Hasiera »
ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak
Honi buruz
ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.
Azken bidalketak
- Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
- DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
- “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
- Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
- “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan
Iruzkin berriak
- Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
- Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
- Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
- Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan
Artxiboak
Kategoriak
- Alderdi politikoen 2016
- Azpiegiturak
- DSS2016EU
- Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
- Espazio publikoaren erabilera
- Europar Batasuna
- Euskarriak
- Festa amaitu da
- Herri galdeketak
- Herri kultura
- Herritarren aldarrikapenak
- Hiri eredua
- Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
- Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
- Inaugurazio ekitaldia
- Iritzi artikuluak
- Kortxoenea
- Kultur eragileen iritzia
- Sailkatu gabea
- San Joan baleontzia
- Zezenketak
Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak
2016-06-23 // DSS2016EU // Iruzkin bat
“Bakearen milia” erakusketak hainbat argazkilariri bidalitako mezua zabaldu denetik, polemika sare sozialetan zabaltzen ari da eta profesional batzuek uko egin diote egitasmoan parte hartzeari. Mezuan irakurtzen denez, erakusketaren antolatzaileek fotokazetariei eskatzen diete euren lanak doan erabiltzen uzteko, “irabazi asmorik gabeko” proiektua delako.
(gehiago…)
Nork jarri zituen Donostian Espainiako erregearen ongietorri kartelak?
2016-06-18 // Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
[Lander Arbelaitz] Udaleko langilez jantzita zihoazen bi lagun, bi kartel, markesinak irekitzeko giltza eta ekimenaren argazki batzuk nahikoa izan ziren DSS2016EU-k Felipe VI Espainiako erregea gonbidatu zuela eztabaidagai bihurtzeko. Bideo baten bidez street art ekintzaren irudiak argitaratu dituzte, Pentsatu, ez sinistu lemapean. Bideoa Europako Kultur Hiriburutzarekiko kritikoa den DSS2016, Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak sinatu du.
Joan den asteazkenean Donostiako hainbat lekutan iragarki ofizialak bailiran, Donostia 2016ren kartelak agertu ziren. “¡Bienvenido!” handiz, ongi etorri, bienvenue, welcome txikiz, Espainiako erregearen figura nabarmentzen zen bi markesinatan. Ez zela fotomontaia agerian uzten zuten puntu ugaritatik ateratako argazkiak polbora bezala zabaldu ziren whatsapp, telegram eta sare sozialetan, harridurak, eztabaidak eta haserrea eraginez jende askoren artean.
Sare sozialetan sortzen ari zen saltsaren aurrean, @DSS2016 kontu ofizialetik kartelen egiletza ukatzen hasi zen, egoera deserosoan geratuz, kartelak faltsuak izan arren, ostiralean Espainiako errege erreginak gonbidatu zituztela agerian geratu baitzen.
Gaiak dimentsio handia hartu zuen eta Donostiako alkate Eneko Goiak ere adierazpenak egin zituen gaiaren inguruan.
Era guztietako iritzi eta teoriak zabaldu ziren sarean, tartean, kartel horiek jartzea defendatzen zuten batzuek ere.
Azkenean ostiralean Donostiara Espainiako errege-erreginak gonbidatuak izan zirela agerian uzten zuten dokumentuak zabaldu ziren, bisita hau arbuiatzen zutenek egindako deialdiak nabarmenduz.
Egunkari, telebista eta irratietan kartelen egiletzari buruz asko espekulatu ostean, ekimen artistikoaren bideoa zabaldu dute.
‘Lehertu da festa’, Donostia 2016 ardatz duen nobela aurkeztuko dute asteazkenean
2016-06-14 // Herri kultura // Iruzkinik ez
“Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da…”.
Sinopsi horrekin iragarri du Erein argitaletxeak Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa. Lazkaoko idazleak asteazkenean, ekainak 15, aurkeztuko du bere hirugarren nobela. Bere aurreko lanak bezala, genero beltzean kokatzen da eta seguraski Donostia 2016 literaturarako lehengai bihurtu duen lehenbiziko lana da.
Metroa Donostian?
2016-06-10 // Azpiegiturak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Arantza Zubizarreta eta Fatima Ariztimuño (Satorralaiako partaideak)
Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.
(gehiago…)
Espainiako errege-erreginak Donostian ekainean, 2016a dela-eta
2016-06-03 // DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak // Iruzkinik ez
Felipe VI.a Espainiako erregea eta Letizia Ortiz erregina Donostian izango dira ekainaren 17an Bake ituna proiektuko erakusketa nagusiaren inaugurazioan.
Felipe Borboikoa eta Letizia Ortiz Donostian 2004an, artean Espainiako printze-printzesak zirenean.
El Mundon irakurtzen denez, Espainiako monarkek bisitarekin Donostia 2016ri babesa adierazi nahi diote kultur hiriburutzari. (gehiago…)
Donostia 2016ko zuzendaria #GipuzkoaZutik kanpaldian?
2016-05-31 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Hiru Damatxo ideia faktoriak egiten duen Txoministak telesaileko protagonistek Pablo Berastegi (edo bere antza daukan norbait behintzat) eraman dute Gipuzkoa Plazan errausketaren eta eliteen politiken kontra antolatu duten kanpaldira. Behean ikus dezakezue bideo umoretsua.
Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan
2016-05-27 // Azpiegiturak, Hiri eredua // Iruzkinik ez
Bizilagunek metroaren kontra protesta egin dute udal plenoan.
Hamarnaka bizilagun bildu dira ostegun goizean Donostiako Udal-Plenoan hirian Metroaren proiektua geldi dezatela aldarrikatzeko. Bizilagunek “Metroa gelditu, herriari galdetu!” zioten kartelak eta “Stop metroari” leloa daramaten banderolak zabaldu dituzte Plenoko aretoan.
(gehiago…)
PSEko kideek bakarrik hitz egingo dute Siriako errefuxiatuei buruzko solasaldi instituzionalean
2016-05-24 // Alderdi politikoen 2016, DSS2016EU // Iruzkinik ez
Jardunaldia iragartzeko kartela.
“Siriar errefuxiatuen krisiari buruzko begiradak” topaketa antolatu dute maiatzaren 28an San Telmo Museoan.
Donostia 2016ren barruko ekitaldi honek bi zati izango ditu: 10:00etatik 11:30era errefuxiatuen aferari buruzko lau begirada eskainiko dituzte Naomi Ramirez ikasketa arabiar eta islamiarretan doktoreak, Javier Julio fotokazetariak, Iñigo Gutierrez SMH itsas-salbamendu humanitariorako elkarteko kideak eta Juantxo Dominguez Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko ekintzaileak.
Jardunaldiaren bigarren zatian berriz, Siriako errefuxiatuen egoeraren aurrean erakunde publikoek duten zereginaz eztabaidatuko dute. Horretarako ordea, PSEko kideak baino ez dituzte deitu antolatzaileek. Eider Gardiazabal eurodiputatua, Teresa Laespada Bizkaiko Lanbide, Inklusio eta Berdintasun diputatua eta Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun Nagusi-ordea ariko dira gaiaz.
Ander Iturri antolatzaileak bere Twitter kontuan azaldu duenez, “Energia-olatuak” programaren barruan dago jardunaldia –Donostia 2016ren laguntza jasotzen dute alor horretako proiektuek eta herritarrek antolatzen dituzte–. Ordezkari politiko bakarrak PSEkoak izateaz galdetu diotenean zera esplikatu du: “Gure kontaktuetatik tira dugu, eta batzuek beste batzuk gomendatu dituzte etab. Ikuspuntuak proposatu zizkiguten eta gustatu zitzaizkigun”.
Hain zuzen, Iturri PSEren Donostiako zerrendan aurkeztu zen 2015eko Udal eta Foru hauteskundeetan.
Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria”
2016-05-24 // Azpiegiturak // Iruzkinik ez
Metro proiektuaren aurkako manifestazioa 2015eko abenduan (Arg.: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).
Donostiako metro proiektua gelditzeko sortutako Sator Alaia mugimenduak aste honetan egingo diren bi ekintzatan parte hartzeko deia egin du. Batetik, ostegunean, maiatzak 26, gai horri buruz egingo den Udaletxeko osoko bilkuran elkartu eta egitasmoarekiko desadostasuna adieraziko dute. Bestetik, salaketa ekitaldia egingo dute larunbatean, Kontxako hondartzan.
Ostegunean goizean herritarrak Udaletxeko bilkura aretoan elkartzeko deialdia egin du Sator Alaiak, Metroari buruz bi mozio eztabaidatuko baitituzte. Lehenbizikoa gutxi gorabehera 10:30ean jorratzen hasiko dela aurreikusita dago; hori dela-eta, 10:00etatik aurrera biltzen hasteko deia egin dute.
PPk proiektuaren finantzazioaz aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute lehenik. Popularren udal iturrien esanetan, “lanak hasteko gutxi falta da eta finantzazioa bermatu gabe dago oraindik. Hasiera batean Jaurlaritzak hartu behar zuen lanen kostua bere gain eta gero esan zuten Aldundiak ere parte hartuko zuela, baina ez da ezer segurtatu eta ez da zehaztu zer portzentaje finantzatuko duen erakunde bakoitzak”.
Bigarren mozioa EH Bilduk sartu du, eta Donostiarako garraio sisteman alternatibak sustatzea du helburu. Eztabaida 11:30ak aldera hasiko da.
Sator Alaiak, berriz, azpiegituraren “zentzugabekeria” salatuko du, Udalaren osoko bilkuran ez ezik, bi egun geroago Kontxako hondartzan egingo duen ekintzan. Arratsalde osoan zehar, proiektuak hondartzaren azpian egiten dituen 320 metroak irudikatuko dituzte gainazalean. “Kontxako hondartzaren azpian eraikitzea itxuragabekeria dela salatu nahi dugu”, dio Sator Alaiak, “hondartza alderik alde zeharkatuko du [trenbideak], itsasgorak estaltzen duen eremuan, 34 metroko sakoneran”. Egitasmoa Kostalde Legearen aurkakotzat jo du bizilagunen mugimenduak.
Europako Kultur Hiriburutzaz ikuspegi kritikoa dutenak batzeko bilera irekia deitu dute
2016-05-19 // Herritarren aldarrikapenak // Iruzkinik ez
Azken hilabeteetan hainbat pertsona eta taldek Europako Kultur Hiriburutza kritikoki landu dutela baliatuz, maiatzaren 25ean osteguna, 19:00etan Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan bilera irekia deitu dute.
Ohar bidez zabaldu dutenez, orain arte egindakoa komentatzea eta aurrera begirako planteamentua elkarbanatzea izango da asmoa.