Lurrak okupatu eta bizimodu alternatiboa eraiki dute Bretainian, aireportu bati aurre egiteko
Naoned ondoan Frantziako Gobernuak onartu duen aireportuaren aurkakoek mobilizazioekin jarraitzen dute, Bretainian. Proiektuari kontra egiteko, ekintzaile eta inguruko herritarrek hala eskatuta, 2009an eremuan bertan bizitzen jarri ziren ehunka pertsona. ZAD izendatu zuten herria, Zone A Defedre edo Defendatu Beharreko Gunea. Ordutik, ia basoan bertan, sistema kapitalistarekin zerikusirik ez duen alternatiba eraikitzen aritu dira Hexagono osotik gerturatutako herritarrak. Hala ere, 2012aren...
Read MoreAustraliako aborigenekin berradiskidetzeko pauso txiki bat
Joan den larunbata, hilak 26, Australiako egun nazionala izan zen. Gehiengoak ospatu egin zuen, nahiz eta batzuek protesta egin. Kontuak kontu, herrialdeko jatorrizko herriekiko keinu gisa, lehen aldiz Australiako bandera ofizialarekin batera aborigenena ere jarri zuten Sidneyko Harbour zubian. Argazkia Jacky Ghosseinena da, Sidney Morning Herald egunkaritik hartua. Berradiskidetasunerantz emaniko pauso gisa definitu zuten agintariek. Australian bizi ziren talde aboriginenen kopurua 350 eta...
Read MoreGaurko deitu du mundu mailako ekintza eguna Idle No More mugimendu indigenak
Urtarrilaren 28rako deitu zuen Idle No More mugimenduak mundu mailako ekintza eguna. Hau da, gaurko. Beren webgunean irakur daiteke munduko hainbat hiritan protestak deituta daudela. Gehienak Kanadan bertan dira, 30etik gora. Ikusi egin beharko da zenbateko eragina izatea lortzen duten, eta hemendik aurrera mugimendua nola planteatzen jarraitzen duten. Beren webgunean eskegitako oharrean adierazi dute Kanadako indigenek abiatutako mugimendu honen helburua kontzientziazioaren bitartez herri...
Read MoreKataluniako subiranotasunaren eta erabakitze eskubidearen aldeko adierazpena euskaraz
Atzo Kataluniako parlamentuak subiranotasun aldarrikapena onartu zuen, eta hala, subjektu burujabea dela adierazi zuen gehiengo zabal batekin. 85 bozka alde, 41 aurka eta 22 abstentzio. Vilaweb agerkari digitalak irakurleei testua beste hizkuntzetara itzultzeko laguntza eskatu zien eta hainbat izan dira egindako itzulpenak. Horien artean Andoni Urtasunek euskarara itzuli zuen testua pixka bat zuzenduta ekarri dugu hona, Creative Commons lizentziei esker. Originala hemen ikus dezakezu Vilaweben...
Read MoreKataluniako Parlamentuak burujabetza adierazpen historikoa onartu du
Kataluniako parlamentuak burujabetza adierazpena onartu du, eta beraz, adierazi du erabakitzeko eskubidea duela. 85 boto alde, 41 aurka eta 2 abstentzio. CiUk, ERCk eta ICVk adierazpenari baiezkoa eman diote. CUPek “baiezko kritikoa” eman dio aldeko boto batekin eta bi abstentziorekin. PSCk azkenean ezezkoa bozkatu du, baina bost diputatuk ez bozkatzea erabaki dute. PPk eta Ciutadansek ere ezezkoa bozkatu dute. PSC erabat zatituta dago erabakitze eskubidea desadostasun iturri...
Read MoreAtxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz
30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan. Ikerketaren arduradunak prentsaurrekoa eman...
Read MoreParisen hildako hiru kurduen hiletako irudiak
Joan den astean Parisen tiroz hildako hiru militante kurduen gorpuak bart iritsi dira Kurdistanera. Amed hiriburuan (turkieraz Diyarbakir) milaka pertsonak egin diete ongi etorria, ondoko bideoan ikus daitekeenez. Hildakoak Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez dira, eta oihartzun zabala izan du...
Read MoreKanadako indigenen mugimendua eta haserrea zabaltzen ari dira: ‘Idle No More’
Ipar Amerikan bizi diren indigena komunitate gehienak batu dira eta azken hamarkadetan aurrera eraman duten borrokarik sendoenean kontzentratuta daude. Idle No More izenarekin bataiatu dute mugimendua, “Gehiago Geldi Ez” edo “Inaktibitate Gehiagorik Ez” gisako zerbait. Justizia ekologikoa, oinarrizko giza eskubideen errespetua eta erreserbetako bizi-baldintza eskasen inguruko arreta eskatzen dute, eta horretarako hainbat bitarteko erabiltzen dituzte: Manifestazioak,...
Read MoreBurujabetza adierazpena aurrera ateratzeko bidean dira Katalunian
Katalunian bi urte barru egin nahi duten kontsultarantz pausoak ematen jarraitzen dute erakundeetatik. Gaur goizean aurkeztu dute parlamentuan burujabetza adierazpena CiUk eta ERCk (ikus PDFan osorik). Bertan jasotzen da “Katalunia subjektu politiko eta juridiko subiranoa” dela. Joan den ostegunean prentsara filtratu zen burujabetza adierazpenaren zirriborroa, eta PSC, ICV eta CUPen kritikei jaramon eginez, estatu propioari buruzko aipamenak kendu dituzte, adostasuna lortzen...
Read MoreHiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian
Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren. Manuel Valls Frantziako Barne Ministroak adierazi du hilketak “onartezinak” direla. Oraingoz ez dago informaziorik...
Read More