Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak » Guaranien buruzagi bat bahitu eta torturatu dute, Munduko Kopa hasteko 10 egunen faltan
Eka05 0

Guaranien buruzagi bat bahitu eta torturatu dute, Munduko Kopa hasteko 10 egunen faltan

Atalak: Estaturik gabeko nazioak, Guaraniak, Jatorrizko herriak

Valmir guarania bahitu egin zuten, zuhaitz bati lotu begiak estalita, eta torturatu egin zuten. (Arg: Survival)

Valmir guarania bahitu egin zuten, zuhaitz bati lotu begiak estalita, eta torturatu egin zuten. (Arg: Survival)

Guaranien komunitateko lider indigena gazte bat bahitu eta torturatu egin dute astelehenean, Survival erakundeak zabaldu duenez. Bere kasuak irakurketa politiko nabarmena du, guaraniek beren lurretara itzultzeko egiten ari diren borrokan pieza gakoetako bat baita Valmir izeneko gaztea. Nísio Gomes, komunitateko buruzagia eta komunitatearen borrokaren sinboloetako bat zena, gaztearen aitaginarreba zen hil zuten arte eta Vlamir hilketaren lekuko izan zen: 2011n gertatu zen, aurpegia estalia zuten 18 pistolerok Gomesi eraso ziotenean.

Nisio Gomes, buruzagi guarania.

Nisio Gomes, buruzagi guarania.

Lekuko izateagatik, Gobernuak babestutako pertsona da Vlamir. Ikerketa amaierara hel dadin presio egiten ari dela irakurri dugu, eta beren komunitateari lurrak itzultzeko borrokara erabat atxiki dela, aitaginarrebari lekukoa hartuz. Bahitu eta basoan barrena eraman zuten auto batean, ondoren, bertan lotuta utziz. Honela kontatu du egin diotena:

“Lotu egin ninduten eta inork aurkituko ez ninduenez, bertan hilko nintzela esan zidaten. Likido mikatz bat sartu zidaten ahoan eta edatera behartu ninduten. Ondoren hainbat tiro bota zituzten nire belarrien ondoan eta ezin nuen ezer ere entzun (…), orduan beren autoan joan ziren”.

FIFAk antolatzen duen Munduko Futbol Kopa hastear dela, Brasilgo mugimendu sozialak protestan ari dira ekitaldiak herrialdean izango duen eragina salatzeko. Brasilgo komunitate indigenek ere bat egin dute protestekin.

Indigenak ere protesta antikapitalistetan.

Indigenak ere protesta antikapitalistetan.

 

Brasilgo jatorrizko herriak ere Munduko Futbol Txapelketa salatzeko protestetan http://t.co/pcnzOgDbDi Arg: J. Alves pic.twitter.com/NRwlJzhgDj

— Axier Lopez (@axierL) May 28, 2014

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA