Polemika sortu du sare sozialetan Aizpurutxon zabor bilketan ari den kamioi baten bideoak
[Maxixatzen] Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak eta Azkoitia Zero Zaborrek ohar bana kaleratu dute azken orduetan sare sozialetan zabaltzen ari den bideoa dela eta. Bideoan ikusten denez, herritarrek gaika sailkatutakoa kamioi bakar batean bidu eta nahasten dute. Honako ohar hau kaleratu du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak: «Aizpurutxoko puntu batean hondakin mota guztiak batera biltzen ditu Urola Erdiko Mankomunitateko ibilgailuak. Ohar honen bidez adierazi nahi dugu zergatik egiten...
Read MoreGarbia plataformek Legazpi aipatu dute 5. edukiontziaren emaitzen eredu
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok eman du albistea: “Plataformas vecinales dicen que el 5º contenedor logra resultados similares al PaP. Ponen como ejemplo la tasa del 75% de recogida selectiva lograda en Legazpi, donde hay un sistema mixto, ‘principalmente gracias al contenedor marrón’“. Adierazpen horiek egin dituzte Gipuzkoan Atez Atekoaren kontra ari diren plataformek, Tolosako Patxi Amantegi buru, Batzar Nagusietan gaiaz egiten ari diren agerpen eta...
Read MoreTolosako udalak 22an aurkeztuko du bilketa sistemen konparaketa
Tolosako alkate Ibai Iriartek iragarri du datorren asteartean, urriak 22, udalaren enkarguz Idema ingeniaritza enpresak hondakinen bilketa sistema ezberdinak alderatzeko prestatutako txostena aurkeztuko diela herritarrei. Tolosaldeko Atariak “Hondakin bilketa sistemen alderaketa aurkezteko herri batzarra izango da asteartean” albistean aurreratu duenez, ikerlanak honako sistemok alderatu ditu: bosgarren kontenedore boluntarioa (Zarautz), nahitaezko bost edukiontzietan...
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke: A.- Zero Zabor herriak B.- Zero...
Read MoreHondakin bilketa sistema ezberdinen eboluzioa Debagoienan
Oñati Zero Zabor taldeak era grafikoan azaldu ditu azken lau urteotan Debagoienako hiru herrik bilketa sistema ezberdin banarekin lortu dituzten emaitzak: Bergara azken urteotako lau edukiontziekin, Aretxabaleta organikoa borondatez bildu nahi dutenentzako 5. edukiontzia gehituta eta Antzuola 2011tik Atez Atekoan sartuta. Hondakin sistema ezberdinen eboluzioa Debagoienan orrian ikus daiteke.
Read MoreBidasoa aldean ere hondakinez eztabaidan ari dira politikariak
Irungo Aralarrek Iñigo Imazen eskutik plazaratu zuen “Sobre las supuestas contradicciones de Aralar en Irun” gutun antologikoaz geroztik, iritzi gehiago azalduz doaz Bidasoa aldean. Carlos Ormazabalek hitzaldia eman du Irunen errausketa defendituz: “La gestión de residuos, a debate“. Oso bestela mintzatu da Irungo Ezker Batuko Manuel Millan: “El quinto contenedor es un sistema...
Read MoreOtsailaren 27 eta 28an egingo da Usurbilen herri galdeketa
Otsailaren 27an eta 28an egingo dute Usurbilen (Gipuzkoa) hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketa. Hala jakinarazi zuen Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atzo. Honako hau izango da galdera: Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako? Hiru erantzun izango dituzte aukeran herritarrek: 1) Atez Atekoa; 2) orain arteko edukiontzien sistema (4 edukiontzi); edo 3) orain arteko edukiontzien sistema + 5. edukiontzia organikoarentzat. Berria, Diario Vasco eta Noticias de...
Read MoreGipuzkoako Aldundiak Europari eskatu dio hondakin organikoak derrigor biltzea lege egin dezan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Carlos Ormazabal diputatuak mahainguru batean Europar Batasunari eskatu dio etxeetako hondakin organikoak derrigor era berezian biltzea derrigortu dezala legez, “Noticias de Gipuzkoa“k jarkinarazi duenez. Bestalde, “Diario Vasco“n irakur daiteke Foru Aldundiak bere egoitzaren aurreko plazan konposta sustatzeko erakusketa handi bat ipini duela. Aldi berean, errauste planta Zubietan eraikitzeko planekin segitzen du, noski. Gipuzkoa pide en Bruselas imponer...
Read MoreUrritik aurrera hondakin organikoentzako laugarren edukinontzia Zarautzen eta Zumaian ere bai
Gipuzkoako Zarautzen eta Zumaian irailaren 29an hastekoak ziren etxeetako hondakin organikoen bilketak, horretarako karriketan laugarren edukinontzia ipinita dagoela. Diario Vascok eman du albistea. Zumaia cuenta ya con contenedores destinados a la recogida de materia orgánica Para usar de este servicio es necesario apuntarse en la Mancomunidad. Hasta el momento son 470 los zumaiarras inscritos en la iniciativa. El 29 de septiembre de 2008 comenzará la experiencia piloto de recogida...
Read MoreAretxabaletan hasi dira hondakin organikoak edukinontzi marroietan biltzen
Irailaren 15ean jarriko dituzte Gipuzkoako Aretxabaletan hondakin organikoak biltzeko edukinontzi marroiak. Parte hartu nahi duten familiek 12a arte zeukaten izena emateko epea. Janariei dagokienez, lehen fasean hondakin gordinak bakarrik jasoko dira eta bigarrenean egositakoak ere utzi ahal izango dira. Debagoieneko Mankomunitateak atez ateko bilketa ere antolatu nahi du, edukinontzi zentralizatuetakoen emaitzekin alderatu eta sistemarik egokiena hautatzeko. Diario Vasco eta Noticias de...
Read More
Iruzkin berriak