Lander Arbelaitz
Hasiera » Euskal Herria » Independentzia bultzatzea kapitala ahultzeko aukera
Urr10 0

Independentzia bultzatzea kapitala ahultzeko aukera

Atalak: Euskal Herria

Donostian Sabadell Guipuzcoano bankuan esteladak eta ikurrinak itsatsi dituzte asteuburan, protesta moduan. (Argazkia: @JosuKristo)

Nahiz eta askotan edukiz hustutako kontzeptu baten gisan erabiltzen den, independentzia, helburu gisa baino, gizarte justuago bat lortzeko tresnatzat du askok Katalunian eta Euskal Herrian. Herritarren bizitzan oinarrizkoak diren eremuetan burujabetza planteamenduak bultzatzea da gakoa: ekonomia, elikadura, energia, telekomunikazioak, informazioa… bururatzen zaizkigun esparru guztietan. Independentziaren aldeko borroka oinarri horietan eraikiz, politika neoliberalekin bazterrean geratzen ari den jendea independentismora erakartzen saiatu eta masa independentista pixkana ezkerrera eramatea izan daiteke jokaldia, konplexurik gabe azalduz posizio politikoak. Gauzak horrela, nabarmena da Kataluniako prozesua pedagogia egiteko aukera ugari ematen ari dela, baliatu nahi dituenarentzat. Sabadell eta CaixaBank bankuen kasua da azkena.

Beren egoitza soziala Kataluniatik atera dutela iragarri dute, Kataluniako independentismoari presio politikoa egiteko asmoz. Kontuak zer diren, euskal herritarrokin harreman zuzena dute bi bankuok: Banco Sabadellek Banco Guipuzcoano jan bazuen, CaixaBankek irentsi zuen Nafarroako CAN. Espainiako batasunaren alde mugitu diren bi bankuotan, kataluniarren independentzia babesten duten zenbat milaka euskal herritarrek ote dauzkate aurrezkiak? Kataluniako udal eta herritar ugari bidea erakusten ari dira elkartasuna adierazi nahi dutenentzat: dirua atera, ahuldu egitura ekonomiko hauek. Nafarroan #BagoazCaixaBank kanpaina mugitzen hasi dira. “Gaur Kataluniaren aurka ari dira, bihar Nafarroaren aurka izan liteke”, diote. Euskal Herriko zenbat udalek dituzte diruak bankuotan?

Bagoaz CaixaBank ekimenak deitutako lehen bilera, Iruñeako Katakraken.

Bagoaz CaixaBank ekimenak deitutako lehen bilera, Iruñeako Katakraken.

Eredu kapitalista gainditzen saiatzeko, egitura hauek ahultzea bezain garrantzitsua da bizitza erdigunean jartzen duten proiektuak indartzea, elkar kontrajartzea, azken aldian eragile ugari nabarmentzen ari direnez. Fiare eta Koop57 eredu ditugu finantza esparruan, bi adibide aipatzearren. Bi ekintzak lotuz, aukera dago mahai gainean Kataluniarekiko elkartasuna adierazi, erakunde hauei presioa egin eta herrigintza ikuspegitik pausoak ematen jarraitzeko Euskal Herrian.

Eta bankuokin esandakoa energiaren alorrera, telekomunikazioen esparrura, elikaduraren edo hedabideen mundura eramanez gero? Etxean Iberdrola beharrean Goiener kontratatzea edo Kataluniako prozesuari buruz informatzeko Espainiako hedabideak utzi eta euskarazkoak hautatzea norberaren hautua da. Kataluniarrei lagundu eta aldi berean Euskal Herria behetik gora eraikitzen joateko, burujabetzaren aldeko lan asko daukagu egiteko, eta hori bai, gure esku dago.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA