Lander Arbelaitz
Hasiera » Gaeliko irlandarra » Zerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez eskatu dituzte milaka pertsonak Dublinen
Ots18 1

Zerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez eskatu dituzte milaka pertsonak Dublinen

Atalak: Gaeliko irlandarra, Hizkuntzen aldeko borrokak, Irlanda Iparraldea

Manifestariak martxaren amaieran. (Arg: Conradh na Gaeilge)

Manifestariak martxaren amaieran. (Arg: Conradh na Gaeilge)

Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako Gobernuei eskatu diete gaeliko irlandarra erabiltzeko herritarrek duten eskubidea errespeta dezatela. Milaka pertsona atera ziren kalera larunbatean Dublinen, hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean ari den Conradh na Gaeilge erakundeak deituta. Manifestariek eskaera zerrenda egin zuten, bi gobernuei zuzenduta. Horietako bat da zerbitzu publikoetan “ingelesa eskaintzen zaigun estandard berak aplikatuz irlandar gaelikoa eskaintzea”.

Independent egunkarian jaso dutenez, besteren artean, ondorengoa abestu zuten manifestariek: “Tir gan teanga tir gan anam” (Hizkuntzarik gabeko herria, arimarik gabeko herria da). Manifestazioaren antolatzaileek diotenez, protestak uharte osoko irlandarren atsekabearen isla dira. Gonradh na Gaeilge taldeko kideek uste dute Irlandako bi gobernu hauek ez direla “babes legala ematen ari beren oinarrizko giza eskubidea den hizkuntza erabiltzeko”.

Là Gaeilge esloganak Bai Gaelikoa esan nahi du eta Bai Euskarari kanpaina du ardatz.

Manifstari bat zerbitzu publikoetan beren hizkuntza ezin dutela erabili aldarrikatzen.  (Arg: Conradh na Gaeilge)

Manifstari bat zerbitzu publikoetan beren hizkuntza ezin dutela erabili aldarrikatzen. (Arg: Conradh na Gaeilge)

Hizkuntza ofiziala Irlandako Errepublikan

Gaeliko hiztunen komunitateko kide askok uste dute Errepublikako erakundeak ez direla indar nahikoa egiten ari beren hizkuntza sustatzeko. Irlandako Konstituzioak dio gaeliko irlandarra “hizkuntza nazionala” dela eta herrialdeko “lehen hizkuntza ofiziala”. Ingelesa “bigarren hizkuntza ofiziala” da.

Hala ere, datuek diote Errepublikako herritarren %40ak ezagutzen duela hizkuntza, nahiz eta eskoletan derrigorrezkoa izan.

Autobusak Irlanda osotik.

Autobusak Irlanda osotik.

Iruzkin bat

  1. leire narbaiza arizmendi | 2014-02-19 at 11:05

    Hainbat hamarkada independente direla, gaelikoa lehenengo hizkuntza ofiziala dela, irakaskuntzan sartuta dagoela, funtzionarioek eskakizuna dutela,… eta horrela daude!

    Soziolinguistikako lehenengo klaseetan, Irlandaren eredua zen ez-eredua! Zer egin behar EZ zen , alegia, orain hogei urte pasa! Hala ere, bide beretik itsu-istuan jarraitzen diegulakoan nago!

    Ikasiko ahal dugu inoiz!

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA