Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz
Ots23 12

Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz

Atalak: Uncategorized

Berriz ere hartu digute aurre katalanek. Eta eskerrak horri. Kostako litzaiguke bestela trena ateratzear, baina oraindik geltokian dagoela konturatzea. Twitterri buruz ari naiz, baina orokortu liteke eta hitz egin katalanek teknologia berriekin egin duten apostuaren seriotasunaz. Atzetik goaz, baina beti pentsatu izan dut ona dela gidari onari jarraitzea.

Albert Cuesta (Arg: Vilaweb)

Albert Cuesta (Arg: Vilaweb)

Lehengo astean, Twitter enpresako zuzendari orokorrak Albert Cuesta kazetari eta ekintzaile katalanari beren zerbitzua laster katalanera itzuliko zutela iragarri zion. Katalanen garaipen handia izan da oraindik zazpi hizkuntzatan besterik ez dagoen mundu mailako zerbitzu bat beren hizkuntzan jartzea lortzea.

Katalanen kanpaina bi zutabetan oinarritu da:

1- Kanpaina zuzena izan da. Twitter bidezko kanpainak egiteko plataforman oinarritu dute eskaera. Mezuan Twitterreko idazkari orokorraren helbidea jarri zutenez, honek etxean jaso ditu milaka eskaera.

2- Kanpaina masiboa egin dute. 3.000 pertsona baino gehiagok, mezu hori berbidaltzeaz gain, webgunean bete dute Twitter itzultzeko eskaera.

Twitter euskaraz

Twitter euskaraz

ZER EGIN BEHAR DUGU?

Twitter denbora luzez ingelesez bakarrik izan da. Orain urtebete inguru beste hizkuntza batzuetara ere itzuliko zutela zabaldu zutenean, ahotsa pixka bat altxa genuen eta euskara ere noizbait itzultzeko hizkuntzen zerrendan sartu zuten. Baina ordutik denok elkarri begira gaude, eta esan bezala, eskerrak katalanak ez dauden geldi. Katalanek egin zuten kanpaina bera bultza behar dugu, baina euskarara ekarrita. Sinatu eta zabal dezagun. Izan ere, Vicent Partal Vilaweb guneko zuzendariak esandako hitz batzuk datorzkit burura:

Behin zure hizkuntza proiektu sendo batean sartuz gero, hurrena datorrenak, aurrekoa zein hizkuntzatara itzuli duten begiratuko du, eta naturaltasun osoz sartuko du zurea. Horregatik, kontua oso sinplea da: Edo zerrendan zaude, edo ez zaude. Horregatik, ahal den ahalegin guztia egin behar da bertan egoteko.

Euskara Wikipedia, WordPress eta Google bezalako proiektuetan sartzea lortu dugu. Gurea hizkuntza modernoa dela erakutsi dugu, eta gainera, ez gara gutxi. Umap webguneak euskaraz noizbait zerbait bidali duten 1658 twitterlari daudela kontatu ditu.

Guk ere zerrendan egon nahi dugu, ezta? Badakizu orduan zer egin.

PD: Webguneetan ibiltzen zaretenok, ondorengo kodea ere jar dezakezue nahi duzuen lekuan:

<script src=”http://act.ly/widget/firebox/35s?recruiter=larbelaitz” type=”text/javascript”></script>

12 Iruzkin

  1. Ion Caceres Legorburu | 2011-02-23 at 14:25

    ona!! eguzkia ateakoa noizbaiten lasai! lortuko degu!
    jarrai zak lanian lasai lasai! jjj animo.

    Reply
  2. Txelus | 2011-02-24 at 12:43

    Aupaaaaaa! Hau gora doa! Animo!! Ekimen bikaina!

    Reply
  3. Amaia | 2011-02-24 at 16:08

    Lortuko dugu!!!!!!!!! Animo animo!!!! Milesker olatu hau hasteagatik!!!!!!!!

    Reply
  4. Mikel | 2011-02-24 at 19:44

    euskera jalgi hadi twittera!!!!!!!!! Euskeraz eixu!!

    Reply
  5. lurdes arruti | 2011-02-25 at 7:24

    twuitter euskaraz nahi dugu!

    Reply
  6. Fernan | 2011-02-25 at 11:07

    Blog hau oso ona da! Zorionak! Jarraituko zaitut

    Reply
  7. l.etxetxipia | 2011-02-25 at 19:40

    ba da garaia ez da ??????

    Reply
  8. manex Pagola | 2011-03-01 at 9:28

    Nere adostasuna ematen dut twitter euskaraz ere, bixtan da, izan dadin.
    Aintzina ! Aurrera !

    Reply
  9. Edurne | 2011-03-02 at 23:13

    twuitter euskaraz nahi dugu

    Reply
  10. Guernica-Gernikara | 2011-03-11 at 15:08

    Twitterra eukaraz jartzea nahi dugu, denon artean lortuko dugu.
    Beste alde batetik Guernica-Gernikara ekartzeko sinadurak elkartzen ari dira Gernikako udaletxetik. Hemen uzten dizuet enlazea, ea lortzen degun.

    web orria: http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80

    Reply
  11. isidro elgezabal | 2011-03-15 at 12:10

    twitteau!

    Reply
  12. Chia | 2012-08-31 at 16:25

    Gure herrian, iaz, fiilama batzuk elkartu eta neguko arratsalde ilun, euritsu eta hotzetan elkartzeko lokal baten bila hasi ginen. Jabearekin hitz egin eta txukundu eta egokitu ondoren, fiilama bakoitzak etxetik ekarpenak egin genituen: aulkitxoak, mahaiak, jostailuak, ipuinak, margoak, kafetera dena izan zen ongi etorria. Jolas txokoa izena jarri genion eta hantxe izan ginen azarotik apirila bitarte. Aurtengo udazken hasiera epela eta lehorra izan dugu eta oraindik beharra ez dugu somatu, baina, bai, aurten zer egingo dugun pentsatzen jarri beharko dugu.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz -- Topsy.com - [...] This post was mentioned on Twitter by larbelaitz, Gazteaukera. Gazteaukera said: RT @larbelaitz: [Blogean] Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz…
  2. Asteko laburpena — Zeruak eta urak - [...] Shared Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz. [...]
  3. Una iniciativa para que twitter esté en euskera - Pedradas - [...] que la citada red social esté próximamente en catalán. Lo explica Lander Arbelaitz (en euskera): Hasi da kanpaina: twitter…
  4. Katalanak bazterrean utzita, Twitter beste bost hizkuntzatan prest da - [...] Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz [...]
  5. Twitter aplikazioa euskaratu du Blackberryk - [...] darabilten hauek Twitter euskaratzeko kontuarekin! Horrenbesterako al da ba? Hemen itsatsiko dut, lehen kanpaina hasi genuenean ekarri genuen Vicent…
  6. Aldaba » Blog Archive » TWITTERREK EUSKARATZEKO GUNEA IREKI DU - [...] Euskaratzea eskatzeko zenbait kanpaina egin dituzte erabiltzaileek sarean, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hasitakoa, Joseba Kamiok “Maite zaitugu, maita gaitzazu…
  7. Twitter euskarara itzultzeko aukera ireki dute « Pausoz pauso normalizazio bidean - [...] euskarara itzultzeko eskaerek erantzuna izan dute azkenean. Atzo arratsaldean Twitterrek iragarri zuenez bere interfazea beste 6 [...]
  8. Twitter erabiltzen duzu? – zuzeu.com - [...] euskaraz izan ere. Lander Arbelaitz garaipen txiki onen merezimendu gehien duenetakoa da, hark hasi baitzuen, kataluniarrei segika, euskarazko Twitter…
  9. Twitter euskaraz « gabilo747 - [...] http://www.argia.eus/erredakzio-mahaia/lander-arbelaitz/2011/02/23/hasi-da-kanpaina-twitter-euskaraz/ [...]
  10. Euskal Herriko Trending Topic zerrenda | zuzeu.com - [...] ia 15.000 erabiltzaile ari dira euskaraz Twitterren, umap-en arabera. 2011ko otsailean, Arbelaitzek “Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz” publikatu zuenean,…
  11. » Euskal Herriko Trending Topic zerrenda Harriak errekan - [...] ia 15.000 erabiltzaile ari dira euskaraz Twitterren, umap-en arabera. 2011ko otsailean, Arbelaitzek “Hasi da kanpaina: Twitter euskaraz” publikatu zuenean,…
  12. Eskaera abian da: Euskal Herriko Joeren zerrenda (TT) nahi dugu | zuzeu.com - [...] jarri da abian. Eskaera Dickc Costolo Twitterreko CEOari dago zuzendua, aurrez Lander Arbelaitzek Twitter euskaratzerako orduan egin bezala.Laburbilduz, zertarako…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA