Pulamentu gutxi
Bat aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza ekologiarekin. Bi aipu dira: “Uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua) “Kataluniak hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai” Zer pentsatua eman didate biek ala...
Read MoreAzatzak 34: Berri Txarrak
Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago. Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten...
Read MoreBadakigu … baina gutxi egiten dugu
Pasa den astean Deustun Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren berbetan. Badakigu … baina gutxi egiten dugu. Bakoitzak euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen, bizipenak, emozioak, kontraesanak, … Merezi du benetan eurek...
Read MoreGoierri orain dela 20 urte
Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua. Joxe Manuel Odriozolak egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik orain diagnostiko horrek balio du. Argazkia: Atauri Adibidez, hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea,...
Read MoreBasqueness
Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen). Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek? Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa...
Read MoreKeniako “bretoiak”
Ekologia mila bider maseatu dut blog honetan. Eta gehiagotan egingo diot zirri, nik uste. Gaurkoan ere aipatuko dut, bitxi aipatu ere. Ekologiaren arabera, landare bat mehatxatuta egonez gero, beste nonbaiten landatu behar da bere biziraupena bermatzeko. Horren ostean, jatorrizko lurraldean sartu behar da berriro lurra emankor dagoenean. Horixe bera pentsatu eta egin du Béatrice Oumak. Roazhon-en ikasi zuen (Bretainia), baita bretoiera ikasi ere. Keniara itzuli zenean bertako umeei...
Read MoreAzatzak 33: Arabako bertsozale elkartea
Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera. Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai. Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde...
Read MoreSorosoro
Euskarazko berba ematen badu ere, arakiera da. Hatsa, hitza eta hizkuntza esan gura du. Arakiera antza zortzi pertsonek baino ez dute hitz egiten, Vanuatun. Baina ez dugu ekarri horregatik. Sorosoro lankidetza linguistikoa egiten duen plataforma da. Blog txukuna daukate hiru hizkuntzatan (ingelesa, espainiera eta frantsesa, azken hau da originala). Aurrekoan deskubritu nuen eta ordutik artikulu dezente irakurri ditut. Blogak munduko hizkuntzen inguruko sentiberatze lana egin nahi du....
Read MoreEuskarari buruzko 14 datu bitxi-edo
Orain dela gutxi plazaratu dute Plataforma per la Llenguakoak katalanari buruzko 50 datu. Eusko Jaurlaritzak ere egin du EBPNren inguruko txosten bat. 50 datu ez, beste hainbat aurkezten dute. Baina nik horietatik 12 aukeratu ditut, bitxiak-edo iruditu zaizkidanak: 1. Selektibitatea %60k egin du euskaraz 2010ean, 1995ean %25k.2. Irakasle elebidunak EHUn 2099-10 ikasturtean %40 dira, 1988/89an %15 baino gutxiago ziren. 3. Doktorego tesiei dagokienez, ez dago goranzko joerarik azken urteetan....
Read MoreZer daukagu euskaldunok esportatzeko?
Hemengo enpresek gauza asko esportatzen dituzte: altzariak, armak, etxeko-tresnak eta beste hainbat gauza. Baina ez gara horretaz ari blog honetan normalean. Soziolinguistika arloan zer daukagu esportatzeko? Hori da galdera. Eta hainbat erantzun eman dakioke, baina hemen neurea emango dut. Nire erantzuna. Garabidekoek euskararen berreskuratze esperientziaren inguruan lan eskerga (eta ezinbestekoa) egiten ari dira, batez ere Hegoaldeko herriei begira. Momentuz hiru lan eman dituzte argitara:...
Read More

Iruzkin berriak