Lander Arbelaitz
Hasiera » Jatorrizko herriak » “Zapatistak ez daude bakarrik” nazioarteko aldarrikapena, irakasle baten hilketaren ondoren
Mai22 0

“Zapatistak ez daude bakarrik” nazioarteko aldarrikapena, irakasle baten hilketaren ondoren

Atalak: Jatorrizko herriak, Zapatistak

Sarean zabaldu diren irudiak.

Sarean zabaldu diren irudiak.

Mundu osoan elkartasun ekintzak antolatu dituzte José Luis Solís López zapatistaren hilketa salatzeko. Galeano gisa ezagunagoa zen irakaslea, indar paramilitarrek hil zuten hilabete hasieran Txiapasen. Nazioarteko elkarte eta norbanakoek babesa eman diote komunitate zapatistari eta protestak antolatu dituzte: Mexikoko hainbat hiritan, Grezian, Txilen, Costa Rican, AEBetan, Argentinan eta Italian eragileek elkartasun komunikatuak argitaratu dituzte. Norbanakoen artean, besteak beste, Angela Davis, Noam Chomsky eta Naomi Kleinek babesa adierazi diete, batzuk aipatzearren. Euskal Herrian ere Txiapasekiko Elkartasun Sareak hilketa salatu du.

Galeano Vive

Galeano Vive

Maiatzaren 2an Galeano irakaslea hil zuten Txiapaseko La Realidad komunitatean. Zapatistek beste komunitate indigena batzuekin bilera antolatua zuten, eta bezperan izan zen. Galeano escuelita bateko irakaslea izan zen. Bertan mundu osotik joandako milaka pertsonari beren baloreak eta bizimodua erakutsi zizkieten. Topatu.info-ko blogari Onintza Rojasek bertan egoteko zortea izan zuen eta bi artikulutan (hemen eta hemen) kontatu zuen esperientzia.

Zapatistek komunikatua atera dute. Bertan, gertatuaren beren bertsioa kontatzen dute. Hemen pasarte bat.

Ongi prestatutako zerbait izan zen: lehenengo eskola eta ospitalea suntsituz probokatu zuten, aldez aurretik jakinda gure kideek ez zutela armarik eta beren esfortzuz umilki eraikitakoa defendatzera joango zirela; ondoren erasotzaileek lekuak hartu zituzten, eta amaieran gure kideei tiro egin zieten. Segada horretan gure kideak zauritu zituzten. Galeano kideari gertatu zaiona izugarria da: bera ez zen segadan erori, 15 edo 20 paramilitarren artean inguratu zuten (bai, hala dira, beren taktikak paramilitarrenak dira); Galeanok buruz buru borroka egiteko erronka bota zien, armarik gabe; eutsi egin zuten eta alde batera eta bestera ibili zen, bere arerioen kolpeei iskin egiten, armarik gabe. Ikusi zutenean ezin zutela berarekin, tiro egin zioten hankara eta lurrera erori zen. Horren ondoren, basakeria etorri zen: bere gainera salto egin, astindu eta matxetearekin jo zuten. Bularrean tirokatutako beste bala batek hilzorian utzi zuen. Kolpeka jarraitu zuten. Eta oraindik arnas hartzen zuela ikusita, koldar batek tiro egin zion buruan.

Zapatistak hiltzaileak aurkitzen ari direla argitaratu dute. Bitartean, Mexikoko autoritateek, bi pertsona atxilotu dituztela irakur dezakegu Chiapas Paralelo gunean.

Nazioartetik familia zapatistekin aste batzuk pasatzera joandakoei 2013ko abuztuan egindako agur ekitaldian, Galeanok irakurritako hitzak biltzen dituen bideoa.

 

Elkartasun ekintzen bildumatxo bat artikulua amaitzeko. Batzuk bilkura fisikoak idra, besteak sarean topatutako irudiak. Izan ere #GaleanoVive traola erabili dute internautek elkartasuna adierazteko.

Zapatisten aldeko mezuak.

Zapatisten aldeko mezuak.

New Yorken (AEB) elkarretaratzea.

New Yorken (AEB) elkarretaratzea.

Protesta bat Mexikon.

Protesta bat Mexikon.

Omenaldia Txiapasen.

Omenaldia Txiapasen.

Galeanoren omenez Bilboko kaleetan "Txiapasekiko Elkartasun Sarea".

Galeanoren omenez Bilboko kaleetan “Txiapasekiko Elkartasun Sarea”.

 

Kontzentrazioa Atenasen.

Kontzentrazioa Atenasen.

"Zapatistak ez daude bakarrik"

“Zapatistak ez daude bakarrik”

#GaleanoVive

#GaleanoVive

"Entzun duzue?"

“Entzun duzue?”

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA