Plastikoaren madarikazioa
Activiak eragindako kakalarriak oraindik ere estuturen bat edo beste ematen didan honetan, ezin alboratu dut Danone marka, ezta plastikoaren madarikazioa ere (ikus aurreko artikulua). Multinazional honek –eta bide batez, gainerakoek– merkaturatzen dizkiguten produktuen etiketak nahiz iragarkiak eguneroko literatura bilakatu zaizkit aspaldi honetan. Hona hemen, irakurketa horrek erakutsitako bizpahiru datu bitxi: Frantzian produzitzen den Actimelek, Espainiako Activiak bezala, potoa aldatu...
Read MoreDanoneren marka
Len Fisher-en Gaileta nola busti dibulgazio liburua izango zuten gogoan, poto berria aurkeztu zigutenean. Edo, besterik ez bada, izenburua bera. “Gailetak esnetan bustitzea bezalako arrunkeria zientziaz bezti badaiteke –otuko zitzaien Activia markako marketing saileko buruargiei– guk ikerketaren soineko distiratsua jantziko diogu geure jogurtari”. Smokinga, nolabait esatearren. Edo toreroaren trajea, nondik begiratzen den. Izan ere, zenbat azalpen enpiriko, zenbateko xehaketa, diseinu...
Read More
Iruzkin berriak