Anti-orena
Hasiera » ikerkuntza » Danoneren marka
Eka01 0

Danoneren marka

Atalak: ikerkuntza, kontsumoa, zaborra

Activia jogurta, poto berrian

Activia jogurta, poto berrian

Len Fisher-en Gaileta nola busti dibulgazio liburua izango zuten gogoan, poto berria aurkeztu zigutenean. Edo, besterik ez bada, izenburua bera. “Gailetak esnetan bustitzea bezalako arrunkeria zientziaz bezti badaiteke –otuko zitzaien Activia markako marketing saileko buruargiei– guk ikerketaren soineko distiratsua jantziko diogu geure jogurtari”. Smokinga, nolabait esatearren. Edo toreroaren trajea, nondik begiratzen den.

Izan ere, zenbat azalpen enpiriko, zenbateko xehaketa, diseinu berria garatzeko eta bide batez patentatzeko­ argudioetan: “giza garunak formak hautematen ditu lehenik, gero koloreak eta ondoren hizkiak”. “Frogatuta dagoenez, forma biribilduek plazer handiagoa ematen dute”…

Potoarekin batera landutako kontzeptu fisikoa hobeto definitzeko, halaber, termino berria ere asmatu ziguten Danonekokoek: koilaragarritasuna. Koilara + garri + tasuna. Aski baliagarria, begi bistakoa denez, jateko tresnaren eta ontziaren arteko interakzioa neurtzeko. Kutxa Espazioko arduradunei asko gustatuko zitzaielakoan nago.

Esan beharra daukat, halere, proiektua justifikatzeko zifrek eman zidatela balentria geometriko honen benetako neurria, eta horiei esker egiaztatu ahal izan nuela behingoz, Activiaren efektu heste-askatzaile sonatua:

Estatu eta sail ezberdinetako hogeita hamar teknikari, hiru urte eta erdiz jo eta su lanean, hamar milioi euroko gastua –barka, inbertsioa–, zer eta betiko plastiko poluitzailea bere horretan uzteko, hura baztertzeko zirkinik ere ez egiteko. Biribila eta beraz plazer emailea izanagatik ere. Koilaragarritasunak maila gorena lortuta ere.

Eta kakalarriari bidea libre utzi diogunez, bota dezadan honoko kezka ere: non dira zaborraren arazoaz, hondakinak bereizteaz, birziklatzeaz eta kontsumoaren gehiegikeriaz kezkatuta dauden jende eta erakunde horiek guztiak? Ez al die honek ezer egiten ez duen bizilagun egoskorrak baino tripako min handiagorik eragin?

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Garbine Ubeda Goikoetxea

Azken bidalketak

  • Gehiengoaren tirania
  • Hizkuntza krimena supermerkatuan
  • Belarri zorrotzarenak
  • Zorionak Warnerri, zimurkeriagatik
  • Marie Curie eta Gerla Handia

Iruzkin berriak

  • Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
  • Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
  • Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
  • Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • dantza
  • ekologia
  • emakumeak
  • eskulangintza
  • espazioa
  • euskara
  • gerra
  • historia
  • hizkuntza
  • ikerkuntza
  • ingurumena
  • irakaskuntza
  • kale-arteak
  • kontsumoa
  • kosmetika
  • literatura
  • memoria
  • musika
  • oroitzapenak
  • politika
  • Sailkatugabeak
  • Seaska
  • soldaduska
  • sormena
  • teknologia
  • ulermena
  • zaborra
  • zientzia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA