Donostiaren 2016 ertzak
Hasiera » ARGIAren jarraipen kritikoa - Donostiaren 2016 ertzak

EusKarriak: euskararen normalizazioa bultza eta hizkuntza aniztasuna islatzeko proiektua

2016-03-10  //  DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak  //  Iruzkinik ez

Tabakalera kanpoaldean eskegi dute Europako Hizkuntzen Mapa, bost metro zabal eta lau metro altu ditu.

Tabakalera kanpoaldean eskegi dute Europako Hizkuntzen Mapa, bost metro zabal eta lau metro altu ditu.

Donostia 2016 Fundazioak eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak EusKarriak proiektua aurkeztu dute ostegunean Hirikilabs Hiri Laborategiaren egoitzan, Tabakaleran. Hizkuntzen inguruko sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatu nahi ditu egitasmo honek. Kalean kokatuta egongo direnez, herritarrek proiektuokin topo egitea da asmoa. Hizkuntzen egungo errealitatea hiru ardatz ezberdinetatik jorratuko dute: Europa mailan dagoen hizkuntza aniztasunetik; Donostian bertan aurki daitezkeen dozenaka hizkuntzen begiradatik eta euskararen normalizaziorako egindako lanetik.

Bertan izan dira Xabier Paya, Donostia 2016ren kultur programaren zuzendaria; Aroa Huarte, EusKarriak proiektuaren arduraduna Bagera Elkartean eta Iñaki Rifaterra, Europako Hizkuntzen Maparen egileetako bat.

Prozesu parte-hartzailea

Donostiako kaleetan barrena ezarriko diren euskarrien sorreran, 2015eko ekainetik urrira arte egindako parte-hartze prozesua dago. Alor ezberdineko 30 bat pertsona (hizkuntzen esparruko aditu/arituak, Donostiako herritarrak eta sortzaileak) elkartu ziren, zabaldu beharreko mezuak, euskarri originalak eta hauen kokapenak proposatu eta adosteko. (gehiago…)

Donostia 2016ren inaugurazioa: gastua ez dago argi

2016-03-03  //  Alderdi politikoen 2016, Inaugurazio ekitaldia  //  Iruzkinik ez

inaugurazioa2

Elkarbizitzaren zubia izan behar zena polemika iturri bihurtu da, oraingoan gastuen kopuru zehazgabea dela-eta.

Martxoan sartuta, hiriburutzaren inaugurazio arrakastarik gabeak zeresana ematen jarraitzen du. Oraingoan, urtarrilaren 20tik 24ra bitarteko ospakizunen gastuak eman du hizketarako gaia: Gipuzkoako Ahal Duguk Foru Aldundiari kostuen azalpen zehatza eskatu dio eta erantzunak bi kopuru berri eman ditu. Zenbat eta gehiago galdetu, inaugurazioa garestiago atera dela dirudi.

Errepasa ditzagun urtarrilaren 20tik hona argitaratu diren diru kopuruak.

(gehiago…)

Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

2016-03-02  //  Azpiegiturak, Hiri eredua  //  Iruzkinik ez

Koldo Mitxelenako aretoa bete zen Sator Alaiak antolatutako hitzaldiarekin (argazkia: Irutxuloko Hitza).

Koldo Mitxelenako aretoa bete zen Sator Alaiak antolatutako hitzaldiarekin (argazkia: Irutxuloko Hitza).

“Idatziak ideologia eta topiko sorta bat esplikatu besterik ez du egiten eta horiek berdin balio dezakete Lugaritz-Morlans tren-saihesbidearen aurka egiteko, Kontxako hondartzan izozki kiosko bat jartzearen aurka egiteko edo 2016ko Donostiako kultur hiriburutzaren aurka egiteko”. Erantzun hori jaso zuen donostiar batek metro proiektuari jarritako alegazioak, idatzian hiri-ereduari buruzko eztabaida planteatu zuelako.

Mikel Sanchez Sator Alaia kolektiboko kideak irakurri zuen astearte arratsean Koldo Mitxelena Kulturunean, “Metroa eztabaidan, nork erabaki?” izeneko mahai inguruan. Horrelako egitasmoetan erabakiak noren esku dauden argitzen saiatzea zen ekitaldiaren xedea; eta lortu zuen gauza bat begi bistan jartzea behintzat: herritarrek zaila daukatela euren iritzia entzuna izan dadin, administrazioaren partetik irainetik gertu dagoen erantzunik jaso gabe.

(gehiago…)

“Oinarrizko eskubideen defendatzaileek hizkuntza eskubideak ere bere egin beharko dituzte”

2016-03-02  //  Egitasmo ofizialetik nabarmenduak, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa  //  Iruzkinik ez

imgp5017_3257_1

[Zebrabidea] Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuen joan den otsailaren 24an Baionan. Egitasmoaren xedea Europako Batasuneko hizkuntzen arteko berdintasuna da, hori bermatuko duen tresna sortzea.

Protokoloaren bidea 2013an abiatu zuten Kontseiluak eta Donostia 2016k. Lankidetza horrek prozesu bat zabalduko luke, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko. Horretaz aritu da Hizpidea magazineko Jon Sanchez Kontseiluko Paul Bilbaorekin.

 

Kezka Andoainen, Tabakalerak herriko zine eskola kaltetu dezakeelako

2016-02-26  //  Azpiegiturak  //  Iruzkin bat

Iñaki Aizpuru ESCIVIko zuzendaria Andoaingo udaletxean hizketan (argazkia: Aiurri).

Iñaki Aizpuru ESCIVIko zuzendaria Andoaingo udaletxean hizketan (argazkia: Aiurri).

Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak datorren urtean Tabakaleran zine eskola zabaltzeko agertu duen asmoaren ondoren, kezka zabaldu da Andoainen.

Urteak daramatza ESCIVI zine eta bideo eskolak bertan funtzionatzen, eta ez dago argi nola eragingo dion 15 minutura Foru Aldundiaren babesarekin zabaldu nahi duten egitasmo berriak.

(gehiago…)

Kortxoenea: “Borondate eza hitz politekin makilatu nahi du Udalak”

2016-02-25  //  Hiri eredua, Kortxoenea  //  Iruzkinik ez

 Kortxoeneako kideek prentsaurrean orain arteko negoziazioen balorazioa egin dute. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Kortxoeneako kideek prentsaurrean orain arteko negoziazioen balorazioa egin dute. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Kortxoenea gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute, adierazteko Udalarekin egiten ari diren bilerak “antzuak” direla. Grosen eraitsi zuten gaztetxeko kideek, Zemoria kalean hutsik geratuk den eta Udalarena den eraikina prozesu parte hartzaile baten bidez esleitzeko eskatu diote Udalari, baina honek FP eskola bat hobetsi duela adierazi dute. (gehiago…)

Euskal Herri osoan azalduko dituzte Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren oinarriak

2016-02-25  //  Egitasmo ofizialetik nabarmenduak, Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostia 2016k eta Kontseiluak elkarlanean abian duten egitasmoa da. Urtearen amaieran erakutsiko ditu fruitu nagusiak, baina bitartean, proiektuaren ezaugarriak esplikatzen ari dira Euskal Herriko zenbait lekutan.

(gehiago…)

Tabakaleran informazio gutxi dute Denis Itxasok zabaldu nahi duen zine eskolaz

2016-02-23  //  Alderdi politikoen 2016, Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

Denis Itxaso Tabakalerako eraikinaren aurrean.

Denis Itxaso Tabakalerako eraikinaren aurrean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakaleran zine eskola zabaltzeko asmoa du 2017an. Denis Itxaso Kultura diputatuak egin du publiko egitasmoa, Tabakalerako proiektu kulturalaz arduratzen direnei zehazki azaldu gabe.

(gehiago…)

Ama Hizkuntzaren Egunean ekitaldi sorta, Donostia2016k eta Euskal PEN klubak antolatuta

2016-02-19  //  DSS2016EU, Egitasmo ofizialetik nabarmenduak  //  Iruzkinik ez

CbkvTfmVAAAagCA.jpg large

Nazioarteko Eguna otsailaren 21ean da. Donostia 2016k sei ekitaldi prestatu ditu eta munduko hainbat hizkuntza komunitatetako hiztunen ahotsak entzuteko aukera izango da. (gehiago…)

Kontzentrazioak egingo dituzte astero Donostiako metroa geldiarazteko

2016-02-17  //  Hiri eredua  //  Iruzkinik ez

Iazko abenduan metroaren aurka egindako manifestazioa San Martinetik pasatzen. Bertan egingo dituzte elkarretaratzeak astero (argazkia: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Iazko abenduan metroaren aurka egindako manifestazioa San Martinetik pasatzen. Bertan egingo dituzte elkarretaratzeak astero (argazkia: Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza).

Sator Alaia Donostiako metroaren aurkako plataformak hainbat ekimen iragarri ditu. Informazioa zabaltzea eta herritarrak mobilizatzea da taldearen xedea. Horretarako, asteazken honetatik aurrera, Metroaren proiektua geldiaraztea eskatzeko astero kontzentrazio bat egingo dute, 17:30ean FNACen elkartuta (Loiola kalea).

(gehiago…)

5 / 8«Aurrekoa4567Hurrengoa»

Honi buruz

ARGIAren jarraipen kolektiboa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari. Informazioa, iritziak eta analisia.

Azken bidalketak

  • Añorgako Belartza eremuan egiten ari diren obren aurkako mobilizaziora deitu dute
  • DSS2016k zentsuratutako presoen lan batzuk Txantxarreka gaztetxean jarriko dituzte ikusgai
  • “Non da parte-hartzea? Inposaketa da!” aldarrikatu dute eragile ugarik
  • Donostia “Demokraziaren Munduko Hiriburu” izendatu dutela eta protesta deitu dute hainbat eragilek
  • “Elkarbizitza gezurra da” aldarrikatuko dute Mozal Legearen zigor eta isunei erantzuteko festan

Iruzkin berriak

  • Trinitateko auzo baratzea errespetatzeko eskatu ditoe Jazzaldia iragartzen duen garagardo markari | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Udaltzaingoak Trinitate plazako auzo-baratzea desegin du bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Hainbat fotokazetari kexu, 2016ak ordaindu gabe erabili nahi izan dituelako euren argazkiak bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Kontxako hondartzan irudikatuko dute Donostiako metroaren “zentzugabekeria” bidalketan
  • Metroaren proiektua gelditzeko protesta egin dute bizilagunek udal plenoan | Donostiaren 2016 ertzak(e)k Donostiako metroa geldiarazteko balkoietan banderolak jarri, sinadurak bildu eta manifestazioa egingo dituzte bidalketan
  • Maiatzak 8: udaberriko jaia parkean // 8 de mayo: fiesta de primavera en Viveros - Uliako auzo-elkartea(e)k EAJk eta PSE-EEk ateak itxi dizkiote Uliako mintegien parkearen inguruko galdeketari bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila

Kategoriak

  • Alderdi politikoen 2016
  • Azpiegiturak
  • DSS2016EU
  • Egitasmo ofizialetik nabarmenduak
  • Espazio publikoaren erabilera
  • Europar Batasuna
  • Euskarriak
  • Festa amaitu da
  • Herri galdeketak
  • Herri kultura
  • Herritarren aldarrikapenak
  • Hiri eredua
  • Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera
  • Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa
  • Inaugurazio ekitaldia
  • Iritzi artikuluak
  • Kortxoenea
  • Kultur eragileen iritzia
  • Sailkatu gabea
  • San Joan baleontzia
  • Zezenketak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA