Istorio txikien handitasuna
Barkamena lehenik, hilabete asko igaro ditudalako blog kuttun honetan idatzi gabe. Itzulera hau aprobetxatuz, pasa den astean Euskal Herriko areto desberdinetan estreinatu zen dokumental bati buruz idatzi nahiko nuke. Tira, kontatzen duen istorioari buruz zehatzago izateko. 2001eko urrian,7.161 metroko altuera duen Pumori mendia igotzeko intentzioz, 10 gazte euskaldunez osaturiko espedizio bat antolatu zuten.Zoritxarrez elur-jauste baten erruz,10 horietatik 5ek bizia galdu zuten: Beñat...
Read More"Converso": Familiako ardi beltza
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko. Baina parez-pare jartzen zaren unean, burua eskuinera biratu eta arreba, esku bakar bat bolantean duela ohartzen zara. Beste eskuarekin, gurutze moduko bat eusten ari da eta begirada horizontean galduta. Hori da David Arratibel zuzendariari gertatu zitzaiona eta Converso dokumentalaren zati batean kontatzen duen pasartea. Zer egingo zenukete zuek, zuen...
Read More"Elkarrekin-together": Gozatzeko moduko abentura
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak. Behin eta berriz ikusteaz gain, maite nuen bizitzen zituzten abentura guzti horien parte nintzela imajinatzea. Zehazki zer zen jakin gabe ere, arkeologoa izan nahi nuen, Harrison ford-ek bizitzen zituen abentura guzti horiek, lehen pertsonan sentitzeko. Spielberg-en film famatuan ikusten zena eta errealitatea aldez aurre jarri nituenean ordea, kontakizun ia...
Read More"Muchos hijos, un mono y un castillo": Ongi etorri Espainiara
Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu. Abiapuntuaren metxa, betidanik izan dituen hiru ametsei buruz hizketan hasten denean pizten da. Seme-alaba asko, tximu bat eta gaztelu bat. Horra hor umetatik izan dituen hiru ametsak. Sinestezina dirudien arren hirurak bete dira, eta aitzakia hori erabiliz semeetako bati dokumental hau grabatzea bururatu zitzaion: Gustavo Salmerón aktore ezagunari hain zuzen. Eta...
Read More2017ko dokumental onenak (eta zergatik ikusi)
Telesail eta film onenen zerrenda argitaratuta, ezin nuen urtea amaitu, aurten ikusi ditudan ezinbesteko dokumental onenen zerrenda azaldu gabe. 20- Celtics/Lakers: Best of Enemies Zuzendaria: Jim Podhoretz Non ikusi? Movistar Zergatik ikusi? Kirolzalea izanez gero derrigorrez ikusi beharreko dokumentala. 80. hamarkadan (1984, 1985 eta 1987) bi saskibaloi talde hauen arteko finalak, mitikoak bilakatu ziren arren, lan honetan, garai hartan AEBtako gizartean pil-pilean zeuden gaiak...
Read MorePlanet Earth II : drama, akzioa eta maitasuna animalien munduan
Azken egunotan, ziur behin baina gehiagotan ikusi duzuela honako sekuentzia ikusgarri hau: Jakin, egun hauetan estreinatu den, Planet Earth II telesail dokumentalaren zati txiki bat besterik ez dela. 2006 urtean, David Attenborough mitikoak idatzia eta Alastair Fothergill zuzendua, lehen zatia estreinatu zen (hementxe Euskarazko azpitituluak). 11 zati desberdinetan banatua inoiz ikusi ez genituen natura irudi ikusgarriez gozatzeko aukera eskaini ziguten. Donostiako Zinemaldian gainera,...
Read MoreBeste errealitate ezezagun bat, Juanmi Gutierrezen ikuspegitik
Armeniar batek bere desira ezkutuenak betetzea nahi duenean, oihal zati bat zintzilikatzen du “nahien zuhaitzen” adarretatik. Juanmi Gutierrez zuzendari gipuzkoarrari tradizio horrek izenburu gisa balio izan dio bere azken dokumentalerako, Oihalak adarretan. Herri Armeniarraren errealitatera gerturatzen gaituen lana, ikuspegi historiko, geografiko eta migratzailetik begiratuta. Mundu osoan 10 milioi armeniar omen daude. Horietatik 3 milioi gaur egungo Armeniar errepublika...
Read MoreSorrera pozgarri bati buruzko kronika
Denok dakigun bezala, 2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka...
Read MoreMunduko harresien eguneroko drama bi zuzendari euskaldunen telesail berrian
Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen. Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daudela, egun. Milaka kilometro hesi, burdina-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean. Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren. Hori da izan baita hain zuzen, Pablo Iraburu...
Read MoreHemen da 'Euskal Balezaleen Triskantza'!
1615eko udan, Agirreko Pedro, Telleriko Esteban eta Villafrancako Martinen agindupean, hiru euskal baleontzi Islandiako kostan lehorreratu ziren. Martin zen, 27 urterekin, kapitain gazteena eta gazte izanagatik ahoberoena. Horrez gain, ezagunak ziren bere ausardia eta ehizarako trebezia ere. Bueltako bidaiari ekitera zihoazela, itsaso zakarrak euskal baleontziak hondoratu zituen. Uda bitartean ehiza oparoak bertako nekazari eta abeltzainekin hartu eman ona ekarri zuen arren, udazkenak hotza...
Read More
Iruzkin berriak