Zinemaldia 2015: kronika azkar bat
63. edizioaren errepaso hau galdera batekin hasi nahiko nuke: zer da Donostiako Zinemaldia? Zortzi egunetan soilik, urduritasuna, nekea, gozamena, pasioa, ilusioa, tristura eta barrea eskaini dezakeen sentimenduen irabiatu-kontzentratu zoragarri bat. Filmetan ikusten ditugun istorio horietaz haratago, Zinemaldia zazpigarren artearekiko dugun maitasun desinteresatu horren testigu zuzena bilakatzen da urtero. Kafea bidelagun bereizezina alboan dugula, goizeko 1:00tan film Txinatar bat ikustetik...
Read MoreBakardadeari buruzko triptiko eskasa
Oporrak. Mediterraneoko uharte bat. Udara amaitzear da eta turismoaren azken kondarrak besterik ez dira geratzen. Apur horien artean filmeko hiru protagonistak, hiru istorio desberdinetan zatituak. 73 urteko amona bakarti bat, gurasoekin kanpin ziztrin batean azken opor egunak igarotzen ari den gazte bat eta hil bukaerara iristeko arazo larriak dituen aita. Bakardadeari buruzko triptiko eskasa, honela laburbilduko nuke filma. Hasiera bikain batekin, pertsonaien aurkezpen zuzena, estetikoki oso...
Read MoreSumendiaren indarra
Istorio sinple batek bideraturiko film zuzena, baina gai oso interesgarri bat jorratzen duelarik . Ixcanul, (literalki sumendia), Maria-ren istorioa kontatzen digu. Gurasoekin, kafea landatzen duten lursail batean bizi diren Maia-k dira. Atze-oihal gisa, sumendia, zelatari moduan dagoen bitartean, diskriminazioren gaia loratuko delarik; indigena delako, emakumea eta gainera ezkongabea. Film txikia, istorio handia eta intentzio bikaina. Nahikoa, filma aurrera eramateko? Neurri batean bai....
Read MoreMinak pantaila zeharkatzen duenean
Aitortu beharra daukat, atzo egin nuela lehen saiakera kritika hau idazteko. Aretotik atera eta ordu gutxitara. Baina ezin izan nuen, filma freskoegia nuen eta sabelean ukabilkada bat jaso izan banu bezala nokeatua utzi ninduen, indarrik gabe. Ezin ordenagailuko teklak zanpatu eta are gutxiago erabat gainezka nuen garuna estutu. Egun bat beranduago, burutik ezin kendurik gabe nabil El Club filma. Ikaragarria, gogorra, gorputzaren barreneraino sartzen den film horietakoa bat baita. Eta zer...
Read MoreOhoreari buruzko parabola
Gomendioak luzatzeko erabiltzen dut normalean blog hau, baina kasu honetan, Ander izeneko irakurle batek proposaturiko film bat ikusteko aukera izan dut. Japoniako zinema independente berriaren ziklo barruan dagoen, Bashin hain zuzen ere. “Pelikula gogorra benetan. Ikusteak merezi du” esan zidan , eta halaxe izan da. 2004ko apirilean Irak-en terrorista islamiar batzuek, hiru aktibista japoniar bahitu zituzteneko benetako istorioan oinarritua. Kasu honetan, protagonista,...
Read MoreMcQueen-en sokatira zinematografikoa
Gustuko ez dudan gai bati buruzko dokumental bat ikustera noanean, zalantza ugari izaten ditut beti. Kasu honetan, automobilismoaren munduarekin, larruazalean negalak ateratzen zaizkit, batere gustuko ez dudan gaia izaten baita. Baina orain urte batzuk Senna dokumental zoragarriarekin gertatu zitzaidan bezala, “McQueen: The Man & Le Mans” filmak harritu egin nau. 70. hamarkadan, Steve McQueen “Hollywood-eko errege” deiturikoen artean aurkitzen zen. Autozale...
Read MoreZinemaldia 2015: B aldeko proposamenak
Sail ofiziala, Zabaltegi, Perlak, Donostia Saria, Urrezko Maskorra… Proposamenak egiterako garaian, normalean oihartzun gehien izaten dituzten izen eta filmak aipatzen dira eta noski, sail garrantzitsuenen barruan daudenak. Foku eta begirada guztiak, izar disdiratsuen atzetik ibiltzen dira. Baina jakin ezazue, badagoela aretoak betetzea lortzen ez dituzten filmez osaturiko multzo txiki polit eta interesgarri bat. Ikusleak gehienetan baztertzen dituzten sailen artean igerian dabiltzanak...
Read MoreZinemaldiari buruz ezagutzen ez zenituen 25 bitxikeria
Aurtengo Zinemaldia ate joka ari zaigu eta ohitura den moduan, ni urduritzen. Irrika hori asetzeko, azken urteetan entzun ala irakurri ditudan bitxikeria eta datu batzuk ekartzea bururatu zait. Besterik gabe, guztiok ezkutuan daukagun alderdi kuxkuxero hori atera eta zerrenda bitxi honi begiradatxo bat botatzeko helburuarekin. Hitchcock-en anonimatu harrigarria, Trueba eta Galanen arteko liskarra edo Willem Dafoek, Urgull mendiko Jesusen bihotzarekin izandako momentu mistikoa, bezalako...
Read MoreBigarren urtez jarraian, Euskarazko film bat Zinemaldiko sail ofizialean
Iaz Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak “Loreak” film zoragarriarekin hasitako bideari jarraituz, aurten ere Euskaraz errodaturiko film bat izango dugu Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean. Asier Altunak zuzenduriko AMAMA filma hain zuzen ere. Historikoa, zalantza izpirik gabe. Hori bai, ea urtero errepikatzen den zerbait den, ohitura bilakatzen denean, historikoa izateari utziko baitio. Familiarteko gatazka bat. Hiria eta landa-eremua, iragana eta oraina, guraso eta...
Read More
Iruzkin berriak