2011ko kale erabileraren neurketa (i)
Gaur goizean aurkeztu dituzte datuak Soziolinguistika Klusterrekoek, baita txostena argitaratu ere. Gauza asko azpimarratu dituzte, baina lehen kolpean (eta txostena aztertu barik), nik bi gauzatxo azpimarratu nahiko nituzke:
–
Emakumeek gizonok baino gehiago erabiltzen dute adin guztietan.
Aurreko neurketetan aldaketa sumatzen zen, baina azken honetan baieztatu da goitik behera.
–
Gipuzkoako datua beste lurraldeetako baino hobea da. Horrek galdera hau
eragiten dit: euskararen ezagutzan masa minimoa behar al da erabilera
dezente handiagoa izateko?
Erlazionatutako sarrerak:
Allartean blogean ere honi buruzko bi artikulu gomendagarri atera dira:
– Inkesta soziolinguistikoa: datuak
– Inkesta soziolinguistikoa: iritziak