Amesgaiztoa iraganetik
Robert Eggers zuzendariaren lehen filma, “The Witch” dela jakiteak, txunditua utzi nau. Filma gustuko izan ala ez, hasiberri baten lanean, hainbesterainoko zehaztasun eta xehetasun aurkitzeak, edonor utz dezakeelako aho zabalik. Sorturiko atmosfera ikaragarri hori euskarri gisa erabili duelako, beldurrak sor ditzakeen berezko erreminta horiek ia bakarrik funtzionatzen duten bitartean. Sundance zinema jaialdian, film honengatik jaso zuen zuzendari onenaren sari hori,...
Read MoreAbsolutely…ezertxo ere ez
Gizarte kritika zabaltzea, gai bati buruzko hausnarketa egitea… Arrazoi ugari aurki daitezke film baten muinean, zer kontatu nahi izan diguten bilatzerako orduan, ezta? Mesede bat. “Absolutely Anything” izeneko film hau, ea zertarako egin ote duten, norbaitek azaltzen laguntzen didan. Esfortzu bat egingo dut eta oso azalean geratzen saiatuko naiz. Baliteke Terry Jones-en helburu bakarra entretenitzea izatea, erabat zilegi, jakina baietz. Arazoa, 85 minutu soilik iraun...
Read MoreOtso zaunkaria, nekez hozkaria.
Orain urte batzuk, Snakes on a Plane film penagarrian, sugeak ikusi ahal izan genituen hegazkin baten barruan. “Howl” izeneko, Paul Hyett zuzendari Ingelesaren bigarren lan honetan aldiz, gizotsoak tren baten barruan sartu dizkigute. Desengainua, hori izan zen, Antzoki zaharreko eskailerak igotzen nituen bitartean, nire gorputzak inbaditu zuen sentimendu orokorra. Lehen minutu nahiko boteretsuak, entretenigarriak eta gustura ikusten direnak. Ikuslea, beldur giroan murgiltzeko...
Read MoreBeldurrezko astea 2015: Proposamenak!
Bihar hasi eta azaroaren 6an amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. astea iritsi da. Urtero bezala, proposamen eta ekintza ugari. Erakusketak alde batetik , Iberia FX Eskarmentua eta artifizioa Espainiako zineman, Misterioaren Itsasargia: Transmedia Weekend izeneko proiektua, eta Misterioaren Itsasargia: Voodoo-Bia bestetik. Eta noski, Axelcasas-en pelikularen lehen sekuentziaren filmaketa: “Paranormales” izenekoa. Baina batez ere, Antzoki Zaharreko pantaila...
Read MoreOscar sariak 2016: Iragarpenak
Telluride, Toronto eta New Yorkeko zinema jaialdien ostean, sarien denboraldia ofizialki estreinatu dela esan daiteke –Amaiera 2016ko Oscar sariak izango dira–. Elkarte, komunikabide eta kritikari amerikarrak hasi dira dagoeneko apustuak egiten eta kinielak betetzen. Aurtengo sari potolo guztiak irabazteko aukera gehien dituzten filmak, jarraian aipatuko ditudan zerrendan ageri dira. Esan beharrik ez dago, oso nabarmena baita, honek ez duela esan nahi urteko film on guztiak hemen...
Read MoreNetflix iritsi da! Zalantzak argitzeko gida azkarra
Hainbat hilabeteko zurrumurru ugariren ostean, azkenean, bihar iritsiko da Netflix Hego Euskal Herrira –Iparraldeko erabiltzaileek iaztik dute baliatzeko aukera–. Streaming bidez telesailak eta filmak eskaintzen dituen zerbitzua da. 2011n eduki propioa sortzen hasi zen. Hau da, telebista kateek eskaintzen dituzten telesail eta saioak emateaz gain, berak ekoiztutako produktuak sortzen ditu. House of Cards, Orange is the new black edo Narcos arrakastatsuak, baita kritika bikainak...
Read MoreOscar sarietan, 'Loreak'-en lehiakide izan daitezkeen filmak
Atzo iragarri zuten, Loreak filma, Oscar sarietan “atzerriko film onenaren” sailean lehiatzeko hautagai izango dela. (hemen Mikel Gartziak, Goenaga eta Garañori eginiko elkarrizketa). Mugarri historikoa eta garrantzitsua zalantzarik gabe, gure hizkuntza maitea, alfonbra gorrian entzun daitekeela pentsatze hutsak, oilo ipurdia jartzeko modukoa. Topikoetara joaz, “hau jada sari bat da” esaldia esan beharko genuke, baina zer arraio! goazen anbizioz betetzera eta ikus...
Read MoreUdazken-neguko filmen gida
Urteko azken hiru hilabeteak eta hurrengo urteko hasierakoak izaten dira filmen arloan oparoenak. Urrezko globoak, Oscarrak eta beste hainbat sari banatzen direnez, erakusleihora film garrantzitsuenak ateratzeko garaia izaten da. Jarraian aipatuko ditudanak dira, nire ustez, hurrengo hilabeteetan galdu ezin ditugunak, egutegian gorriz markatu beharrekoak. Batzuk aurtengo Zinemaldian ikusteko aukera izan dut, beraz, gomendioa ziurtatua dago. Bestalde, askotan gertatzen da, film konkretu...
Read MoreSumendiaren indarra
Istorio sinple batek bideraturiko film zuzena, baina gai oso interesgarri bat jorratzen duelarik . Ixcanul, (literalki sumendia), Maria-ren istorioa kontatzen digu. Gurasoekin, kafea landatzen duten lursail batean bizi diren Maia-k dira. Atze-oihal gisa, sumendia, zelatari moduan dagoen bitartean, diskriminazioren gaia loratuko delarik; indigena delako, emakumea eta gainera ezkongabea. Film txikia, istorio handia eta intentzio bikaina. Nahikoa, filma aurrera eramateko? Neurri batean bai....
Read MoreMinak pantaila zeharkatzen duenean
Aitortu beharra daukat, atzo egin nuela lehen saiakera kritika hau idazteko. Aretotik atera eta ordu gutxitara. Baina ezin izan nuen, filma freskoegia nuen eta sabelean ukabilkada bat jaso izan banu bezala nokeatua utzi ninduen, indarrik gabe. Ezin ordenagailuko teklak zanpatu eta are gutxiago erabat gainezka nuen garuna estutu. Egun bat beranduago, burutik ezin kendurik gabe nabil El Club filma. Ikaragarria, gogorra, gorputzaren barreneraino sartzen den film horietakoa bat baita. Eta zer...
Read More
Iruzkin berriak