Lander Arbelaitz
Hasiera » Desobedientzia zibila
Eka27 0

Amsterdamgo meatze-konpainia bat blokeatu dute ehunka lagunek klima aldaketaren aurka

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

300 bat lagunek desobedientzia zibila praktikan jarriz Amsterdamgo portuko OBA meatze-konpainiaren jarduna gerarazi dute larunbatean, 9:00etatik 18:00ak bueltara arte. Code Rood izeneko ekimenak, alarma gorria euskaraz, klima aldaketaren larritasuna azaleratu nahi izan du. Erregai fosilen erabileraren aurkako jarreratik abiatuta, lau eguneko klima kanpaldia egin dute. Azken egunean ekintza desobedientea aurrera atera dute Amsterdamgo portuan, zuriz jantzitako 300 lagun instalazioetan sartu eta...

Read More
Ira13 0

AEBetako presoen grebarik handiena historian, esklabotza modernoaren aurka

Posted in Desobedientzia zibila

AEBetako 24 estatutako 40 kartzelatan, presoek greba egin dute joan den ostiralean, irailak 9, lan behartuaren, isolamendu egoeren, osasun zerbitzu eskasen eta eraso bortitzen aurka. AEBetako historiako presoen grebarik handiena izan dela nabarmendu dute askok eta kalean babes ekintza ugari egin dituzte asteburuan. Kanpoko ekintzaileen laguntzarekin antolatuta, New Yorkeko Attica presondegiko altxamenduaren 45. urteurrena hautatu dute greba egunerako. 1971n, AEBetako presoen matxinadarik...

Read More
Ira07 0

London City aireportua blokatu dute hainbat orduz klima aldaketa eta arrazismoaren aurka

Posted in Borroka teknikak, Desobedientzia zibila

London City aireportua geratuta izan dute hainbat orduz astearte goizean, Black Live Matter UK taldeko bederatzi kidek. Beren buruak hegazkinen aireratze pistan kateatu eta kaosa eragin dute.   The UK is the biggest per-capita contributor to temperature change & among the least vulnerable to its affects. pic.twitter.com/Bb5SmKWyt6 — #BlackLivesMatterUK (@ukblm) 2016(e)ko irailak 6 Klima aldaketa arrazismoarekin lotu dute. Aireportua erabiltzen duten herritarren eta London ekialdeko...

Read More
Ots25 0

Ez dira kartzelara joango klima aldaketaren aurkako #Heathrow13 ekintzaileak

Posted in Desobedientzia zibila

Londresko Heathrow aireportuan hesiak gainditu eta klima aldaketaren aurkako borrokaren testuinguruan, aireportuan pista berri bat egitearen aurka 22 hegazkin geratu zituzten 13 kideak ez dira kartzelara joango. Ehunka lagunen babesa izan dute epaitegi kanpoan. Aurreko batean jorratu genuen ekintzaile hauen kasua. Epaiketan adierazi dute, ongi gogoetatutako ekintza izan zela, proportzionala eta beharrezkoa izan zela aire kutsaduraren eta klima aldaketaren bidez izango diren heriotzak ekiditen...

Read More
Ots16 0

Klima aldaketaren aurka 22 hegaldi bertan behera uztea eragin zuten #Heathrow13 ekintzaileak kartzelara?

Posted in Desobedientzia zibila

Londresko Heathrow aireportuko pista batean beren buruak kateatuta protesta egin zuten 13 ekintzailek 2015eko uztailean. Egunero bataz beste 1.300 hegaldi ateratzen diren aireportuak bi pista nagusi ditu, eta hirugarren bat eraikitzea onartu dute. Honen eta aldaketa klimatikoaren aurka egin zuten protesta Plane Stupid mugimenduko kideek. Ekintzaile hauen kasuak oihartzun berezia izan du Erresuma Batuan, kartzela zigorra eskatzen baitiete. The Independent egunkarian irakur daitekeenez, epai...

Read More
Aza03 1

Kortxoenea eraiste bidean da eta bi atxilotu dituzten egunaren kronika

Posted in Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Atea mailukada batekin hautsita, 07:15ean hasi da eguna Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Aurpegiak estalita, metalezko zilindroak eskuan eta oihuka, eraikinean sartu dira dozena bat pertsona. “Denak kanpora! Denak kanpora! Ez ukitu ezer!” garrasika eta minutu gutxian kolpe eta bultzakada artean, hiru kideak kanpora atera dituzte hauek ARGIAri kontatu diotenez. Ondoren, aurpegia estalita zuten pertsona hauek korrika ihes egin dutela salatu dute. Okupazioa era publikoan egin zutenetik 72...

Read More
Urr19 0

Internazionalismoa lantzeagatik 6 urteko kartzela arriskua?

Posted in Askapena, Desobedientzia zibila, Euskal Herria

Espainiako Auzitegi Nazionalean 5 lagunen aurkako epaiketa hasi da. 6 urteko kartzela eskatzen dute beren aurka. 30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendu internazionalista ilegalizatzeko eskatu du fiskaltzak, baita Bilboko jai herrikoietan internazionalismoa lantzen duen Askapeña legez kanpo uzteko ere, eta Hego Ameriketatik produktuekin bidezko merkataritza lantzeko sortutako Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteak disolbatzeko. Euskal herritarron oinarrizko eskubide zibil eta politikoak...

Read More
Abu24 0

Meategi kutsatzaile erraldoia geratu dute Alemanian desobedientziaz

Posted in Desobedientzia zibila

Europako CO2 isuri handiena gelditzea lortu zuten 1.500 pertsona inguruk Alemanian, desobedientzia zibila erabiliz. Polizia zain izan arren, Renania eskualdean dagoen Garzweiler meatzean tinko sartu ziren ekintzaileak, hondeamakina nagusien oinetara helduz eta hauek geldiaraziz. Antolatzaileek beren webgunean adierazi dutenez, 1.500 pertsonak halako ekintza batean parte hartzea espero zutena baino gehiago da. Horietatik 1.000k meatzean sartzea lortu zuten eta hala, bi hondeamakina nagusietara...

Read More
Eka18 0

Ehunka herritarren babesean atxilotu dute Alfon

Posted in Desobedientzia zibila

Atxilotu dute Alfon Madrilen. Ehunka pertsonak inguratuta, hamarnaka jantzi eta maskara zuriz hornituta eta atxiloketa bera ekintza politiko bilakatuz. Pentsatzekoa denez, #AlfonLibertad eta #MuroHumanoAlfon traoletan dauden mezuak irakurrita, Madrilgo jende asko sentsazio gazi gozoarekin geratu da. Euskal Herritik ere elkartasun mezu ugari bidali ziren, azpiko mapan ikus daitekeenez. Bideo eta argazki galeriak ikusgai ondorengo loturetan. Alicia Armestok bideo laburpen hau egin du: Juan...

Read More
Eka17 0

Lau urteko kartzela zigorra berretsi dio Gorenak Alfon gazteari, herri harresia Madrilen?

Posted in Desobedientzia zibila, Herri mugimenduak

Espainiako Auzitegi Gorenak “Alfon” gisa ezaguna den Alfonso Fernandez gaztearen aurkako lau urteko kartzela zigorra berretsi du. 2011ko greba orokorrean leherkariak zituela egozten diote. Berak dena ukatu eta guztia muntaia dela salatzen du. Alfonen abokatuek azpimarratu dute fiskaltzak ez duela frogatu akusazioa. Berehala kartzelan aurkeztu behar duela ebatzi dute. Gaztearen kasuaren inguruan babesa antolatzen ari den koordinadorak gaur arratsaldean Vallekaseko San Carlos Borromeo...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA