‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
MAISU-MAISTRAK ETA MINISTROAK Maisu-maistra hitzak latineko magister hitzetik datoz, eta hura magis adjektibotik. Magis adjektiboak, berriz, hau esan nahi du: (zerbaitek/norbaitek baino) gehiago. Magister, beraz, honela definitu genezake: bere ezaguerak edo trebetasunak direla medio, besteen gainetik dagoena edo nabarmentzen dena. Adibidez, magister equitum (Erroma zaharreko zalditeriaren burua) edo magister militum (Buruzagi militarra). Ministro hitza berriz, minister–etik dator,...
Read MoreEkaineko txisteak
Hauexek dira ekainean zehar astekarian argitaraturiko txisteak. Ea gustuko dituzuen. HAU GIZONA! Bi emakume tabernan, elkarrekin solasean… Eta zuk, gizon sentibera, ederra, aldarte onekoa, adeitsua, haurrak gustuko dituena, sukaldean ondo moldatzen dena… aurkituko bazenu, zer egingo zenuke? Dokumentala! (ARGIAren 2.375. alean argitaratua) ULTZAMARRAREN ABERASTASUNA Txiste hau, Jonjo Agirre irakurle finak bidalitakoa da. Ultzamar bat hilzorian da, Iruñeko Virgen del Camino...
Read More“Zer daukat?” eta beste 4 txiste
ZER DAUKAT? Gaixoa medikuaren kontsultara sartu da: Mediku anderea! Azken bolada honetan oso urduri nabil! Ez dut bururik altxatzen, bakarrik egiten dut barre, ez dut jendearekin hitz egiten, arreta berehala galtzen dut… Batzuetan zoratu egin naizela dirudi… Zer daukat, mediku anderea? Eta medikuak: Iphone bat! (ARGIAren 2369. alean argitaratua) APARKATU EZINIK Baxenabarreko herri hartan ezaguna zen apezak Irulegiko mama goxoarekiko zuen zaletasuna. Behin Baionara joan behar izan...
Read MoreHiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko
ARDOZALEEN BILERA Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion: – Niri atera Cariñena bat, mesedez. Berahala, Landetakoak: – Eni, otoi, Tursan bat. Gaztelauaren ahotsa entzun zen...
Read More“Arrain freskoa” eta beste 4 txiste
ARRAIN “FRESKOA” Lan kontuak zirela medio, gure lagun batek Madrila joan behar izan zuen joan den abenduan. Eguneko eginbeharrak amaitu ondoren, Plaza Mayor inguruko jatetxe batera sartu zen afaltzera. Entsalada hasteko eta legatza bigarren platera. Baina arraina jaten hasi eta hura ez omen zegoen ahora sartzerik! Kiratsa! Zerbitzaria inguratu zitzaionean hala esan omen zion: – Hau baino arrain freskoagoak jan izan ditut! Eta zerbitzariak erantzun: – Ez hemen! (ARGIAren...
Read MoreAngela Merkelen txakurra (txistea)
ARGIAk jakin duenez, Angela Merkel Alemaniako kantzelariak neurri bereziak harrarazi dizkie, gobernukideei, protokoloko arduradunei eta bere inguruko guztiei, Mariano Rajoyrekin gaur Berlingo bere egoitza ofizialean izan duen bilera pribatuaren aurretik. Heldu zaigun informazioaren arabera, Merkelen txakurraren zaintzaileak, albaitaritza-zentru batera eraman zuen txakurra joan den ostiralean, isatsa moztu ziezaioten. Bertako albaitari arduradunak, harrituta, hauxe galdetu omen...
Read MoreDarwinismoari buruzko txistea 1905ko Eskualdunan + Beste
Kepa Altonagak, Kirri-kirri ezizenez sinatutako txiste hau aurkitu zuen Eskualduna astekariaren 1905eko otsailaren 17ko alean, eta guk irakurtzea merezi duen Darwin geurean liburutik hartu diogu. Liburu honetan, Darwin, Huxley edo Malthusekin batera, Euskal Herriko pertsonaia ezezagun bezain deigarriak ezagutuko ditugu. Besteak beste, testamentuan Barkoxeri Galapagos irletako bat utzi zion Leon Uthurburu, panda hartza deskubritu zuen Armand David ezpeletarra, Baionako Zientzia Elkartea fundatu...
Read MoreKatu elebiduna
(ARGIAren 2.352 zenbakian argitaratutako txistea) Cadizeko katu batek Almeriara joan nahi zuen, baina nahastuta okerreko itsasontzian sartu eta Bartzelonako kaian lehorreratu zen. Montjuïc inguruan zebilela xagu bat ikusi eta abaila batean abiatu zen bere atzetik korrika jateko asmoz… Baina, xaguak zulotxo batean ezkutatzea lortu zuen. Hamar bat minutu isilik pasa ondoren, katua zaunka hasi zen: – Zaun, zaun, zaun!!!!!… Zulotxoan zegoen xaguak zaunka hotsa...
Read MoreUmore beltz… beltza!
Duela hilabete batzuk, familiarekin Bordelera joan nintzen egun pasa eta Akitaniako Museoaren parean dagoen liburudendara sartu nintzen (nik ere baditut nire perbertsioak!). Liburuen artean, batek eman zidan atentzioa: “Humour noir” (Umore beltza) zuen izenburua. Eta ez gaia umore beltza zelako, egilea beltza zelako baizik! Iaz zendu zen Mouss Diouf komiko senegaldarra. Ez da hasiera txarra pentsatu nuen nire artean. Erosi, irakurtzen hasi eta hona, 55. orrian aurkitu nuen...
Read More2012ko azken txisteak
Beti berandu Ikasturtea hasi denetik Patxiku Txiki berandu iritsi da egunero ikastolara. Irakasleak ezin du gehiago: – Patxiku!!! Gaur ere berandu? Horrelakorik gertatzen den azken eguna! Ez dizut gehiago onartuko berandu iristea! Jakin al liteke zergatik ezin zaren ordurako iritsi? – Nik ez dut kulparik, maisu! Errua ikastola aurreko biribilgunean dagoen errotuluarena da! – Errotuluaren errua? Zein errotulu, ordea? – Hortxe dagoen hori, maisu:...
Read More
Iruzkin berriak