Lander Arbelaitz
Hasiera » Uncategorized » 43 urte isolamenduan preso egin ostean, Albert Woodfox pantera beltz ohia aske
Ots22 0

43 urte isolamenduan preso egin ostean, Albert Woodfox pantera beltz ohia aske

Atalak: Uncategorized

Woodfox aske geratu den unea.

Woodfox aske geratu den unea.

Aske geratu da asteburuan Albert Woodfox, Pantera Beltz ohia eta Amnesty Internationalen arabera, AEBetako historian isolamenduan denbora gehien egin duen presoa. 43 urte eta 10 hilabete egin ditu itzalean berak ukatu egiten duen krimen batengatik. Hamarkadatan luzatu den auzi hau, azkenean, bi aldeen akordio batekin amaitu da eta 69 urte bete dituen egunean askatu dute. BBCk honela jaso du albistea.

“Nahiz eta hurrengo epaiketan nire inozentzia frogatzeko prest nengoen, nire osasunari eta adinari lotutako kezkek eraman naute kasua beste modu honetan amaitzea”.

Kartzeletan isolamendu egoera abolitzeko eskatzen duen eta horrela dauden presoen jarraipena egiten duen Solitary Watch elkarteak salatu du Woodfox salbuespen egoera baten biktima izan dela. Hiru alditan bere zigorra bertan behera geratu da Konstituzioaren aurka doazen zenbait gertaerengatik, tartean, fiskalaren jarrera okerra, defentsa desegokia, arraza diskriminazioa epaimahaia hautatzean, eta frogen desagertzea, besteak beste.

“Garaipen hau guztiona da, eta balio behar liguke elkar motibatzeko geroz eta sarriago erabiltzen den isolamendua abolitzeko, eta kartzelan dauden errugabe guztiak askatzeko”, diote Solitary Watch kolektiboko kideek.

CbmfV3uW8AAsiNb.jpg large

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA