Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean
Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde. Bi ordu iraun zuen aurrez aurrekoa giro onean joan zela dio Ian Cobain kazetariak. Zortzi pertsona hauek armak zergatik hartu zituzten, beren erabakien ondorioak eta bake iraunkorrari egin nahi lioketen ekarpenaz mintzatu ziren. Deigarria da IRAko kide ohiek ez dituztela beren izenak eman nahi...
Read MoreZerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez eskatu dituzte milaka pertsonak Dublinen
Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako Gobernuei eskatu diete gaeliko irlandarra erabiltzeko herritarrek duten eskubidea errespeta dezatela. Milaka pertsona atera ziren kalera larunbatean Dublinen, hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean ari den Conradh na Gaeilge erakundeak deituta. Manifestariek eskaera zerrenda egin zuten, bi gobernuei zuzenduta. Horietako bat da zerbitzu publikoetan “ingelesa eskaintzen zaigun estandard berak aplikatuz irlandar gaelikoa...
Read MoreSoldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute
Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio horietan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez. Inteligentzia zerbitzuek Military Reaction Force (MRF) taldea eratu zuten 40 kiderekin eta 18 hilabetez aritu ziren Belfasten lanean, 1973an bertan behera utzi zuten arte. Talde honetako kideek publikoki lehen aldiz egin dute hitz eta beren lana Belfasten IRAko kideak “ehizatzea” zela esan dute. Beren ustez, unitateak “bizitza asko...
Read MoreGerry Adamsen artikulua Thatcherren heriotzaren harira
Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezue Sinn Feineko buruak Burdinazko Damaren heriotzaz egiten duen irakurketa. Loturak nik jarriak dira: Margaret Thatcherrek min handia egin zien irlandar eta britainiarrei Lehen Ministro izan zen denboran. Aplikatu zituen politikengatik, langile-klasean oinarritutako komunitateak deuseztu zituen. Nazioarteko gaietan izan zuen papera ere gerrazalea izan zen: Txileko diktadore...
Read MoreIrlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa
iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaits daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat. Aplikazioarekin gatazka honi buruzko informazioa eskuragarri dute bertako herritarrek nahiz historia bazter guztietan usain daitekeen lurralde...
Read MoreBloody Sunday-ko biktimei Londresek proposatu dien konpentsazio ekonomikoa: 50.000 libera familiako
Bloody Sunday edo Igande Odoltsuan hildako hamahiru pertsonen familia kideei 50.000 liberako konpentsazioa eskaini die Britainia Handiko gobernuak, BBCk argitaratu duenez. Larriki zaurituak izan ziren beste hamahiruei ere kopuru bera eskaini diete. Defentsa Ministerioak eta familien abokatu taldeek izandako hilabetetako eztabaidaren ondoren etorri da eskaintza. Oraindik ere familiek ez dute baieztatu Londrestik gutun formalik jaso dutenik. Informazio gehiago: Bloody Sundayn anaia hil zioten...
Read MoreIstiluak eragin dituzte unionistek bosgarren gauez jarraian Belfasten, banderaren auziagatik
Erresuma Batuko bandera udaletxetik kentzeko erabakia (eta urtean 17 egun zehatzetan zintzilikatu) ondorioak izaten ari da oraindik Belfasten, Irlanda Iparraldean. Bosgarren gauez unionistek istiluak eragin dituzte hiriaren ekialdean. Harriak, adreiluak eta molotov koktelak jaurti dizkiote poliziari, eta hauek, The Guardianek jaso duenez, plastikozko porrez gain, ura botatzeko makinak ere atera dituzte kalera. Astelehen gauean beste lau pertsona atxilotu zituen poliziak, eta guztira 100dik gora...
Read MoreIrlanda negoziazioetan aurrera
Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da. Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea, ez da...
Read MoreIrlanda iparraldea: Ke artean hasitako bidean bakea lantzen (eta X)
Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa. Edo Belfasteko Akordioa. Edo Stormonteko Akordioa....
Read MoreIrlanda iparraldea: Stormonten barrena (IX)
Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada. Pasadizo bat nabarmentzearren,...
Read More