Anti-orena
Hasiera » teknologia » AHTren mozorroa
Mar08 1

AHTren mozorroa

Atalak: teknologia

Azeria da teknologia, mertzenarioa, saripean hartu duen merkantilismoaren txotxongiloa. Makurkeria dario. Mespretxua eta amarrua.

Goi mailako teknologiaz ari garelarik, gutxi batzuen arloa dela esaten zaigu; hizki larriz idazten den Artea bezala, pribilegiatuenek soilik uler dezaketela. Ezin, beraz, sasietatik zalantzan ipini.

Garapen eredu baten esklabo, hiztegietan ematen den definizioa ere alderantzikatuko du atzean gelditzeko beldurrez. Ingurumenera egokitzeko sistema tekniko-zientifikoa zen lehen. Orain, ingurunea bera da teknologia jakin batera egokitu behar izaten duena; jendeen onurak, beharrak eta ohiturak bere bahetik iragaztera behartzen dituena. Abiadura Handiko Trena, etsenplu.

Marruskadura gainditzeko, bibrazioen ondorioak saihesteko edota pasaeran sortzen den zalaparta apaltzeko, egun aplikatzen diren sistema miragarriez aritzen zaizkigu aho bete hortz aseptiko itxura eman nahi zuten ingeniariak eta gainerako hoolligans-ak.

Eta teknokraziaren elitekook adimen urrikotzat joko nautela ziur jakinda ere, ausartu egingo naiz: nola izan liteke puntako teknologia AHTk aplikatzen duena oinarrian baldin badu akatsik larriena, abiadura handia lerro zuzenean bakarrik har badezake, kurbak hartzeko zurrunegia bada, aldapan gora nahita ere ezin badu? Nola izan liteke goi mailakoa, bibrazioak gainditzeko sistema onenaren jabe izanik ere, orografiara egokitzerik ez badu eta absolutuki jokatzen badu? Horra hor suntsitzaile izatearen arrazoia: teknologia egokiaren falta. Besteak beste.

Iruzkin bat

  1. Jostuna | 2011-03-08 at 13:15

    Teknologia naturara egokitu ezinean natura teknologiara egokitu nahia. Gure bizimoduekin egiten ari garen berbera da, finean. Helburuak eta bitartekoak lekuz aldatuta dauzkagu eta horretaz ohartzeko hausnarketatxoa egin behar genuke. Baina ezin dugu, ez dugu astirik, presaka gabiltza.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Garbine Ubeda Goikoetxea

Azken bidalketak

  • Gehiengoaren tirania
  • Hizkuntza krimena supermerkatuan
  • Belarri zorrotzarenak
  • Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
  • Marie Curie eta Gerla Handia

Iruzkin berriak

  • Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • GarbiƱe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
  • Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • dantza
  • ekologia
  • emakumeak
  • eskulangintza
  • espazioa
  • euskara
  • gerra
  • historia
  • hizkuntza
  • ikerkuntza
  • ingurumena
  • irakaskuntza
  • kale-arteak
  • kontsumoa
  • kosmetika
  • literatura
  • memoria
  • musika
  • oroitzapenak
  • politika
  • Sailkatugabeak
  • Seaska
  • soldaduska
  • sormena
  • teknologia
  • ulermena
  • zaborra
  • zientzia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA