"Wayward Pines", Shyamalan-en telesaila, iristear
Manoj Nelliyattu Shyamalan, Indiar jatorriko estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea. Gorrotatua eta maitatua aldi berean. Hasierako filmekin nire zuzendari gogokoenetarikoa bilakatu zen tipoa; The Sixth sense, Unbreakable, The Village eta Lady in the water, zoragarriak iruditzen zaizkit, bikainak. Signs eta The Happening aldiz, nabarmentzeko moduko hainbat alderdi dituztela uste dut. Baina 2008tik aurrera, bere ibilbide zinematografikoak erabateko gainbehera baten kronika...
Read More55 filmen lehen eta azken planoak
Zeintzuk dira zinemaren historiako hainbat pelikula garrantzitsuren, lehen eta azken planoak? Jacob T. Swinney-k egindako bideo bitxi honetan –First and Final frames- ikus dezakegu esperimentua. Hainbat kasutan momentu harrigarriak sortzen direlarik, bai irudiek antzekotasun izugarria dutelako eta baita lotura oso bitxiak egiten direlako. Gai al zarete, film guztiak identifikatzen? (bideoaren azpian izenburuen zerrenda erantsi ditut) ( Musika, Thomas Newman-en “Any Other...
Read More"The Leviathan": existitzen ez den film baten, trailer ikusgarria
Trailer kontzeptual ikusgarri honen egilea, Ruairí Robinson Irlandarra dugu, “The Last Days on Mars” filmaren zuzendaria eta hainbat laburmetraien egilea, horietatik Blinky™ ezinbestekoa tartean delarik. Oraingoan, Jim Uhls gidoilariaren laguntzarekin “The Leviathan” izeneko zientzia fikziozko istorio harrigarri hau sortu dute. Momentuz trailerra besterik ez da existitzen, hau da proiektu bat besterik ez da. Eta guzti honen intentzioa zein da? Munduko ekoizle...
Read More"Indiana Jones" eta " Back to the future" filmen zalea? zorioneko zaude!
Orain aste batzuk idatzi nuen, “Goonies never say die”: salba dezagun abenturazko generoa! artikuluan aipatzen nituen adibideekin, nostalgiko jarri al zinen? Indiana Jones filmaren elkarrizketa guztiak hitzez-hitz esateko gai? Back to the future-en musika entzute hutsarekin, motibatu eta saltoka hasten zaren horietakoa zara? Raiders eta Back in time, gogoan izan orduan bi izenburu hauek. Raiders Posible al da, pelikula bat gugan izan duen eragina hain deskribaezina izatea, film...
Read MoreKorrika badator! sasoi betean egoteko film eta dokumentalak
Bihar abituko da , munduan herri batek bere hizkuntzaren alde egiten duen ekimenik jendetsuena, KORRIKA. Ehunka milaka pertsonak hartuko dute parte hizkuntza beraren sinbolo den lekuko bat eskuz esku elkarri pasaz etenik gabe. Hamaika egunez eta hamar gauez, 210 orduz luzatuko duten festan 2.300 kilometro inguru egingo dituzte Euskal Herriko hiri eta herri gehienak lotuz korrika. Baina bide batez, sasoi betean egoteko ala besterik gabe, motibazio puntu hori gehitzeko, zein pelikula edo...
Read More"Kampen om tungtvannet" telesaila, urteko lehen harribitxia
Martxoan gaude oraindik, baina badaukagu urteko telesaila izan litekeena, edo behintzat urte amaieran onenen artean egongo dena. Ez da amerikarra, ezta Ingelesa ere. 6 atalez osaturiko miniserie Norvegiarra baizik: Kampen om tungtvannet (The Heavy water war- Ur astunaren guda). Zuzendaria Per-Olav Sorensen, baina izen ezagun bat, sortzaileen artean aurki dezakegu, Adam Price, Borgen telesail zoragarriaren gidoilarietako bat besteak beste. Istorioa kokatzeko, II. Mundu Gerrari buruzko atal...
Read MoreItzuli daitezela! Bigarren aukera merezi duten telesailak
Lehia oso bortitza eta gogorra izaten da audientziaren aurrean nabarmentzeko guda horretan, eta bidean merezi ez duten telesailak geratzen dira askotan. Behar ziren audientzia datu ez hain altuak, ekoizpenarekin jarraitzea eragozten duten ezin besarkatuzko aurrekontuak, edo besterik gabe, ikusle arruntaren aurrean arrakasta izateko, proposamen arriskutsuegiak. Arrazoi hauengatik edo esplikaezinak diren beste batzuengatik, telesail asko ,bertan behera geratu eta ostrazismoan barrena...
Read More
Iruzkin berriak