Lander Arbelaitz
Hasiera » COVID-19 testuinguruan » Pandemiarekin aberasten
Mar31 1

Pandemiarekin aberasten

Atalak: COVID-19 testuinguruan, Sailkatu gabea

Zenbat aldiz ari dira gure agintariak, herritarron diruarekin, gauza beragatik ordaintzen? COVID-19aren aurkako txertoen aferan, gutxienez hirutan. Lehenik, txertoa lortzeko ikerketa egiteko 7.500 milioi euro eman zizkieten farmazeutikei, Airfinity aholkularitza enpresaren arabera. Ondoren, korporazio horiek erakunde publiko berei txerto dosiak saltzen dizkiete (dizkigute) merkatuko prezioetan. AstraZeneca 4 eta 8 dolar artean kobratzen ari da dosiko, Pfizer 19 dolar eta Moderna 37, batzuk aipatzearren, BBCn irakur daitekeenez. Beraiei zenbat kostatzen zaien ez dakigu ordea. Hirugarrenik, txerto horien balizko bestelako ondorioengatik herritarrei kalte-ordainak ematea erakunde publikoek hartu dute askotan beren gain. Europako Batzordeak hori sinatu zuen CureVac enpresarekin, urtarrilean jakin zenez. Horri gehitu enpresa horietako askori ematen zaizkien hobari fiskalak beren laborategi eta fabrikak Europar Batasunean edukitzeagatik. Eskandalu galanta da, bai; badakigu, kapitalismoa du izena.

Enpresen atzean dirutzak poltsikoratzen ari diren horiek ere badituzte izen-abizenak. Esate baterako, Pfizer enpresaren txertoen eraginkortasuna iragarri zuten egunean, enpresa horretako zuzendari Albert Bourla munduko pertsonarik aberatsenen zerrendan sartu zen. Gainera, kaxatik pasa zen bere akzioen %60a saldu eta 4,76 milioi euro poltxikoratuta. Ez zen hori egin zuen bakarra izan. Txerto horien ekoizpenean murgilduta dauden beste enpresetan ere izugarri aberasten ari dira batzuk, izan akzioen prezioak biderkatu direlako edo urte amaierako dibiduengatik. Adibidez, Pfizer enpresak 16.000 milioi euroko fakturazioa eginez itxiko du urtea, eta Modernak ia 15.000 milioikoa, Morgan Stanley bankuaren arabera. Ikusi dugunez, enpresa hauek hain azkar merkaturatutako txerto horiek nagusiki diru publikoz finantzatutako ikerketaren ondorio dira.

Azpiko grafika honetan COVID txertoak nork finantzatu dituen.

Nork finantzatu ditu COVID txertoak?

Sendabidea lortzeko eskubidea. Horrela euskara genezake Europa mailan abiatu duten azken ekimen herritarraren izena. Besteren artean Europako Batzordeari eskatzen diote: Kostuetan eta kontratuetan gardentasuna, osasuna eskubide gisa lehenestea negozioaren aurretik, industria honen kontrol publikoa eta farmazeutiken diru-irabazien debekua. Kontua zail dagoela dirudi. Europa osoko herritarrak konfinatzeko agindu zuten gobernuek ez dute medikamentu eta txertoen patenteen jabetza publikoa aldarrikatu nahi farmazeutiken aurrean, nahiz eta arazoa konpontzeko ezinbestekotzat jotzen den. Ez dezagun ahaztu pandemia global honek, aldizkari hau ixteko orduan jada 2,77 milioi pertsonaren heriotza eragin duela.

Hasi beharko dugu farmazia industria publiko baten aldeko lanean ere. Kubak erakusten digu posible dela.

Iruzkin bat

  1. Antxon Urrutia | 2021-03-31 at 14:46

    Bitxia da gero BBCk datuak emateko duen modua. Hemen https://www.bbc.com/news/business-55170756 irudi bat agertzen da, aldiz hemen https://www.bbc.com/mundo/noticias-55293057 este datu batzuk. Zein ote da benetazkoa?

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA