Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila » Maiatzaren Plazako Amen elkartearen zapia Argentinako ikur nazional gisa izendatu dute
Uzt03 0

Maiatzaren Plazako Amen elkartearen zapia Argentinako ikur nazional gisa izendatu dute

Atalak: Desobedientzia zibila, Memoria

Buenos Airesen Maiatzaren Plazako Amak manifestazioan.

Buenos Airesen Maiatzaren Plazako Amak manifestazioan.

Argentinako bandera, armarri nazionala eta ereserkiaren mailan jarri dute Maiatzaren Plazako Amen elkartearen ikurra. Argentinako Ikur Nazional izendatu du Diputatuen Ganberak zapi zuria, herrialdeko hedabideetan irakur daitekeenez. Diktadura garaian desagertutako seme-alabentzat justizia eske borrokan ari dira 37 urtez. “Memoriaren, egiaren, justiziaren eta giza eskubide guztien errespetua ordezkatzen ditu ikur honek”, adierazi dute diputatuek.

“Nahitaezkoa da herrialdeko sinboloen artean sartzea Maiatzaren Plazako Amen kideak ordezkatzen dituen zapi zuria, gure historia hurbileko mugimendu zentral baten adierazle gisa. Zapi hauek, dudarik gabe, dagoeneko ondare eta sentimendu herrikoiaren parte dira”, dio diputatuek onartu duten proiektuak.

Borroka luze baten lekuko zuriak

Orain  hiru hamarkadatik ostegunero Buenos Airesko Maiatza Plazan elkartzen da kolektibo hau beren seme-alabentzat justizia eske. 1976 eta 1983 urteen artean iraun zuen diktaduran desagertarazi zituztela salatzen dute. Borroka honek emaitzak eman ditu, eta herrialde hegoamerikarra justizia eta erreparazioan bide egiten ari da. Diktaduran parte hartu zuten militarrak epaitzea lortu dute, eta 2012an Videla diktadore ohiari 50 urteko kartzela zigorra ezarri zioten bi adibide aipatzearren.

Bizirik ager daitezela.

Bizirik ager daitezela.

Diktaduran desagertarazi zituzten herritarren argazkiak.

Diktaduran desagertarazi zituzten herritarren argazkiak.

Bideo honetan ikus daiteke nola borrokak fruituak dakartzan. Diktadura garaian desagertutako haur bat identifikatu eta bere nortasuna zehaztea lortu dutela adierazten duten unea.

 

Informazio gehiago:

Diktadura garaiko militarrak urduri Hego Amerikan

Maiatzeko Plazako Amei buruzko dokumental bat ondoren.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA