Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Xabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona
2016-02-22 // Errausketa, Politikariak // Iruzkinik ez
Xabier Garmendia 2011ko urrian Euskal Telebistan, Industriako sailburuorde zela. (Argazkia: ETB)
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako paperezko ARGIAk “Añorga+Zubieta: Donostia, errausketaren hiriburua?” kronika zabalean azaltzen da Gipuzkoako erraustegiaren aferak nola abiada berria hartu duen EAJ eta PSEk Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernua eskuratu ostean. Ataletako batean aurkezten da nor den Xabier Garmendia Martinez politikari eta errausketako enpresaburua, Martin Garitanoren (Bildu) agintealdian lurperatutako errauste planak 2016an berpizteko lehen urratsaren enkargua hartu duena.
Jose Ignacio Asensio diputatuak abenduaren 18an Batzar Nagusietan hitzokin aurkeztu zuen PIGRUGeko prognosia eguneratzen aritu den profesionala: “El experto en estos temas Xabier Garmendia”.
Mikel Peruarenak “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” liburuan azaldu zuen nor den Bizkaiko eta Gipuzkoako errauste plantak diseinatu dituena. Ikasketaz industria ingeniari, 1987tik Eusko Legebiltzarrean parlamentari Euskadiko Ezkerratik, 1991-1995 urteetan Ingurumen sailburuorde aritu zen Ardanza lehendakariarekin. 1995ean ingurumena eta herritarren osasuna zaintzeko kargua utzirik, hondakinen kudeaketari eta errausketari lotutako negozioetan murgildu zen.
Xabier Garmendia Gipuzkoako Batzar Nagusietan bere Prognosi berria aurkezten abenduaren 18an, Jose Ignacio Asensio eta Xabier Ezeizabarrenaren artean. (Argazkia: GFA)
Enpresa publiko eta pribatuetan zituen edo dituen kargu ugarien zerrendatik ale batzuk hautatzen hasita, DPA Desarrollo y Proteccion Ambiental sortu zuen, ingurumen aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko; 1996an Eusko Jaurlaritzak DPAri pneumatiko zaharrak kudeatzeko esperientzia pilotua baimendu zion. Handik laster sortu zuen Garmendiak Neuciclaje enpresa, autoen pneumatiko zaharrak «berreskuratzeko»… erregaitzat erabiliz zementua fabriketan. Neuciclajeren administrazio kontseiluan daude Cementos Lemona eta Cementos Rezola..
2002an ISR Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos antolatu zuen Garmendiak Estatu Espainiarrean errausketaren aldeko lobby lanak egiten dituena. “ISRk gidatu du -azaldu zuen duela bost urte Peruarenak- Nafarroako hondakinen kudeaketa plana, eta Garmendiak berak antolatu ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako planak, San Marko eta Txingudi mankomunitateen zenbait kudeaketa plan ere bai”. ISR aurretik deitu zen Club Español de Residuos eta orain deitzen da Fundación Economía Circular, ekonomia zirkularraren kontzeptua errausketaren lobbyak Zero Zabor mugimenduari osturik.
Patxi Lopezen, Xabier Martinez eta Bernabe Unda AEBn fracking hobi bat bisitatzen. (Argazkia: El Pais)
2009an Patxi Lopez (PSE) lehendakariarekin egin zuen berriro jauzi politikara Garmendiak, orain Industria sailburuorde izateko. ETAk su-eten definitiboa iragarri zuen egunean AEBetan zegoen lehendakariarekin, fracking gasaren negozioko konpainiekin harremanak estutzen.
Ate errotetan itzuli berri bat eginez, 2015eko udazkenean Gipuzkoako Foru Aldunditik berriro deitu diote Xabier Garmendiari, Gipuzkoako errauste planta azkenean abian jar dezan.
Tolosaldea 2015ean: gaika %60 bildu eta 116 kilo errefus pertsonako
2016-02-18 // Errefusa, Estatistika, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Gaikako bilketa tasak Tolosaldeko herri bakoitzean. (Irudia: Tolosaldeko Mankomunitatea)
[Pello Zubiria Kamino] Tolosaldeko Mankomunitateak ezagutarazi ditu eskualdean 2015ean lortutako emaitzak. Hondakinen %60,44 bildu zen iaz Tolosaldean eta errefus kopuruari dagokionez pertsonako 116 kilo. Josu Amilibia Adunako alkate eta mankomunitateko lehendakariak azpimarratu zuen azken bost urteetan egindako hobekuntza: 2011an gaikako bilketa %25ean zegoen eta eskualdeko biztanle bakoitzak 268 kilo errefus bota zituen.
Emaitzak konparatzeko neurgailu onena pertsonako/urteko errefus kilo kopurua baita, hona zer eman duen Tolosaldeak herrika:
Alegia 50
Ikaztegieta 41
Anoeta 68
Irura 58
Zizurkil 98
Amasa-Villabona 59
Ibarra 56
Tolosa 95
Andoain 232
Landa Eremua 80
(19 herri biltzen ditu Landa Eremua atalak: Abaltzisketa, Aduna, Asteasu, Amezketa, Altzo, Alkiza, Albiztur, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Lizartza, Leaburu, Hernialde, Belauntza, Larraul, Elduaien, Orendain, Gaztelu eta Orexa. Horien media da 80 kilokoa, baina jakina da tartean batzuek errefus gutxiago sortzen dutela, hasita Zero Zabor herri txikien aitzindaria den Orendainek).
Tolosaldeko bilketaren bilakaera 2011tik 2015ra. (Irudia: Tolosaldeko Mankomunitatea)o
Tolosaldeko Atariak informatu duenez, mankomunitateko arduradunek nabarmendu zituzten eskualdeko biztanleen laurdena biltzen duen Andoainen emaitza txarrak, 2011an Tolosaldeak zeuzkan kopuruetatik hobera egin gabe. Amilibiak adierazi zuen Andoaien aurrerantzean nola jokatu aztertzen ari direla.
Gainerakoan, EHBilduko hautetsia den lehendakariak azaldu zuen mankomunitatean ordezkari guztiek aho batez onartuta daukatela dekalogo bat etorkizunari begira: “Herri asko %70 edo %80ko tasetan egon arren, eta ikusita bataz bestekoa %60ean dagoela, adostu zen mankomunitate bezala %60 horretatik jaistea ezingo zela onartu. Tasa handiagoa duten herrietan, saiatu beharko lirateke portzentaje hori mantentzen”
Lehendakariorde den Patxi Amantegik (EAJ, Tolosa) adierazi zuen %60a gaindituko dela “esfortzu gehiegirik gabe. Kolaborazio pixka batekin, ez dugu zertan jatsi behar. Margena dago eta horren gainetik ibili gaitezke”.
Debagoienan egonezina Gipuzkoako zaborrak Epelera eraman ditzaketelako
2016-02-17 // Errefusa, Zabortegia // Iruzkinik ez
Arrasateko elkarretaratzean Debagoiena mailako plataforma baten sorrera iragarri zuten.
[Pello Zubiria Kamino] Herritar talde batek asteartean, otsailak 16, elkarretaratzea burutu zuen Debagoieneko mankomunitateak Arrasaten duen egoitzaren atarian, “Debagoienan zabortegirik ez” aldarrikatzeko. 23an berriro bildu eta eskualde mailako plataforma antolatzeko deia zabaldu zuten.
Debagoienako jende askoren artean alarma Diario Vascoko albisteak piztu zuen, “La pugna pone el foco en Epele como lugar para verter la fracción resto” titulua zeraman albistearekin. Alegia, Gipuzkoak oraindik sortzen dituen zabor nahastuetatik 50.000 tona Kantabriara eramateaz gain, GHKko agintariek urtean 100.000 gehiago Epelen lurperatu nahi dituztela.
Bilkura publikoan irakurritako agirian zerrendatu zituzten beren arrazoiak.
– Urtean 100.000 tona zabor (hondakin nahasi) baino gehiago ekarriko dituztela Debagoienera, bertan 5.000 tona errefus baino sortzen ez dituztenean.
– Debagoienan sortutako errefusak aski garbiak direla, tratamendu txikia behar dutenak, eta aldiz gaizki ari diren herrietatik eramango lieketen zaborra organikoz beteta dagoela, horrek ekarriko dituen kutsadura guztiekin: “Hau onartzen badugu, hurrengoa zer izango da, errauste plantaren eskoriak eta errauts toxikoak ere Debagoienara ekartzea?”.
– Debagoienan lortu dutela gaikako bilketan %80ra inguratzea eta hori bera dela Gipuzkoako gainerako herriek egin beharrekoa, horrela ez litzatekeela osotara 60.000 tona baino gehiago sortuko.
– Debagoienak lortuaren gakoa gaikako bilketa derrigorrezkoa izatean datzala.
– Posible dela emaitza bera lortzeko adostasun politikoetara iristea, Debagoienan bezala beste zenbait herritan ikusi den gisan.
Amaieran, bildutakoek zehaztu zuten nolakoa izan behar duen Debagoienak Gipuzkoako gainerako eskualdeekin izan beharreko elkartasuna: “Solidaritatez jokatu beharko genukeela ere entzun dugu batzuen ahotan, eta hain justu ere solidaritatea da guk eskatzen duguna, hau da: ‘norberak bere etxean ahal duen guztia egitea beste batzuk kaltetuak izan ez daitezen’. Izan ere, Gipuzkoako mankomunitate gehienetan ez dute % 50eko gaikako bilketa gainditzen (Txingudin eta Debabarrenan % 40a ere ez!), Debagoienan % 80 inguruan gabiltzan bitartean. Beraz, besteak arduraz jokatzen hasten direnean hasiko gara gu solidaritateaz hitz egiten.”
Beste hedabideek honela bildu dute gaia:
“‘Debagoiena Gipuzkoako zabortegi’ ez bihurtzeko plataforma eratzeari ekin diote” (Goiena)
“Herritar ugari Epelen zabortegia ez egiteko antolatzen hasi dira” (Mondraberri)
“Epeleko zabortegiaren aurkako plataforma bat osatzera deitu dute” (Berria)
“Se oponen a que Debagoiena sea “el vertedero de Gipuzkoa”” (Noticias de Gipuzkoa)
“Vecinos de Debagoiena rechazan que se abra en la comarca un nuevo vertedero para basuras” (Naiz)
Aurreko egunetan plazaratuak:
“[Itsaso Beitia] Debagoienean zabortegirik ez!” (Berria)
“Mankomunitateko lehendakariak dio lurraldeko errefusa Epelera ekartzeko aukera ez duela planteatu, gai honetan “adostasunik lortzeko ezintasuna” ikusirik“, “[Bideoa] Industria hondakinak jasotzen dituen Epeleko isurtegia bertatik bertara“, “[Enrike] Ardura, akordioa eta elkartasuna zaborrarekin”, “[Alain Solupe] Birziklapena bai Debagoienean, zabortegi kutsakorrik ez” (Goiena)
“Debagoieneko atez-atezko zerbitzuaz arduratzen diren langilegoa arduratuta dago etorkizun ezagatik” (Mondraberri)
“Censuran que Debagoiena «sea el vertedero de toda Gipuzkoa»” (Diario Vasco)
Debagoiena txapeldun: 2015ean pertsonako/urteko 81 kilo errefus
2016-02-10 // Errefusa, Estatistika, Mankomunitateak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Oñatin auzokonspost gunea Bidebarrieta auzoan. (Argazkia: Ruperak)
[Pello Zubiria Kamino] Harrigarria da Euskal Herri osoko hedabideek, zer esanik ez Debagoiena bertakoek, ez eskaintzea kronika eta erreportaje zabalak eskualde horrek hondakinen kudeaketan 2015ean lortutakoari: bataz beste 81,5 kilo errefus pertsonako eta urteko. Mankomunitateka txapeldunak dira Euskal Herrian, bai urteko kopuruari dagokionez eta bai 12 hilabetean egindako aurrerapenagatik: %44ko murrizketa! Debagoieneko Mankomunitateak berak eskainitako datu ofizialak dira, agintariek berek ere txoko batean erdi-ezkutuan dauzkatenak.
Herriz herri, hauek dira 2014 eta 2015eko datuak:
Urteak 2014 2015
Debagoiena 144 81,51
Antzuola 62 50,85
Aretxabaleta 138 56,85
Arrasate 241 106,13
Bergara 70 68,60
Elgeta 234 83,89
Eskoriatza 119 75,59
Gatzaga 36 118,13
Oñati 65 72,71
2014tik 2015erako bilakaerarekin, Gipuzkoako mankomunitateetan txapeldun ari den Debagoienak erakutsi du posible dela tratatzeko garaian buruhauste gehien ematen duen errefusa asko murriztea: 144 kilotik 81,51era jaitsi dira hamabi hilabetean.
Horrek garrantzia berezia dauka Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako hondakinentzako aurkeztu berri duen prognosia aztertzerakoan, honek urtean 163.000 tona errefus erraustea proposatzen baitu. Gipuzkoako udalerri guztiak (denetara 707.298 biztanle) eramanez gero Debagoienak sortzen duen errefus kopuruaren mailara, orotara 57.644 tonatan geratzea posible da. Debagoienean errefus gehien sortzen duen (Gatzaga txikiko datuek esplikazio bereziren bat izan behar dute, sinesgaitzak dira eta) Arrasateren 106,13 kiloetaraino eramanez gero gipuzkoar guztiak, oraindik 75.000 tonatan geundeke. GFAk orain aurreikusien erdia baino gutxiago.
Ez da harritzekoa haran horretan kezkatuta eta haserre egotea zabaldu denean bertan joan litekeela Gipuzkoako hurrengo zabortegi berria. Txarrenera jota (esan nahi baita TMB batetik pasatuz azken errefusak gehiago aprobetxatu eta murriztu gabe) Debagoienak urtean 5.119 tona jasotzeko biltegi batekin aski du.
Debagoienako azken albisteak:
“[Itsaso Beitia] Debagoienean zabortegirik ez!” (Berria)
“Mankomunitateko lehendakariak dio lurraldeko errefusa Epelera ekartzeko aukera ez duela planteatu, gai honetan “adostasunik lortzeko ezintasuna” ikusirik“, “[Bideoa] Industria hondakinak jasotzen dituen Epeleko isurtegia bertatik bertara” (Goiena)
“Debagoieneko atez-atezko zerbitzuaz arduratzen diren langilegoa arduratuta dago etorkizun ezagatik” (Mondraberri)
“Censuran que Debagoiena «sea el vertedero de toda Gipuzkoa»” (Diario Vasco)
“2015 Debagoienako gaikako bilketako datuak eta grafikak (PDF)” (Debagoieneko Mankomunitatea)
“Debagoienan zabortegirik ez!” (Gipuzkoa errausgailurik gabe)
Lemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko
2016-02-08 // Aldundiak, Bizkaia, Errefusa, TMB, Udalak // Iruzkin bat
Jatako hondakin biltegia, Lemoizko udal eremuan. (Argazkia: Bycam)
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe-Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko. BFAren oharrak zehazten ez duen hondakin kopurua El Correo egunkariak eskaini du: egunean 450-480 tona artean, Aldundiko Ingurumen saileko ordezkari batek egunkariari aitorturik. Bederatzi hilabetez aurreikusten denez eramatea hondakinok Jatara, astearen bost egun eta erditan (astelehenetik larunbat eguerdia bitarteko erreleboetan) denetara 100.000 tona baino gehiago osatuko dituzte.
2014ko otsailean jakin zenez, Bizkaiko agintariek 26 urte gehiagorako luzatu diote bizia Artigaseko zabortegiari, Zabalgarbi erraustegiaren ondoan dagoenari. Orain BFAk jakinarazi du bederatzi hilabetez moldaketa lanak –4,8 milioi euro kostatuko direnak– egin behar dituztela Artigasekoan eta bitarte horretan TMB Tratamentu Mekaniko Biologikoa egin ostean geratzen diren hondarrak Jatara eramango dituztela.
Bizkaiak, Jatakoaz eta Artigasekoaz gain, baditu beste zenbait zabortegi besteren artean Zabalgarbiko erraustegiak sortzen dituen errautsak eta zepa edo eskoriak pilatzen dituztenak: Zallan, Igorren, Lemoan eta Larrabetzun.
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea: erraustegiek kantzerra ugaritzen dute
2016-02-03 // Dokumentuak, Errausketa, Gizarte eragileak, Osasuna // Iruzkin bat
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea Donostian azterlana aurkezten. (Argazkia: OEIT)
OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak biltzen dituen mediku eta osasungintzako langileek Gipuzkoako herritarrei bezala agintariei jakinarazi diete hondakinak errausteak minbiziak eta bestelako gaitzak ugaritzen dituela eta eskatu du bestelako kudeaketa alternatiboak azter daitezela.
Jose Luis Paulin, Maialen Berridi, Xabier Mitxelena eta Marta Barandiaran medikuak aurkeztutako txostenak bildu ditu azken urteotan gaiaz egindako ikerketen emaitzak, ondorioztatzeko frogatuta dagoela errausketak ondorio kaltegarriak dituela giza osasunean, ingurumenean dauzkanez gain.
OEIT publikoan lehen aldiz 2002an azaldu zen, Gipuzkoako osasungintzako 500 profesionalek sinatutako agiri batekin. 2004. urtean, Errausketa eta Osasuna sinposioa ospatu zuen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan. 2016an, OEITeko profesionalek diotenez, “2002an 500 profesionalek sinatutako manifestuak, argitaratu zen eguneko balio berdinarekin jarraitzen du, azken urteetan burututako ikerketen ondorioek indarturik”. (Aurkezpenaren zatiak entzungai daude hemen: 01, 02 eta 03)
(gehiago…)
“Errausketaren eraginak osasunean”, OEIT mediku taldearen txostena
2016-02-03 // Dokumentuak, Errausketa, Osasuna // Iruzkin bat
ERRAUSKAILUAREN ERAGINAK OSASUNEAN
1- Sarrera
Errauste planta, edozein zabor erretzeko labea da. Teorian, hondakin birziklagarriak ez lirateke erre beharko, baina praktikan, errauskailuak kudeatzen dituzten enpresentzat, papera, plastiko edo egurra erretzea, interesgarria da, konbustioa errazten baitu. Instalazioak, osasunerako kaltegarriak liratekeen isuriak ahalik eta txikienak izateko asmotan, iragazki eta mekanismo desberdinez ornituta daude. Baina ondorengoa kontuan izan behar da: tresneriaren funtzio txarrak, eskuz egindako lanen akatsek, kostu ekonomikoan jaitsierek eta mantenu edo garbiketa ezegokiek, balio teorikoak eta agintari eskudunek baimendutakoa baino isurtze toxiko handiagoa dakarrela, isurtze oso handia batzuetan (1, 2, 3, 4, 5, 6). Andorra da kasurik argiena, gobernuak itxi beharreko Errauste planta bat izateagatik; isuri toxikoak, baimendutakoak baina mila bider handiagoak zirelako alegia.
Artikulu honen helburua, literatura medikuan argitaratutako ikerketa epidemiologikoen ondorioak azaltzea da. Honela, mota honetako artikuluak irakurtzeko ohiturarik ez dutenengana, informazio hau irits-arazteko helburuarekin.
(gehiago…)
Usurbilgo 1.185 herritarrek udalari eskatu diote erraustegiaz galdeketa
2016-02-01 // Errausketa, Galdeketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilgo alkate Xabier Arregi -erdian, kutxa eskuetan- Erraustegia Erabakia plataformak bildutako sinadurak jaso zituen udaletxean. (Argazkia: Noaua!)
1.185 herritarren sinadurak bildu ditu Erraustegia Erabakia plataformak Usurbilgo udalari eskatzeko herriaren oso gertu Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauste planta erreferendumez bozkatzea. Albistearen xehetasunak, argazki eta bideoez gain, zabaldu ditu Noaua! astekariak.
Honela azaldu du asmoa Erraustegia Erabakia taldeak: “Bada garaia gizartean hainbesteko polemika harrotzen duten gaietan herriari hitza emateko. Kultura demokratikoa sakondu behar dugu: agintariek, herriari erabakitzen uzteko ohitura hartu behar dute. Hori bultzatzeko, hainbat zubietar eta usurbildar elkartu ginen joan den azaroan, eta erraustegiaren gaian gure ahotsa entzun arazteko sinadurak biltzeari ekin genion. Gaur, 1.185 herritarrek bere enkargua ematen diote Usurbilgo Udalari: galdetu herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez”.
Urtarrilaren 3oean entregatu dizkiote udalari sinadurak, eta horiek eskuetan hartzeko ekitaldian Xabier Arregi alkateak herritarrei bermatu die eginahalak eta bi egingo dituela herriari galdetu dakion: “Eskaera bat egin diguzue, kontsulta bat antolatzeko, Usurbilek erraustegia egin nahi duen edo ez erabakitzeko eta guretzat eskaera hori mandatu bat da, agindua da. Herriak eskatzen duena hona iritsitakoan, guretzat mandatuan bihurtzen da eta egin ahalak eta bi egingo ditugu mandatu hori aurrera eramateko”.
Albiste bilduma, urtarrilak 01 – 31
2016-01-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Subida del recibo de la basura para financiar la incineradora” (Oñati Zero Zabor)
“Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2008-2016 Aurrerapen Dokumentuan (AD) hautatutako, aurretratamendu mekaniko eta biologiko zentralizatua duen, balorizazio energetikorako plantaren dimentsionamendua berrikustea” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“GHHKPO-ADko Prognosiaren eguneraketa” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Gipuzkoako Aldundiaren prognosia. Porrotaren iragarpena“, “[Bideoz] Gipuzkoako Aldundiaren prognosia…” (Zero Zabor IBE)
“Erraustegiari buruzko prognosiaren sinesgarritasunaz” (Eguzki)
“Insistencia en la política de hechos consumados” (Gara)
“Diputación prevé licitar la incineradora de Zubieta en primavera” (Diario Vasco)
“Gipuzkoa creará un Observatorio que hará seguimiento a los residuos“, “Gipuzkoa presentará en breve el plan de ejecución de la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“La Diputación ve Lapatx como la mejor opción para depositar la basura ante la falta de infraestructuras” (Diario Vasco)
“La Incineradora de Zubieta, El Inicio del Conflicto“, “Puerta a Puerta: ¿A Favor o en Contra?” (Azkoina)
“Krimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39“, “Gipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai“, “San Markoko herrien errefusak 2015ean: onerako eta txarrerako Pasaia etsenplu“, “Errausketaren aurkako borroka indartzeko batzarra egin dute Gipuzkoako taldeek“, “GHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88” (ARGIA)
Nafarroa
“Nafarroako Hondakin Partzuergoak 8,8 milioi euro bideratuko ditu aurten zabor bilketara” (Euskalerria Irratia)
Araba
““Berbak handiak, ezkurrak txikiak” / “Mucho ruido, pocas nueces”” (Gasteiz Zero Zabor)
Bizkaia
“Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua” (ARGIA)
Sakana
“Hondakin bilketa sistema ezagutzera etorri dira Madrileko Lozoyako Iparraldeko Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkariak” (Sakanako Mankomunitatea)
Sasieta
“Hondakin bilketaren laburpena 2015” (Sasieta Mankomunitatea)
Debagoiena
“Ingurumen diputatuak dio ez dakitela lurraldeko errefusa Epelera eroango duten” (Goiena)
Donostia
“Donostia da zabortegira hondakin gehien bidaltzen duen herria Gipuzkoan” (Hitza)
Andoain
“La plataforma Ipar Haizea reclama alternativas a la incineradora de Zubieta” (Diario Norte)
“Andoainen errausketaren kontrako Ipar Haizea herri plataforma sortu dute” (ARGIA)
Aretxabaleta
“Aretxabaleta: gaikako bilketa eraginkorra eta herritarren partehartzea bat eginda“, “Galdeketak: Aretxabaletan eta Legazpin gaikako sistema eraginkorrak berretsita” (Zero Zabor IBE)
“[Luis Gomez (Irabazi) eta Xabier Igartua (EH Bildu)]Borondatea vs derrigortasuna” (Goiena)
“Edukiontziaren alde egin dute Aretxabaletan eta Legazpin” (Hitza)
Villabona
“Hondakin bilketa sistema berri baterako proposamena aurkeztu du EH Bilduk udalean” (EHBildu)
Zestoa
“Katamarrua Natur Taldeak herritarrak zoriondu ditu eta zabor bilketa sistema hobetzen jarraitzeko beharra adierazi du” (Danbolin)
Legazpi
“Edukiontziaren alde egin dute Aretxabaletan eta Legazpin” (Hitza)
“Galdeketak: Aretxabaletan eta Legazpin gaikako sistema eraginkorrak berretsita” (Zero Zabor IBE)
Pasaia
“Sorpresarik gabe, errauste plantaren kontrako mozioa atzera” (Hitza)
Usurbil
“Errausketaren aurkako martxa, otsailaren 28an” (Noaua!)
Soraluze
“Organikoa birziklatzeko auzo-konpostgune berriak martxan” (Plaentxia.eus)
Bilbo
“EHUn ekimen bat abiatu dute kafetegi-jangelako hondakinak murrizteko eta esperientziatik ikasteko” (Zero Zabor IBE)
Galdakao
“Galdakaok igaz 245 tona gehiago sortu ebazan, baina gaikako bilketa handiagoa izan da” (Galdakaoko Udala)
Lea-Artibai
“Gabonetan hondakin gehiegi sortu izana salatu du Lea-Artibaiko Eguzkik” (Hitza)
Unanu
“Rechazo en Unanu a una planta de gestión de residuos” (Diario de Noticias)
Herrialde Katalanak
“Girona serà el municipi de Catalunya amb més habitants que comença a introduir el porta a porta” (Sostenible)
Europa
“Produktuen berrerabilpena bultzatu, eta, ezinezkoa denean, lehengaiak berreskuratzea erraztu nahi du Europako Batzordeak” (Berria)
“Erabilera bakarreko plastikozko poltsen debekua martxan da Ipar Euskal Herrian” (Berria)
“Circular economy offers climate change mitigation opportunities” (Resource)
“Mamme No Inceneritore: notte dibattito contro il ‘Mostro’ di Firenze” (QuiNews Firenze)
Amerika
“Washington D.C. Is Banning Plastic Foam in 2016” (Smithsonian)
Mundua
“New report shows that the cost of waste exceeds entire profits of the plastics industry. Here’s what can be done” (Huffington Post)
“En Catalunya hacer recogida puerta a puerta ya es más barato, porque tenemos una fiscalidad sobre el vertido y la incineración de residuos que empieza a ser decente” (Laboratorio de residuos)
Konpostatzea
“Konpostaren sekretua ez dago dituen elikagaietan” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Krimena eta zigorra GHKren tasen igoeran: Donostia +%14, Hernani +%39
2016-01-26 // Sailkatugabeak // 2 iruzkin
Donostiako edukiontzi baten azterketa 2014ko azaroan: nahasian bildutako hondakin gehienak birziklagarriak ziren. (Argazkia: Eurrausketarik Ez)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan agintzen duten EAJk eta PSEk erabaki dute 2016ko tasekin zigortzea kudeaketa onena egiten duten herriak eta saritzea zabarren jokatzen segitzen dutenak. Ez da iritzi bat, errealitate gordina baizik, mankomunitate berean (San Markon) dauden bi udalerriri aurtengo ezarri dizkien igoerek erakusten dutenez.
Jakinaren gainean ez dagoen irakurlearentzako: udalei GHKk oso modu ezberdinean igo dizkie entregatzen duten hondakin tona bakoitzeko kobratzen dizkien tasak. Zehazki, errefusaren tasak %11 igo ditu GHKk eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean, mankomunitateen arabera. Errefusa udal guztiek ikusi dute 141,64 eurotik 157,38tara igotzen; organikoa, San Markori dagokionez, igo zaie 70,82 etik 125,9 eurotara (+%77,77). Ikusi nola eragingo dieten igoera horiek Donostiari eta Hernaniri.
Donostia da, Europako kultur hiriburu izateaz gain, Gipuzkoan hondakinak kudeatzen txarrenetakoa, donostiar bakoitzak urtean 274 kilo errefus lagatzen ditu kalean. Donostiako 186.095 biztanleek 2015ean denetara 4.624 tona organiko entregatu zuten bereizita (2014ean baino askoz gehiago, hori ere esan behar da) eta 51.206 tona errefus. Donostiak denetara (organikoa + errefusa) GHKri 2015ean tasatan 7.566.124 ordaindu zizkion eta aurten -hondakin kopuru bera sortuz gero- pagatuko dizkio 8.640.961 (+%14,2).
Hernanik, Diario Vascok fama txarra eman arren, askoz hobeto kudeatzen ditu bere hondakinak. Errefusetan 53 kilo pertsonako sortu zuten hernaniarrek 2015ean (donostiarren bostetik bat!). 2015ean Hernaniko udalak bere 19.600 biztanleek sorturiko 1.536 tona organiko entregatu zituzten eta 1.043 tona errefus. Kopuru konstanteetan, 2014eko tasetan Hernaniri ateratzen zaio GHKri pagatzea iazko tasetan 256.509 euro eta tasa berrietan 357.529 (+%39,3).
Zoriondu eta laguntzeko ordez, Gipuzkoan orain zigortu egiten dira ondoen ari diren udalak, zigorra merezi duen krimenen bat egingo balute bezala. Gauza jakina da birziklatze eta konpostatze kopuruak handitzekotan gaikako bilketan ahalegin berezia egin behar dutela lekuko administrazioek. GHKk mezu garbia zabaldu die tasa berriekin udalei: ez dizue merezi gaikako bilketan ahalegintzea, gaizki eginda -zaborrak nahasirik bilduta- merkeago aterako zaizue. Errauste plantek horrelako diru-laguntza ezkutukoak jasotzen dituzte ate-erroten gurpilean bizi diren politikariengandik.