Bihar Galiziara noa
Bihar Galiziara noa, Carballora. Hiru eguneko jardunaldia izango da han justizia soziala eta hizkuntza dinamizazioa gaitzat hartuta: askatasun sexualen inguruko ekintzaileak, ekologistak, feministak, jendarte ekintzaileak, sindikalistak, … izango dira hizlari. Horrez gain, ekintza ludikoak ere izango dira: janariak, kontzertua, …Jarraipena twitter bidez egingo dut (@lantalan kontutik) eta hango apunteak google docs-en publiko irekiko ditut. Iaz ere han izan ginen. Iazkoaren kronika eta...
Read MoreAzatzak 42: Edo argitaletxea + Pasazaite liburuak
Krisi garaiak dira hauek. Liburuaren esparruan ere krisia latza da (ekonomikoa izateaz gain, teknologikoa ere bada). Baina krisi garaian ere badira proiektuak sortzera ausartzen direnak. Eta horiei, bihotz-bihotzez, 42. azatza. Edo argitaletxea euskara hutsezko liburuak emango ditu argitara, autofinantzatua izango da, kritikoa, independentea eta auzolanean oinarritua. XXI. mendeko argitaletxea, beraz. Harpideak eta bazkideak eskatzen dituzte. Zer liburu aterako duten aurten ere aurreratu...
Read More2011ko kale erabileraren neurketa (i)
Gaur goizean aurkeztu dituzte datuak Soziolinguistika Klusterrekoek, baita txostena argitaratu ere. Gauza asko azpimarratu dituzte, baina lehen kolpean (eta txostena aztertu barik), nik bi gauzatxo azpimarratu nahiko nituzke: – Emakumeek gizonok baino gehiago erabiltzen dute adin guztietan. Aurreko neurketetan aldaketa sumatzen zen, baina azken honetan baieztatu da goitik behera. – Gipuzkoako datua beste lurraldeetako baino hobea da. Horrek galdera hau eragiten dit: euskararen...
Read MoreEuskararen memoriak d(it)uen ahotsa(k)
Pasa den astean, ikastaro oso interesgarria egin zen Donostian, Jone Miren Hernandezen gidaritzapean. Ikastaro horren kronikak argitaratu dira (lehen egunekoa, bigarren egunekoa eta hirugarren egunekoa). Horrez gain, ahotsak elkartekoek euren aurkezpenean erabilitako bideo guztiak eskura jarri dituzte. Oso interesgarriak euskaldunon historia hurbila (eta horri lotutako bizipenak) ulertzeko. 2:22 01- Euskal hiztunaren kezkak Egilea: ahotsak ...
Read MoreAzatzak 41: Garaion
Txiri-txiri aurrera gabiltza azatzen bide zoragarrian barrena, Euskal Herriko hainbat lurralde eta proiektu bisitatuz. Oraingo honetan Arabara goaz, beste behin ere. Lautadara, Otazara. Garaion proiektua martxan da bertan, euskara, sormena, bizi-eredu alternatiboa, kooperatibagintza eta aisialdia uztartuz. Garaion zer den hobeto ulertzeko Argia aldizkarikoek egin zieten elkarrizketa argigarria da oso, baita Goienak egindako beste hau ere. Proiektu txiki, xume baina erakargarria. 41....
Read MoreIgeldoko igela
Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak? Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea. Dena den, Imanol Haroren artikulu...
Read MoreMade in Galiza, made in Euskal Herria
Sechu Sendek idatzitako Made in Galiza izeneko liburua euskaratu dut eta irailean argitara emango du Txalapartak. Liburu horretarako idatzi dudan hitzaurrea da hauxe (Gure liburuak aldizkarian argitaratutakoa). Ametsak etorkizuneko errealitatearen zirriborroak omen dira. Ametsek etorkizuneko errealitatea marrazten dute, aldatzen dute. Ametsak gauzatzeko baina elkarrekin egin behar dugu amets, elkarrekin. Hitzorduak jarri beharko ditugu denok egun berean eta leku berean elkarrekin amets egiteko,...
Read MoreKarrisolasa
Iruñeko Karrikiri euskara elkarteak orain dela urtebete baino gehiago antolatzen du hilero. Azken hilabeteetan, gainera, solasaldien ondorioak ere hasi dira plazaratzen. Eta hausnarketa interesgarriak egin dituzte batean zein bestean. – Mikel Zalbideren Diglosiaren purgatorioaz artikuluaren gaineko hausnarketak: Transmisioa da gunea. Honen inguruan hiru artikulu plazaratu nituen nik nire blogean: diglosiaren labirintoan barrena (bat, bi eta hiru). – Katalanaren aldeko estrategia...
Read MoreAzatzak 40: Mihiluze
Azatzik azatz gabiltza: eta txiri-txiri 40. azatzera heldu naiz. 40 dagoeneko! Eta oraingo honetan telebistara goaz, Mihiluzera. 1.000 programa egin berri ditu Mihiluzek eta ez da gutxi. Gure hizkuntzarekin jolas eta solas egiteko programa gisa jaio zen eta horrela dihardu egun ere. Kultur erreferentziatan programa autozentraturik bada ETBn, Mihiluze da hori. 1.000 saio eta beste horrenbeste izan daitezela! Aupa zuek!
Read MoreEkologiaz blai
Gaur goizean artikulu honekin gosaldu dut: Nori inporta zaio hizkuntza bat hiltzen bada? Hizkuntza ekologia etorri zait burura, noiz eta allartean-ek ere aipatu duen (Ekologiatik ekologismora). Gasteizko udalak ere hizkuntza ekologiari buruzko jardunaldia antolatu du eta Ekogunea telebista programan ere Belen Urangak hizkuntza ekologia zer den azaldu du. Eta sorosoro webgunean hizkuntza aniztasunaren gainean sentiberatzeko Felice Duboisen lau testu aurkitu ditut: – Los sin lengua –...
Read More

Iruzkin berriak