Nollywood, Kollywood, Trollywood eta Dhallywood
N, K, T eta D-rekin? bai,bai…sartu NOLLYWOOD Nollywood bai, N-rekin. Nigeriako zinema industria eta munduko hirugarren handiena-Hollywood eta Bollywooden ostean-. Ezaugarri nagusiena, presupuesto oso murritzekoak izaten direla gehienetan eta kamara digitalekin grabaturikoak askotan. Ondoren zuzenean kontsumitzaileari 2-3 dolarren truke salduz. Fenomeno honen emaitzak, 10-15 urte besterik ez dituen arren, urtean 600 film baina gehiagoren sorkuntzak, mundu mailan gehien ekoizten...
Read MoreIkusi beharreko (eta ziurrenik ezagutzen ez dituzun) 50 film
Film, telesail edo dokumental bikainak ikusteko aukera dudan bakoitzean– batez ere ezezagunak direnak- sentsazio berberarekin amaitzen dut beti: “hau jendeak ikusiko balu!”. Ezin duzue imajinatu, zer nolako tapoia sortzen den nire barnean eta nolako beharra dudan lau haizeetara “pelikula hau ikusi behar duzue!” oihukatzeko. Horregatik bilakatu da hain zuzen blog hau, nire asteroko terapia pertsonala. Bertan nire egonezin zinemazale guztiak jasan behar izan...
Read More15 maisuak: Gaur egungo zuzendari onenak
Historiako zuzendari onenen zerrenda egin beharko bagenu, bertan: Hitchcock, Billy Wilder edo Ford bezalako izenak sartuko genituzke. Ikusleen artean izen bat aukeratzeko esango banu, ziur portzentaia oso altu batek Kubrick aukeratuko lukeela. Baina gaurkoan, jardunean dauden zuzendari onenen zerrenda egitea tokatzen da, gaur egungo 15 maisu horiek nortzuk diren azaltzea. Esan beharrik ez dago, zerrenda oso subjektiboa dela, beraz zuen gustokoenak beheko iruzkinean gehitu...
Read MoreZapatari limurtzaile kaskarra
Barreari ezin eutsi, horrela bukatu nuen Alleluia filmaren emanaldia, batez ere ikusleen artean entzungai ziren esaldiengatik-” Nork eman dio sari bat honi?!” “¿Josemi, baina zer da hau?” – Hau da hain zuzen zinemaldi honen xarma nagusietako bat -onerako ala txarrerako- pelikula kaskar baten aurrean gaudenean sekulako parranda sortzen dela besaulkien artean eta 94 minutuak ziztu bizian igarotzen direla. Eta pelikula zer? Ikusleen artean entzungai ziren iritziak...
Read MoreKoronel ustela
Onartu ezazue, naziak, zonbiak, elurra eta humore beltza osagai gisa dituen film bati ezetz esatea, ezinezkoa da. Orain urte batzuk, Tommy Wirkola zuzendaria, pelikula oso dibertigarri batekin eman zuen ezagutzera bere burua, Dead Snow. Oraingoan Dead Snow 2: Red vs. Dead, justu lehen filma amaitzen den momentua, abiapuntu gisa hartzen duelarik. Argi dago horrelako pelikula bat ikusterako orduan, gure buruak “click” egiten duela eta oso nabarmenak diren akats horiei ez diegula...
Read MoreIhes egitea, ezinezkoa
Zaila eta nahiko korapilatsua It follows bezalako film bati buruz idaztea. Zalantzarik gabe, orain hilabete batzuk aipatu nituen, burua lehertzeko moduko 15 film arrarroren zerrendan horretan ezin hobeto ahokatuko zen pelikula. Lan honek ez du sari bakar bat eramango, ziur nago. Baina ez du sari bakar bat eramango, Donostiako beldurrezko astearen barruan dagoelako. Horrelako zinemaldi batean, mota honetako ekoizpenek ez dute leku gehiegirik izaten ikuslearen artean.-kritika nahiko kaskarrak...
Read MoreUr bedeinkatuaren zapore arraroa
Erdipurdiko lan batek eman dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari, Musarañas, Juanfer Andrés eta Esteban Roel zuzendarien lehen filmak hain zuzen ere. Eskertzen da beldur klasikoan murgiltzeko egindako saiakera, baina ideia horrekin bukaeraraino ez joateak, aurreikusteko moduko konbentzionaltasun errepikakor batetan bihurtzen du lan hau. Etxe klaustrofobiko horren barruan gertatzen diren hainbat sekuentziek, Hitchcock maisuaren ukituak dituen film baten aurrean gaudenaren...
Read MoreDonostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako proposamenak
Hementxe daukagu, iritsi da aurtengo Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea. Urteko genero-film onenak, erakusketak eta bestelako jarduerak elkartzen dira Donostian eta kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz betetzen dira. 1990eko Urrian, Antzoki zaharrak lehen aldiz ireki zizkion ateak ekitaldi honi , beraz aurtengoa 25garrena izango da. Hementxe doaz aurtengo ediziorako proposamen batzuk: V/H/S: Viral (2014, Marcel Sarmiento, Gregg Bishop, Nacho Vigalondo, Justin Benson,...
Read More죽을래? Derrigorrez ikusi beharreko thriller korearrak
Artikuluarekin hasi baino lehen aitorpen bat; munduko edozein txokotako filmak ikustea gustoko dut, Irak, Danimarka, Mexiko ala Ingalaterra,edozein. Baina ez dakit zer gertatzen zaidan ekialdeko zinemarekin, nire garunak muga antzeko bat sortzen baitu hauen aurrean. Beraien kulturari loturik daudela badakit, baina gehienetan interpretazioak gehiegizkoak eta neurri gabekoak iruditzen zaizkit. Bestalde ekialdeko zinemaren itsaso zabal horretan, bada oso gustuko dudan irla bat: thriller...
Read MoreSurrealismo irabiatua, made in Estonia
Film hau ikusi ostean Tarkovski, Buñuel, Lynch eta Fellini bezalako zuzendarien izenak datorzkit burura. Nahiko txundituta utzi nauen lan hau modu batean definitzearren, estilo bisual liluragarriko fabula beltz bat, guztia krisi moral batean galduta dagoen gizon baten ikuspuntutik. Filma hasi eta minutu gutxira “zer egiten dut nik pelikula hau ikusten?” galdetuko diozue zuen buruari. Baina minutak pasa hala, bertako irudi, soinu eta atmosfera droga moduko bat...
Read More
Iruzkin berriak