Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » Madrilgo #OfeliaResiste kanpainak zuhurtasunez ospatu du garaipena
Abu29 0

Madrilgo #OfeliaResiste kanpainak zuhurtasunez ospatu du garaipena

Atalak: Uncategorized

Gaueko 00:00etan atera zuten familiako argazkia. (Arg: @juancarlosmohr)

Gaueko 00:00etan atera zuten familiako argazkia. (Arg: @juancarlosmohr)

Lehen bataila irabazi dute Madrilen Ofelia Nieto kaleko eraikina eraistearen aurka mobilizatu diren ehunka pertsonak. Bart gauerdian amaitu da Udalak hau egiteko zuen epea. Bertan hiru familia bizi dira eta espaloia zabaltzeko argudiopean kalean utzi nahi dituzte. “Sí se puede” oihuka ospatu dute garaipena. Halere, webgunean argitaratutako oharrean jakinarazi dute, jakitun direla Udalak eraiste baimenaren luzatzea eskatu duela.

“Abuztuaren 14ko goizaldean jasan zuten porrot nabarmenaren ostean, ez dira berriz saiatu eraikina desalojatzen. Ordutik ehunka ekintzaile txandaka ibili dira familia bere borrokan ez bakarrik uzteko (…) une gorena 28ko gauean bizitu dugu, 150 pertsonak azken sprint erabakiorra ixteko gaua pasa zutenean bertan”.

Badirudi, beraz, borroka ez dela amaitu. Eraiste baimenen luzatzea eskatuta, eraikina eta bertako familiak babesten jarraituko dutela adierazi dute.

Pozik dira ekintzaleak, beren ustetan, Ofelia Nietoko esperientzia honek etxebizitza duina izateko eskubidearen aldeko kolektiboen sarea indartu duela pentsatzen baitute.

Y Ofelia resistió argazki galeria egin dute eldiario.es gunean. Bertatik aterea da azpiko hau.

Periodismo Humano gunean ere gaiaren jarraipena egin dute eta bertan txiorik adierazgarrienak bildu dituzte. Gaztelaniaz izan arren, gaiaren jarraipena egin duenarentzat interesgarri izango dela iruditzen zait.

 

 

[View the story “Stop Desahucios” on Storify]

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA