Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila » Iruñeko herri harresiaren jarraipena
Urr12 0

Iruñeko herri harresiaren jarraipena

Atalak: Desobedientzia zibila, Herri Harresia Iruñea

01:50 Eleak mugimenduko Zigor Olabarriak Info7 irratian gogorarazi du “292 euskal herritar daudela epaiketa zain. Hau da bidea, Askegune gehiago eraikiko ditugu”.

01:30 Sirena jo dute eta herri harresia osatu. Poliziak banaka atera ditu besoa elkarri lotuta zeuden harresiko pertsonak eta sei minutuan eraman du Luis Goñi atxilotuta. Ondoren, herritarrek poliziari atzetik jarraitu diote “ez gaituzue geldituko”, eta “Luis herria zurekin” lemak oihukatuz. Bi aldiz kargatu du poliziak eta bietan herritarrak lurrean eseri dira eskuak altxata. Zauritutako pertsonak izan dira. (bideoa: Lander Arbelaitz).

 

Polizia herri harresira inguratu denekoa. (arg: Ateak Ireki)

Polizia herri harresira inguratu denekoa. (arg: Ateak Ireki)

Polizia lanerako prest. (arg:@ekontontx)

Polizia lanerako prest. (arg:@ekontontx)

Gogor tiraka. (arg: @ehbildu)

Gogor tiraka. (arg: @ehbildu)

Zaurituetako bat. (arg: Lander Arbelaitz)

Zaurituetako bat. (arg: Lander Arbelaitz)

Beste zauritu bat, portalean hartatzen. (arg: @kalaportu)

Beste zauritu bat, portalean hartatzen. (arg: @kalaportu)

 

00:45 Jendea pixkana lo hartzen ari da eta isiltasuna gailentzen.

00:15 Hau da panorama. Batzuk berriketan, beste batzuk erdi lo.

Jendea lotara joateko prest.

Jendea lotara joateko prest.

^^Hemendik gora astelehena, urriak 14^^

23:50 Jendea etzanda, giro lasai dago AskeGunean.

23:20 Mikrofonotik esan dute adi egoteko, mugimenduak somatu dituztela eta polizia etor litekeela.

22:45 Lotara joateko prestatzen hasi dira. Lurrean moketak jarri dituzte jende asko baitago esterillarik gabe etorria. Entsaioa egin dute, polizia etortzean sirena hotsa jarriko dute eta simulakroa egin dute. Honako itxura izango du Iruñeko herri harresiak.

Entsaioa.

Entsaioa.

21:00 Larraindantza Askegunean. Jendea giro onean.

20:30 AskeGunean lo egitea planteatzen dutela adierazi dute mikrofonotik. Hainbat lan banatu dituzte, janaria prestatzeko gunea, propaganda gunea eta azpiegitura besteren artean. Iruñeko jendeari mantak eta lotarako zakuak ekartzeko eskatu zaie.

19:25 Luis Goñik adierazi du ahalik eta luzaroen eutsiko diotela Nabarreria plazan (bideoa: Lander Arbelaitz).


16:00 Giroa erlaxatu da eta jendea luze irauteko prestatzen hasi da. Kultur eragileei dei egin zaie bakoitzak bere harria jar dezan, eta harresia zena Askegune bihurtu da. Sare sozialetan oihartzun zabala lortu dute eta Espainiako estatuko TT bihurtu dira #HerriHarresia eta #FreeGoñi.

15:28 Luis Goñirekin hitz egin berri. Oso lasai dago. Eguna iristeko gogoa ere bazuela dio. Oso eskertuta dago.

Luis Goñi herri harresiak babesturik (arg: Lander Arbelaitz).

Luis Goñi herri harresiak babesturik (arg: Lander Arbelaitz).

15:24 Sasoia pentsionisten elkarteko Patxi Erdozain Info7 irratian: “Giro beroa dago, indar handia batu da, nahiz badakigun poliziak inguruko kaleak hartuta daukala. Hemen gaude gu ere, interes handia dugu egoera aldatu dadin, gaztedia babestu nahi dugu eta estatu euskalduna sortu. Gaztedia da etorkizuna, eta pozgarria da gaurkoa ikustea: gu falta garenean ere Euskal Herriak zutik jarraituko du”.

15:21 EHBilduko Nafarroako ordezkariak harresi inguruan.

Ramirez, Txelui Moreno eta Sabino Cuadra (arg: Axier Lopez)

Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez, Txelui Moreno eta Sabino Cuadra (arg: Axier Lopez)

15:16 Luis Goñiren hitzak (bideoa: Lander Arbelaitz).

Luis Goñi bozgorailutik animoak ematen. (arg: @ernaigazte)

Luis Goñi bozgorailutik animoak ematen. (arg: @ernaigazte)

15:00 Luis Goñiren adierazpenak Info7 irratian: “Oso pozik nago babesten zenbat jende dagoen ikusita. Ez dut hitzik jendeak hartu duen konpromisoa deskribatzeko. Carmen Alba ez da nire gainetik pasa behar, hemen dauden denen gainetik baizik, eta asko gara. Eskerrak eman nahi dizkiot konpromisorako pausoa eman duen jende horri, eta azpimarratu beste biderik ez dagoela, desobedientziaz libre izango garela”.

14:52 Herri Harresiaren irudiak goitik (bideoa: AskeGunea)


14:45 Luis Goñi gaztea. Laranjaz jantzitako jendearen artean berdez nabarmenduta.

Luis Goñi gaztea (arg: Lander Arbelaitz).

Luis Goñi gaztea (arg: Lander Arbelaitz).

Lehen lerroko jendea kateatu egin da, harresia indartzeko. (argazkia: Alternatiba Bizkaia)

Lehen lerroko jendea kateatu egin da, harresia indartzeko. (argazkia: Alternatiba Bizkaia)

14:41 Lehen lerroan dagoen jendea elkar kateatu da. Bi adinekok oihua harrotasunez: “Aya jóvenes tenemos”.

(arg: NoMesXoris)

(arg: NoMesXoris)

Plaza guztia hartuta. (arg: Axier Lopez)

Plaza guztia hartuta. (arg: Axier Lopez)

14:30 Luis Goñi agertu da Nabarreria plazara eta Herri Harresia eraiki da bere inguruan.

 

Luis Goñi erdian dela eraikitako Herri Harresia (arg: Ateak Ireki).

Luis Goñi erdian dela eraikitako Herri Harresia (arg: Ateak Ireki).

 

14:00 Goizeko martxaren laburpena (bideoa: topatu.info)

 

13:30 Jendetza manifestazio amaieran. Herri harresiak sortzen jarraituko dutela esan dute bozgorailutik. “Euskal gazteria aurrera!” ohiuak entzun dira. Jendea sakabanatzen joan da pixkanaka. Tentsioa sumatzen da, polizia kale kantoi guztietan baitago.

Jendetza batu da Sarasaten, manifestazio amaieran. (arg: Lander Arbelaitz)

Jendetza batu da Sarasaten, manifestazio amaieran. (arg: Lander Arbelaitz)

13:20 Tentsioa gora doa. Gaztelu plazako sarrerak poliziek hartuta dituzte eta geroz eta agente gehiago datoz. “Alde hemendik, utzi bakean” oihuak.

(arg: Axier Lopez)

(arg: Axier Lopez)

13:15 Desobedientzia martxa (bideoa: Lander Arbelaitz).


13:00 Manifestazioa orokorrean isilean doa. Noizean behin #HerriHarresia aurrera! ohiuak entzuten dira. Tentsioa nabari da.

(arg: @garesko_auzalan)

(arg: @garesko_auzalan)

"Desobedientziaz libre bizi" aldarrikatu dute ehunka pertsonak. (arg: Lander Arbelaitz)

sobedientziaz libre bizi” aldarrikatu dute ehunka pertsonak. (arg: Lander Arbelaitz)

12:00 Manifestazioa hasi da Golemdik.

Laranjaz jantzitako jendetza manifestazioa hasteko zain. (arg: Lander Arbelaitz)

Laranjaz jantzitako jendetza manifestazioa hasteko zain. (arg: Lander Arbelaitz)

Hedabide ugari bertaratu da, Espainiakoak ere bai. (arg: Lander Arbelaitz)

Hedabide ugari bertaratu da, Espainiakoak ere bai. (arg: Lander Arbelaitz)

Joaldunek ireki diote bidea manifestazioari. (arg: Lander Arbelaitz)

Joaldunek ireki diote bidea manifestazioari. (arg: Lander Arbelaitz)

 

Carmen Alba espainiako gobernuak Nafarroan duen ordezkariak adierazi du poliziak Goñi atxilotuko duela “manifestazioaren aurretik, manifestazioan zehar edo ondoren”. Manifestaziora joandako herritar ugarik Goñi babesteko herri harresia osa lezakete arratsaldean.

Blog honetan gertaeren kontakizuna egiten joango gara Iruñeatik bertatik.

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Horrela eutsi dio Iruñeko Herri Harresiak | zuzeu.com - […] Iruñeko herri harresiaren jarraipena, Argian. […]
  2. Iruñeko herri harresiaren jarraipena | Muybastos - […] Iruñeko herri harresiaren jarraipena. […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA