Jendarteko hilak
Zer behar ote da transzenditzeko, jarduna edozein delarik ere, oroz gainditu eta gogoangarri bilakatzeko, Historian aipamena merezi izateko… Tatsumi Hijikata koreografoak aski izan zituen bost minutu eskas. 1958an gertatu zen, estatubatuarrek mendean hartutako Japonian, Kinjiki obra taularatu eta ikuskizuna hasi orduko, ikusleek espantuka ospa egin ziotenean. Aulkitik altxa gabe bertan iraun zutenek sumindura sentitu omen zuten, inon kabitzen ez den haserrea, orduko taburik gogorrenetakoa...
Read MoreMédart doktorearen bila
Sarritan, psikoterapeutarenean irudikatzen dut nire burua. Larruzko diban marroi batean etzanda ni, eta hura zertxobait atzerago, sofan jarrita, nire zintzurretik aterako diren disonantziak batzeko zain. Les Psy komikian bezala. Korapiloren bat askatzeko premian, Médart doktorearen kabinetera heltzen den pertsonaia horietariko bat banintz bezala. Ohiko txikikeria mehatxagarri horiek bultzatzen naute egoera horretan kokatzera, ia beti arrotz eta lekuz kanpo sentitu behar horrek, nire naturalean...
Read MoreAHTren mozorroa
Azeria da teknologia, mertzenarioa, saripean hartu duen merkantilismoaren txotxongiloa. Makurkeria dario. Mespretxua eta amarrua. Goi mailako teknologiaz ari garelarik, gutxi batzuen arloa dela esaten zaigu; hizki larriz idazten den Artea bezala, pribilegiatuenek soilik uler dezaketela. Ezin, beraz, sasietatik zalantzan ipini. Garapen eredu baten esklabo, hiztegietan ematen den definizioa ere alderantzikatuko du atzean gelditzeko beldurrez. Ingurumenera egokitzeko sistema tekniko-zientifikoa...
Read More
Iruzkin berriak