Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina » Jaurlaritzak lehentasunezko bazkide izendatu du Israel
Api09 0

Jaurlaritzak lehentasunezko bazkide izendatu du Israel

Atalak: Palestina

1- Israelek palestinarren oinarrizko Giza Eskubideak urratzen ditu, beste eragile askoren artean, Nazio Batuen Erakundeak dioenez. Ehunka kilometroko murrua eraikitzen jarraitzen du, asentamendu ilegalak, baliabide naturalen lapurreta, etxeen eraisketa eta eraso militar neurrigabeak.

2- Palestinarrek 50 urtez era guztietako erresistentzia praktikatu arren, Israelgo Gobernua ez da mugitzen. Hori aldatzeko aukera bakartzat, nazioarteari begira, boikot eta desinbertsio kanpaina abiatu zuten ekintzaile palestinarrek, BDS izenpean. Hamar urteren buruan, herritar, agintari eta gobernuak boikotarekin bat egiten ari dira (ikusi garaipen nagusiak). Netanyahuk berak esan du boikota “esponentzialki hazten ari dela” eta “Israelgo estatuarentzat arrisku nagusienetakoa” bilakatu dela. Palestinan izan berritan, berretsi dezakegu, bertako herritarren itxaropen iturri nagusi bilakatua da BDS kanpaina.

3- Eusko Jaurlaritzak Israel lehentasunezko bazkide izendatu duela irakurri dugu, Basque Country kanpainaren barnean. Orain hilabete batzuk jakin genuen Ertzaintza ibilia dela palestinarren aurka erabilitako teknikak ikasten. Akordio hauek sinatzen dituzten euskal herritarron ordezkariek ongi dakite zer gertatzen den Israelen. Adibide bat nahi izanez gero, ikusi Google-n Hebron herriko irudiak.

boikot

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA