Bakardadeari buruzko triptiko eskasa
Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen. Apur horien artean filmeko hiru protagonistak, hiru istorio desberdinetan zatituak. 73 urteko amona bakarti bat, gurasoekin kanpin ziztrin batean azken opor egunak igarotzen ari den gazte bat eta hil bukaerara iristeko arazo larriak dituen aita. Bakardadeari buruzko triptiko eskasa, honela laburbilduko nuke filma. Hasiera bikain batekin, pertsonaien aurkezpen zuzena, estetikoki oso...
Read MoreBihar ere maiteko zaitut
Izenburu zirraragarri hori irakurri nuen momentutik ( mode ironic: ON) , deseatzen nengoen filma ikustera joateko. Txantxak alde batera utzita, sorpresa positiboa izan dela aitortu beharra daukat. Gehien ezagutzen eta maite duzun pertsona hori, bizitzaren bidaian, bidelagun gisa aukeratu duzuna, bat-batean istripu baten ondorioz, arrotz bihurtzen da. Ez dakizu nor den eta maitemindu zintuen barru zoragarri hura, desagertu egin da betiko. Hortaz doa “Vida sexual de las plantas”...
Read MoreZein izan zen zinemaren historiako lehen Blockbuster-a?
Lehenik eta behin blockbuster bat zer den argitu beharko genuke. “Hori Blockbuster bat besterik ez da!”, “Uf, Blockbusterrak ez ditut batere gogoko, nahiago dut zinema independientea”. Zenbatetan entzungo genituen esaldi hauek? Zer da zehazki orduan, ditxosozko blockbuster bat? Wikipediaren arabera: Blockbuster filma (ingelesez blokea lehertarazten duena) ikusleen artean oso arrakastatsua den filma da, nonbait txartel salmentan 100 miloi dolarrez gorako etekinak lortzen dituena. Hau...
Read MoreZinemari eskerrak emateko eskutitza
Kaixo Zinema! Badirudi zure barne mekanismo hori koipeztatzeko ardura dutenek, dirua eta etekina besterik ez dutela buruan. Originaltasun falta dela eta, makina bat egur jasotzen ari zarela ere, badakit. Baina momentuz, hau aldera batera utzi behar dut , eskutitz honen asmoa, zuri eskerrak ematea baita. Urte guzti hauetan zehar, nire alboan egon zarelako. Bidelagun fin hori, nirekin batera hezi eta hazi zarelako. Zuri buruz galdetzen didaten bakoitzean, zuregatik zer sentitzen dudan...
Read MoreNon eta nola ikusi gaur gaueko Oscar sariak?
Gaur gauean ospatuko da 87. Oscar Sarien ekitaldia Dolby aretoan , 2014. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezlea Neil Patrick Harris izango da eta Estatu Batuetan ABC telebistak emango du zuzenean. Hemen aldiz, ekitaldia zuzenean ikusteko aukera “bakarra”, Canal + ordainpeko telebista katearen bitartez. Baina ba al dago beste aukerarik? Estatu batuetan bizi ez bagara, eta ordainpeko telebistarik ez badugu, ezin al ditugu sarien banaketak ikusi? Jakina...
Read MoreDragoi bola: zaletu batek, Namek planetaren diorama eraiki du
Lehenik eta behin diorama bat zer den argitu beharko nuke. Diorama: pertsona, animalia, landare eta objektuen irudikapena dagokion inguruan erakusten duen eredu nahiz miniaturen multzo bat da. Xehetasunez burutzeko ordu kopuru handia eman behar izateaz gainera, pazientzia eta sen artistikoa eskatzen duen lana da. Kasu honetan, Dragoi bola telesailaren zaletu amorratu batek , Namek planetaren diorama bat eraiki du. Ikus dezakezuenez, emaitza ikusgarri...
Read More96 minutu Alfred Hitchcock-ekin
Sir Alfred Joseph Hitchcock zinema zuzendari eta ekoizle ingelesa izan zen, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea. Lanean Erresuma Batuan hasi bazen ere, 1938tik aurrera Ameriketako Estatu Batuetan errodatzen hasi zen, eta 1956an, hango hiritartasuna erdietsi. 60 urteetan zehar 50 film baino gehiago zuzendu zituen. Dudarik gabe zinemaren historiak eman duen zuzendari onenetarikoa eta baita nire gogokoenetarikoa ere. Egunen batean luze eta zabal hitz egingo dut...
Read More1984-2014: 30 urte – 30 film
1984ko martxoan, lerro hauek idazten ari den pertsonaia xelebrea jaio zen -bai ni-. 30 urte, zifra berezia, horregatik ausartu naiz oso zaila egin zaidan zerrenda hau osatzen. Erokeria bat izango litzateke zenbat pelikula ikusi ditudan kalkulatzea, baina azken 15 urteen batazbestekoa 3-4 astean, beraz bota kontuak. Urte hauetan zear, pelikula oso desberdinek izan dute eragina nigan eta nere nortasuna, izaera, jokabidea eta gustuen zati bat film hauetan isladatzen dela ohartu naiz -edo...
Read MoreNollywood, Kollywood, Trollywood eta Dhallywood
N, K, T eta D-rekin? bai,bai…sartu NOLLYWOOD Nollywood bai, N-rekin. Nigeriako zinema industria eta munduko hirugarren handiena-Hollywood eta Bollywooden ostean-. Ezaugarri nagusiena, presupuesto oso murritzekoak izaten direla gehienetan eta kamara digitalekin grabaturikoak askotan. Ondoren zuzenean kontsumitzaileari 2-3 dolarren truke salduz. Fenomeno honen emaitzak, 10-15 urte besterik ez dituen arren, urtean 600 film baina gehiagoren sorkuntzak, mundu mailan gehien ekoizten...
Read MoreThe Goonies pelikulan Freddy Krueger sartu da
“Aux yeux des vivants” bi zuzendarien film kaskarrena dela esateak, ez du gehiegi esan nahi. Lehena – À l’intérieur- beldurrezko generoaren barruan kultuzkoa bilakatu delako, klasiko bat eta bigarrena -Livide- nahiko ongi zegoelako. Lan berri honetan, Livide pelikulan ikusi genituen akats berdinak aurki ditzakegu baina bi aldiz biderkatuak. Ekoizpen nahiko indartsua, dekoratu/lokalizazio oso zainduak eta argazkiaren arloan lan bikaina. Zein da orduan hutsegite...
Read More
Iruzkin berriak