Hasiera »
Garbine Ubedaren bloga - Anti-orena
Garbine Ubeda Goikoetxea
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Gagarinek bai, ikusi zuen Jainkoa zeruan - zuzeu.eus(e)k Gagarinen etorria bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #24 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Marie Curie eta Gerla Handia | TeknoZientzia txokoa-Haurtzaro ikastola(e)k Marie Curie eta Gerla Handia bidalketan
- Garbiñe Ubeda(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
- Fumut(e)k Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi bidalketan
Artxiboak
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko otsaila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko martxoa
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2009(e)ko ekaina
Tortura Sistematika
2013-06-28 // euskara, musika // Iruzkinik ez
Tortura Sistematika taldearen abestiak bildu ditu David Von Rivers asturiarrak. Ekainaren 29an kontzertua eskainiko dute Tolosan.
Euskarazko lehen hardcore abestia munduratu zuen Tortura Sistematikak, Zer zerate estatuarekiko? (1984). Sei solairuko –eta solairu bakoitzeko lau ateko– eraikin bateko ganbaran hasi ziren entseatzen. Jakina, airean eta botean bidali zituzten handik antzarak ferratzera, bizilagunek.
(gehiago…)
Paperezko hegazkinak ikastolen alde
2013-06-24 // euskara, irakaskuntza, politika // Iruzkinik ez
Seaskak deituta, 3.000 lagun inguru batu ziren Baionan, ikastolen gero bermatzeko legea exijitzeko.
Protesten eta aldarrien eguna izan genuen larunbata (ekainak 22). Kemenez jaiki zirenentzat bazen zer aukeratua: Yolanda Barcinaren dimisioaren eskaera Iruñean, Berria-ren 10 urteak ospatzeko festa Andoainen… Penaz alboratu nituen, bereziki bigarrena, Seaskak deitu mobilizazioaren alde Baionara jotzeko. (gehiago…)
Bordaren altxorra
2013-06-06 // euskara, literatura // Iruzkinik ez
Itxaro Bordaren Boga-boga eleberria
Ekainaren 5ean, asteazkena, Hendaiako Irakurraldiko prentsaurrekoan hitz batzuk esatera –eta bide batez Boga-boga eleberriko bi orrialde leitzera– gonbidatu ninduten Akelarre elkartekoek. Ekimen aparta iruditzen zaidala esan nuen, ertz askotatik erreparatuta egin nezakeela baieztapena, baina batik bat Hendaian euskaldun izatea zer den kontuan hartuta ari nintzela halako adjektibo handia erabiltzen.
Aparta da, bai, bere xumean ikusgarritasuna ematen diolako euskarari. Arlo ugaritako jendeak biltzen dituelako eta partaide bihurtzen dituelako banan-banan, ez entzule huts; denok partitura bakarrera ekarrita, taupaden moduan hedatzen duelako gure ahotsa; ohiko ghetto gordeetatik ateratzen duelako euskara, eta herriko erdigunean paratzen, asteko egunik ederrenean, azoka egunean.
Han esan bezala, ikusgarri ez ezik, aberatsak ere sentitzeko parada izan genuen aurtengo irakurraldian. Antolatzaileei esker, Itxaro Borda jarri zigutelako esku-eskura. Eta Itxaro Borda, euskaraz irakurtzen dugunok ondotxo dakigunez, altxor handia da.
Oier Guillan: “Kultura behetik eta modu aktiboan bizitzeko aukera da Literaturia”
2013-05-29 // literatura // Iruzkinik ez
Oier Guillan. (Arg: G. Ubeda)
Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena.
Literaturiaren antolakuntzan ibili izan zara, aurten ere hor izango zaitugu, programazioaren baitan. Zer da zuretzat Literaturia?
Hasteko eta behin, elkargune bat da, non literatura modu ezberdinetan bizi dugun jendeak batzen garen, izan irakurle taldeetan, errezitaldietan edo liburuen bueltan.
Bestetik, antolakuntzari dagokionez, eta Literatura Eskolaren filosofiarekin bat eginez, kultura elkarlanean eta behetik modu aktiboan bizitzeko aukera ere bada. Denok maila berean ageri gara bertan: idazleak, irakurleak, antolatzaileak… Hori sekulako altxorra da, harreman sareak sortzen eta eratzen laguntzen duelako, eta harreman horietatik beti heltzen direlako proiektu berriak. Sare horiek giltza dira kultura, eta kasu honetan literatura, zabaltzeko. Horixe aportatu du Literaturiak. (gehiago…)
Ongi merezia dugulako, L’Oreal-ek dioenez
2013-03-08 // kosmetika // Iruzkinik ez
Telebistak agintzen duen katiximaren arabera, bi multzotan banatzen dira emakumeak. Batetik, emakume gazte, sentsual eta bide batez mengela dago. Eredua da, ideala, utopia.
Bigarren multzoan gainerako guztiak daude, lehen multzoarekiko konparazioan deskribatuak, definituak, juzkatuak eta azpi-multzokatuak. Hain justu horregatik, eta paradoxikoki, lehen multzoko ezaugarrietara hurbiltzeko ahaleginetan pasako dute bizitzaren zatirik handiena, nor bere neurrian, kosmetika lagun eta halaber etsai hartuta. Borroka epikotan katramilatuko dira, sekula amaituko ez diren konplotetan, kiloen kontra eta bular tenteen alde, lehenik. Gero, bizitzak marraztuko dizkien arrastoen aurka, zimurrei aurre egin beharrean, gaztetasun faltsutuaren alde.
Bitxia da kosmetikaren industriak zer bide gaizto eta tranpatia egin duen joan den aspaldian. Zientzia du orain bandera, punta-puntako teknologia, letra larriz idazten den berrikuntza. Osasunaren arlora egin du jauzi, baina batez ere auto-estimuaren parametroetara eraman du lehen multzoaren utopia amestua.
Emaitza beldurgarria da. Gaur, fisika kuantikoan doktore den emakumeak ere adinaren zazpi ezaugarriei* aurre egingo dien krema behar du aurpegian, ziurtasunez agertzeko, bost-hamar urte gainetik kentzeko, iragarkiak dioen bezala “bere larruan ongi sentitzeko”.
Eta nola diren gauzak, dagoeneko gizonak ere ez daude salbu.
*Adinaren zazpi ezaugarriak. Esperientzia, jakinduria, pazientzia, tenplea, ziurtasuna, oreka eta akordura etortzen ez zaidan beste hori zirelakoan? Ez, alajaina. Bibliako zazpi izurriteak baino gogaikarriagoak diren espresio arrakalak, zimurrak, argitasun eta dirdira eza, biguntasuna, orbanak, lehortasuna, tenka…
Panfleto banatzailea
2012-08-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hiru emakume, zorro bete panfleto antinuklear bizkarrean hartuta, Hendaiako saltoki nagusiko atarira heldu dira. Supermerkatua –zeinari mundu guztiak Champion txiki deitzen dion baina jabe berria duenetik Carrefour den–, herriko zentroa izan ohi da goizetan, adin batetik gorakoen dantzatoki, bizitza sozialerako bilgune. Areago gaur, hil hasierako larunbata. (gehiago…)
Lauaxetaren gabardina
2012-06-08 // literatura // Iruzkinik ez
Idoye Errazti Olartekoetxeak aipatu zuenez (ezkerrean ageri da, Literaturiaren kartelaren aldamenean), beti jakin zuten beren arropa artean zintzilika ageri zen gabardina hura berezia zela. Aitaren ardura ez ezik, etxeko guztien eginkizuna izan da jantzi hura zaintzea.
Zer ote da gabardina bat norberarentzat. Zer izan liteke, udazkeneko egun euritsuetan ikusi ohi den jantziaz harago. Modaren esanetara joan eta etorri den osagarri berrasmatua. British estiloaren ikonoa. Nobela beltzetako gangster tiro zaleen eta detektibe gogortuen uniforme tipifikatua. Columbo tenientearen elementu bereizgarrietako bat. Zinema klasikoko izarrak –Humphrey Bogart, Marlene Dietrich, Audrey Hepburn– nahiz haiek protagonizatutako filmak antzeratzeko modua. Bakarren baten oroigarria…
(gehiago…)
Ekintza baketsuak kriminalizatzeaz
2012-04-23 // ekologia, politika // Iruzkinik ez
Jean-Pascal militante ekologistari ez zitzaion irudituko bere protesta ez-biolentoak ospitale psikiatrikora eramango zuenik. Loupian herrian gertatu zen, Montpelierretik gertu, alkateak bertako eremu babestu bakarra Natura 2000 Saretik ateratzeko ahaleginetan ari zela zabaldu zenean. Jean-Pascal udaletxeko ur-hartune batean kateatu zen protesta gisa. Administrazioak, halako subertsioa errotik moztu behar izaten dela ebatzita, makinaria osoa ipini zuen dantzan, jendarmeak, fiskaltza, su-hiltzaileak eta kristo guztia. Eta horra ondorioa: su-hiltzaileekin heldutako medikuak, herriko alkateak xaxatuta, ospitaleratze psikiatrikoa agindu zuen Jean-Pascalentzat, eta Montpellierreko la Colombière-ra eraman zuten.
Hango giza eskubideen aldeko elkarteak salatu zuenez, 2011ko uztailaren 5eko legea ezarri zitzaion militante ekologista honi. Alegia, “arreta psikiatrikoa behar duten pertsonen eskubide eta babesari eta zaintza moduei” dagokiena, zeinaren arabera, “orden publikoa galaraz lezakeen arazo oro psikiatrikotzat jo daitekeen, eta horrek, konponbidea errazte alde, 48 orduko askatasun eza ekar dezakeen”. Eta Jean-Pascalek, orden publikoa ez ezik, bere burua ere arriskuan jarri zuela iruditu zitzaien jendarmeei.
Apirilaren 4an askatu zuten Jean-Pascal. Hamar egun eman zituen ospitale psikiatrikoan, eta horietarik hainbat, isolamendu ziegan. Sarkozyren taldeak hain fin harilkatutako lege honek kasuotarako agintzen duen moduan, medikuek eta prefektuak bat etorri behar izan zuten horretarako.
Biolentziarik baliatzen ez duten ekintzaileak gaizkiletzat jotzeko aitzakiarik ez da inoiz falta izan, Raxoi jaunak ondotxo dakienez. Bidenabar esanda, ezta arazo mentalak tratatzeko modua bidegabekeriaren mugetara eramateko ere.
Sonia Chapelle-k idatzitako artikulu batetik.
1977ko martxoaren 8an
2012-03-08 // oroitzapenak // Iruzkin bat
"Sebas eta Zarra, gogoan zaituztegu"
Baratz artean koskortu ginen, Ibarrako eta Tolosako lur bazterrak urratu baten gisan banatzen zituen errepideari begira. Egun nostalgikoetan, aurrez aurre genuen baserria datorkit akordura, eta hango aitona, atari zabalean eserita, sega magalean, perkusiozko musika-tresna balitz bezala jo eta jo.
(gehiago…)
Pasaiako Portu Agintaritzaren estrategia
2012-01-31 // Azpiegiturak, ingurumena // Iruzkinik ez
Pasaiako Portu Agintaritzak ez dio, antza, protokoloari beldurrik. Jaizkibelgo magalean eraiki nahi duten mega kai sonatu hori benetako proiektu bilaka dadin – Leire Beteta Lezoko ingurumen teknikariak azaldu zigunez, oraingoz sustatzaileen proposamena besterik ez da ofizialki–, derrigorrezko zenbait tramite pasatu behar ditu, besteak beste, Espainiako Ingurumen Ministerioarena.
(gehiago…)