Lander Arbelaitz
Hasiera » Borroka teknikak » Amsterdamgo meatze-konpainia bat blokeatu dute ehunka lagunek klima aldaketaren aurka
Eka27 0

Amsterdamgo meatze-konpainia bat blokeatu dute ehunka lagunek klima aldaketaren aurka

Atalak: Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

Ekintzaileek Amsterdamgo portuko enpresa erraldoi bat blokeatu dute egun oso batez, klimari egiten ari den eragina salatu asmoz. Argazkia: Marc Driessen

Ekintzaileek Amsterdamgo portuko enpresa erraldoi bat blokeatu dute egun oso batez, klimari egiten ari den eragina salatu asmoz. Argazkia: Marc Driessen

300 bat lagunek desobedientzia zibila praktikan jarriz Amsterdamgo portuko OBA meatze-konpainiaren jarduna gerarazi dute larunbatean, 9:00etatik 18:00ak bueltara arte. Code Rood izeneko ekimenak, alarma gorria euskaraz, klima aldaketaren larritasuna azaleratu nahi izan du.

Erregai fosilen erabileraren aurkako jarreratik abiatuta, lau eguneko klima kanpaldia egin dute. Azken egunean ekintza desobedientea aurrera atera dute Amsterdamgo portuan, zuriz jantzitako 300 lagun instalazioetan sartu eta makinetara helduz. Zuzenean egin zuten kontakizun honetan irakur daitekeenez, protesta egunean makinak ez zituzten abiarazi. “Gaur egun badirudi nahikoa dela erregai fosilen industria itxi nahi duzula adieraztea beraiek berehala ixteko!”.

Lotura honetan ingelesez irakur daitekeen manifestuko pasarte batzuk jarraian:

Planeta honetako bizitza guztiarentzat arriskua da klima aldaketa. Gizakiaren eraginez Lurreko tenperatura igo egin da, eta geroz eta ondorio gogorragoak ari gara pairatzen. Jende askoren bizitza, bereziki Hegoalde Globaleko jendearena, dagoeneko suntsitu dugu eta gora doaz desagertzeko bidean dauden animalia eta landare espeziak. Herrialde askotan, egoera sozial, ekonomiko eta politikoak okertzen ari dira eta herrialdeen arteko tentsioak ere gora doaz. Petroleoa, gasa eta ikatza lurpean utzi behar ditugu klima aldaketa geratu nahi badugu.

Indarrak batzen ditugunean, erregai fosilen industria txikitu eta erregai fosilik gabeko gizartea lortu dezakegu. Elkarrekin mugimendu erresilente bat eraikitzen ari gara, pauso bat aurrera ematera ausartzen dena. Klimaren arriskua hain da berehalakoa eta mehatxuzkoa –eta politikari eta korporazioak konpontzeko hain gutxi ari dira egiten– beharrezko eta justifikatua ikusten dugula eskala handiko protesta publikoetatik eskala handiko desobedientzia zibilera igarotzea. Ez dugu onartuko industria honen aurkako gure erresistentzia helburu atzerakoi edo nazionalistekin lotzeko saiakerarik, eta indarrez gaitzetsiko dugu.

Desobedientzia zibila aldaketa soziala indartzeko lege eta arau batzuk deliberatuki haustea da. Erabat konbentzituta gaude ekintza forma hau erabiltzea klima aldaketa geratzeko beharrezko pauso legitimoa dela. Gure ekintzarekin alarma jo nahi dugu gizarte osoarentzat: zutik! Soilik erresistentzia masiboaren bidez lortuko dugu erregai fosilen aroa amaitzea. Beharrak ez du legerik.

Industria fosilen aurka eta klimaren alde ari den mundu mailako mugimenduaren parte gara. Mundu osoko jendea zutik jartzen ari da klimaren alde.

 

OBA enpresako zuzendariaren hitzak jaso dituzte Het Parool egunkarian. Ekintzaileek dozenaka milaka euroko kalteak eragin dituzte mea garraiatzeko trakzioetan. Horrez gain, egun batez karga geratuta mantentzeagatik, 50.000 euroko galerak izan dituztela dio.

 

Ekintzako hainbat argazki zintzilikatu dituzte Code Rood Flickr kontuan.

730d03f1-e99a-4598-96c6-c21e925f097d

34684008504_285811d475_k

34684026584_f9bf21df6b_k

34684025594_73fe390d79_k

34715758383_2e906b62a8_k

35394638391_60d3c8e956_k

35486179386_4255a86fa8_k

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA