ustez, gauza nagusi bi: eskoletako hizkuntza ereduak (A, B edo D) eta administrazioetako hizkuntza...
Read MoreTrinkotzea (Atik Zra)
Zer da hizkuntza komunitatea trinkotzea? Euskara elkarteek (eta ez eurek bakarrik, baina batez ere eurek) helburu hori jarri zioten euren buruei aspalditxo. Eta, horretarako, Txepetxen teorietatik abiatu ziren. Baina … elkarteek eta euren ingurukoek mila bider trinkotzea aipatu badute ere, ez dut nik ezagutzen horren inguruko definizio zehatz eta konpartiturik. Kontzeptua, hortaz, lausoa da, bakoitzak bere modura ulertzen du eta horrek errealitate antzekoen aurrean sekulako erantzun...
Read More

Iruzkin berriak