Lander Arbelaitz
Hasiera » Aktibismoa sarean » Herri harresiaren webgune berria: askegunea.com
Aza19 0

Herri harresiaren webgune berria: askegunea.com

Atalak: Aktibismoa sarean, AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Herri Harresiak webgune berria du: Askegunea.com. Bertan azken urteetan, atxilotze agindua duten herritarren inguruan sortu den mugimendu desobedientearen kasuak bildu dituzte. Izpuran itxialdia egin zuten 8 gazteak, Aurore Martinen kasua, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Oarsoaldeko 5 gazteak, Donostiako AskeGunea, Ondarroako Zubi Harresia, Iruñeko herri harresia eta egun Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 76 euskal herritarren kasua.

AskeGunearen webgunea.

AskeGunearen webgunea.

Orain arte sortutako informazioa bildu dute, bai herri harresiko komunikazioko kideek idatzi izan dutena, baita kasuaren nondik norakoak laburbiltzen dituzten hedabideetako artikuluak ere.

Webgunea eleanitza da eta ondorengo hizkuntzetan aurki daiteke informazioa: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez, portugesez, galizieraz, alemanez, errusieraz, polonieraz eta grezieraz. Hizkuntza bakoitzean klik eginda hizkuntza horretan dagoen informazio guztia bistaratzen du. Auzolanean itzuli dituzten manifestuak eta bideoak dira hizkuntza gehienetan irakur daitezkeen dokumentuak.

Informazio hori guztia webgune batean bilduta izateak garrantzia dauka epaiketek aurrera jarraitzen baitute. Hemeroteka lanaz gain, imajinatzekoa da unea heltzen denean kasu bateko edo besteko kideek webgunea erabiliko dutela beren mezua zabaltzeko. Honela definitu dute beren burua:

Lege injustuen aurrean, desobedientzia zibil baketsua praktikan jartzen duen mugimendu herrikoia da hau. Webgune hau bere zerbitzura erabiliko du.

Atxiloketa politikoen garaia iragan zela uste dugu, eta horiek geratzea da gure helburua. Mugimendu politikoa da hau, ez da partidista. Euskal Herrian gehiengoa gara denon eskubideak errespetatuak izan behar direla uste dugunok. Egoera honetan, aurrera egiteko, elkartasunetik konpromisora igaro garen herritar guztiok osatzen dugu herri harresia. Guztiok dugu lekua bertan. Elkar gaitezen. Geroz eta gehiago gara. Irabaziko dugu.

Bitxikeria gisa, bertan aurkitutako bideo batzuk. Resaca Sonora taldeak Aurore Martinen atxiloketaren galarazte irudiekin egindako bideoklipa.

 

Edo ZuZeuko Oier Aranzabalek egindako bideo polita Donostiako AskeGunean atxiloketen uneaz gain bizitakoaz.

 

Edo Ondarruko Zubi Harresia antolatu zuten bitartean grabatu zuten kortoa.

 

Herri harresiaren giltzak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA