Ikusi makusi, zer ikusi?
Hasiera » Gaizka Izagirreren bloga - Ikusi makusi, zer ikusi?

"Bedrag": urteko lehen harribitxi nordikoa

2016-03-02  //  Gomendioak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1

Borgen, Bron/Broen, Forbrydelsen, Jordskott, Äkta människor, Kampen om tungtvannet, 1864…azken bost urteetan, telesail bikain  guzti horiek leku beretik jaio izanak,  Europa Iparraldean zerbait oso ongi egiten ari direnaren sintoma garbia dira. Baina bolada hori ez da hor eten, ezta gutxiago ere. Pantaila txikiaren arloan, Ingalaterra eta AEB-kin parez pare lehiatzeko argudio sendoekin hasi baidute urtea. Zerrenda horri, beste ezinbesteko ekoizpen bat gehitu behar baitiogu; Danimarkatik datorren Bedrag telesaila.

(gehiago…)

Non eta nola ikusi zuzenean gaur gaueko Oscar sariak ?

2016-02-28  //  Albisteak, Sariak  //  Iruzkinik ez

oscars-best-film-8_3549431k
Iritsi da eguna. Gaur gauean banatuko dira 2016ko Oscar sariak. Astelehen goizean jaikitzean, irabazleen zerrenda irakurtzearekin nahikoa izaten dute askok. Besteok aldiz, urteroko ohitura jarraituz, zuzenean ikusteko nahia izaten dugu. Baina non eta nola ikusi ditzakegu Oscar sariak ? Euskal Herrian, ekitaldia zuzenean ikusteko aukera  “bakarra”, Canal + (Movistar+…) ordainpeko telebista katearen bitartez izaten da. Baina ez al dago beste aukerarik? Estatu batuetan bizi ez bagara, eta ordainpeko telebistarik ez badugu, ezin al ditugu sarien banaketak ikusi? Jakina baietz! Hementxe proposamen batzuk:
(gehiago…)

Oscar sariak 2016: apustuak martxan!

2016-02-25  //  Albisteak, Pelikulak, Sariak  //  2 iruzkin

 
Sin título-1
Iritsi da urteroko “gaupasa-zinezale-friki-sakratua” egiteko momentua. Kafea, fruitu lehorrak eta mota guztietako litxarreriak alboan ditugula, geroz eta astunagoa izaten den Oscar sarien gala ikusteko ordua iritsi da – bai, ohitura bilakatu da niretzat sari hauek urtero ikustea, baina aitortu beharra dago, jasanezina izaten dela askotan, eta batez ere interes eta faltsukeriaz beterikoa- . Igandean banatuko dira 2016ko Oscar sariak eta aurkezlea Chris Rock izango da. Urtero sortzen diren polemika guztiak alde batera utziz, –arrazakeriarena adibidez-  Aurten ere, urteroko kinielatxoa bete dut:
oscars-best-film-8_3549431k

Nork irabaziko du? …Nork irabazi beharko luke?

(erantsi zuen apustuak beheko iruzkinean)

(gehiago…)

"Vinyl" telesailaren soinu banda aztertzen

2016-02-11  //  Albisteak, B.S.O, Telesailak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1 copia

Hiru egun besterik ez dira falta, aurkezpen-gutun ezin hobea duen telesail hau estreinatzeko. Alde batetik, Terence Winter-en gidoia. Bestetik, ekoizpen lanetan, Scorsese eta Mick Jagger ageri direla. Eta azkenik, HBOren zigilua itsatsia dakarrela.

70. hamarkadako New York hiritik, musikaren industriaren bitartez bidaia bat bizi ahal izango dugula ziurtatu dute sortzaileek. Punk, Hip hop eta disko musikaren sorrerarekin batera, Richie Finestra (Bobby Cannavale), diskoetxe garrantzitsu bateko arduradunak, bere konpainia salbatzeko intentzioarekin arituko da. Aurrez iragarri zitekeen, musikak hainbesteko pisua hartuko duen telesail batean, zerbait bereizgarria egiteko aukera aparta zutela. Eta halaxe izan da. Espero bezala, tiraldi-musikal hau aprobetxatu egin(go) dutelako.
1401x788-R1249_HOT_Vinyl_A
Soinu banda osatzen duten artista eta abesti guztien izenak iragarri dituzte.  Eta garrantzitsuena,  astero atal horretan entzungai izango ditugun abesti guztiekin LP digital bat osatuko dutela. Julian Casablancas, Iggy Pop, Charli XCX, the Arcs, Chris Cornell, Trey Songz, Jessie J, Nate Ruess, Royal Blood, Jess Glynne, DJ Cassidy, Alex Newell eta Charlie Wilson, besteak beste. Ostiralero bilduma digital bat egongo da salgai. Otsailaren 12an adibidez,  ‘Vinyl: Music From the HBO Original Series — Volume 1’ bildumarekin hasiko dira (18 izen, atal bakarrean!).
 


 

01 Ty Taylor: “The World Is Yours”
02 David Johansen: “Personality Crisis”
03 Kaleo: “No Good”
04 Sturgill Simpson: “Sugar Daddy” (Theme from ‘Vinyl’)
05 Ruth Brown: “Mama He Treats Your Daughter Mean”
06 Otis Redding: “Mr. Pitiful”
07 Dee Dee Warwick: “Suspicious Minds”
08 Mott the Hoople: “All The Way From Memphis”
09 David Johansen: “Stranded In The Jungle”
10 Chris Kenner: “I Like It Like That”
11 Ty Taylor: “Cha Cha Twist”
12 The Jimmy Castor Bunch: “It’s Just Begun”
13 Soda Machine: “Want Ads”
14 The Meters: “Hand Clapping Song”
15 Soda Machine: “Slippin’ Into Darkness”
16 Edgar Winter: “Frankenstein”
17 Nasty Bits: “Rotten Apple”
18 Foghat: “I Just Want To Make Love To You”

1-oMg5GpkJ0WEnBwlsaaBZuQ (1)

Azken bilduma, Apirilaren 17an, telesailaren azken atalarekin batera aterako dute, ‘Vinyl: Music From the HBO Original Series -Volume 1: Finale”. 10 atal guztira, beraz, 10 bilduma.
Gogotsu telesaila ikusteko eta musikaz gozatzeko! Bitartean trailerrarekin konformatu behar…
 

“Making a Murderer” telesailak harritu bazaitu, ez galdu dokumental hauek!

2016-02-08  //  Dokumentalak, Gomendioak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1 copia
Azken asteetan guztion ahotan dabilen “Making a murderer” telesail-dokumentalaren zirrara horrek, mota horretako lanak ikusteko gosez utzi zaituela oraindik? Lasai, badago zer ikusi. “Errealitateak, fikzioa gainditzen duenaren froga garbia”. Hori da ziurrenik Netflix-en telesailak eta jarraian aipatuko ditudan ekoizpen guzti horiekin atera daitekeen ondorioetako bat. Gehienetan ikusgai diren bidegabekeria guzti horiek,  sekulako zurrunbiloa eta zalaparta sortu zuten sare sozial eta web-orrialde desberdinetan. Tentsioa eta erritmoa, jolas-parke batean egongo bagina bezala, gora eta behera sentitzen ditugun bitartean Hollywoodeko edozein gidoik nahiko lituzkeen biraketa harrigarriz josiriko istorioak:

(gehiago…)

Sundance 2016: zinema independentearen aurtengo apustuak

2016-02-02  //  Albisteak, Dokumentalak, Pelikulak, Sariak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1
Sundance Film Festival urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah)  ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten da.  Robert Redford aktorea -(zinemaldiaren izena 1969an  aktoreak berak Butch Cassidy and The Sundance Kid filmean antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da) eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideiarekin garatu zen, nahiz eta azken urteotan kontzeptu honetatik kanpo dauden hainbat film aurkeztu.
sundance-2016-buzz-titles

Urtero zinemaldira aurkezten diren 9.000 filmetatik 200 aukeratu eta jendaurrean ikusgai ipintzen dira. 50.000 pertsona baino gehiago Utah estatuko Park City, Salt Lake City, Ogden eta Sundance udalerrietako zinema instalazioetara zuzendu ohi dira. Dokumental, drama eta film laburrak proiektatuz talentu berriak topatzen dira eta bertaratzen den edonor zuzeneko musika, zinema sortzaileen solasaldiak, instalakuntza aurreratuak, eta abar goza ditzake.

Programazioa zabal horren barruan,  sari banaketan irtendako izenak eta intuizioa batuz, hauek izan litezke nire ustez, aurten iritsiko zaizkigun film independente interesgarrienak:
(gehiago…)

2016ko telesailen gida!

2016-01-13  //  Gomendioak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

2016TELESAIL copia

Urte berria gogotsu hasteko, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko bat idaztea pentsatu dut. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, bahetze moduko bat egin dut lehenik.  Inongo irizpide korapilatsu erabili gabe. Aktore eta sortzaile konkretuei erreparatuz, ala istorioa bera zeri buruzkoa den irakurriz. Eta jakina, errezetari, intuizio-friki gramo dezente gehituz. Ah! eta postre moduan, jada estreinatu diren telesailen denboraldi berrien itzulpen datak ere erantsi ditut.

Hementxe 2016ko telesailen gida!

*telesail eta data berriak jakin hala,  zerrenda eguneratzen joango naiz (azken eguneraketa 16/01/14)

(gehiago…)

"Making a Murderer": Aho zabalik utziko zaituen telesail-dokumental harrigarria

2016-01-11  //  Dokumentalak, Gomendioak, Telesailak  //  Iruzkinik ez

Sin título-1 copia
“The Jinx” telesail-dokumentalak harritu bazintuen, “Paradise Lost” trilogiarekin itzulipurdika erori bazinen eta “Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father” dokumentalarekin negar-makoz bustia amaitu; ez galdu mesedez, Netflix plataforma digitalak  estreinatu zuen “Making a Murderer” harrigarria.
Aitortu behar dizuet, krimenen inguruko dokumentalen oso zalea naizela. Nik uste, gai honen inguruan dagoen ia guztia ikusi dudala. Aipaturiko hiru horietaz gain, The Imposter (2012), Tabloid, The Staircase (2004), The iceman tapes (1992), Into the Abyss (2011), There´s something wrong with Aunt Diane  (2011), Aileen: Life and Death of a Serial Killer (2003), Talhotblond (2009), Cropsey (2009), Central Park Five (2012) eta The Thin Blue Line (1998) iruditzen zaizkit ezinbestekoak, azpigenero honen zaletu izanez gero derrigorrez ikustekoak.  Merezimendu osoz, zerrenda luze horri, “Making a Murderer” gehitu beharrean nago.

(gehiago…)

"Room": urteko film hunkigarri eta harrigarriena.

2016-01-04  //  Gomendioak, Pelikulak  //  Iruzkinik ez

room
Ezinbestekoa, filmaren trama nagusiari buruz ahalik eta gutxiena irakurtzea. Istorioari buruz gehiegi kontatzeak berezko duen xarma zapuztu dezakeenez, saiatuko naiz soilik printza batzuk emanda ikus dezazuen konbentzitzen.
Room, Lenny Abrahamson zuzendari irlandarraren lan berria. Genero aldetik behintzat, bere aurreko filmen beste muturrean kokatzen dena. Frank eta Garaje filmetan, umore tanta batzuk aurki genitzakeelako, hemen aldiz tanta horiek malko bihurtzen dira, baita izerdi ere.
Argi eta garbi bi zatitan banatzen den istorioa. Lehen ordua, latza, gogorra, maisutasunez errodaturikoa, klaustrofobia ariketa zinematografiko bat. Azken urteetan ikusi dudan lehen zati harrigarrienetarikoa zalantzarik gabe. Ume horren ikuspuntutik, guztia dago salbu gela horren barruan; babesa eta bakardadea ziurtatzen duten horma zeharkaezinak, benetako gauzak sortzen dituen telebista, salbazioa sor dezakeen maitasuna eta batez ere, imajinazioak berak jokatzen duen ezinbesteko eginkizuna.

151258414
Filmaren bigarren zatian aldiz, beste ikuspegi dramatikoago batek erakusten digu munduko errealitatea. Erritmo perfektu bati esker, emozio eta sentimenduak poro guztietatik arnasten ditugu. Eta batez ere,  bi protagonista nagusien lanari esker, Brie Larson eta Jacob Tremblay. Ikaragarria bien interpretazio lana, zoragarria. Brie Larson, ziurrenik, Oscar sarietarako izendapenen artera bultzatuko duena.

room-620x355
Asko dago esateko film honi buruz, baina lerro hauen bitartez aspertu beharrean, eta tramari buruz gehiegi ez kontatzeko, ikustea da argudio sendoena. Emozioz gainezka egiten duen harribitxi berezi bat ikusi dudalako. Urteko film onenetarikoa. Lehenago ikusi izan banu, lehengo astean argitaratu nuen zerrenda honen barruan, lehen bost postuetan jarriko nukeena.


 
Zuzendaria: Lenny Abrahamson
Herrialdea:   Irlanda
Aktoreak:  Brie Larson, Jacob Tremblay, Joan Allen, William H. Macy, Megan Park, Amanda Brugel
118  minutu.
2015ean  izandako izendapen batzuk:

Urrezko globoak:  Film, gidoi eta emakumezko aktore onenaren izendapenak.
American Film Institute (AFI): Top 10 – Urteko hamar film onenen artean.
Toronto zinema jaialdian: Film onena (ikuslearen saria)
Independent Spirit Awards: 3 izendapen
Satellite Awards: 4 izendapen, Horien artean film eta zuzendari onena.

2015eko film onenak

2015-12-30  //  Gomendioak, Pelikulak  //  Iruzkinik ez

Sin título-2
Originaltasun handia erakutsiz, urteko onena batzen duten zerrendekin jarraituko dut. Orain egun batzuk, nire ustez, 2015eko telesail onenak zeintzuk ziren aipatu nituen. Gaurkoan,  pantaila txikitik handira salto eginez, aurtengo ezinbesteko filmen zerrenda osatzeko beharra sentitu dut. Egia esan, telesailen zerrenda baino, dezente gehiago kosta zait hau osatzea, ikaragarri gustatu zaizkidan multzo bat zegoelako, baina ez ordea faborito argi bat.
Sarien denboraldia orain aste batzuk hasi zen arren –Urrezko globoen izendapenekin esaterako- , bertako film garrantzitsu asko ikusteko, itxaron egin beharko dugu. Euskal herrian, Revenant, Joy, The Hateful eight  ala Spotlight adibidez, 2016 an estreinatuko direlako. Beraz, orain arte ikusitakoarekin osatu behar izan dut zerrenda.  Harira, hementxe 2015eko film onenak.

(gehiago…)

8 / 24«Aurrekoa7891020Hurrengoa»

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • "Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan". Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA