Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Abu26 0

Asturierari bultzada eman eta ofizialtasuna aitortzeko eskatu dute

Posted in Asturies

Asturieraren Defentsaren Aldeko Elkarteak (Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana, XDLA) deia luzatu du Asturiasko Eguna den irailaren 8a baliatzeko hizkuntzaren aldeko aldarrikapena sendotzeko. Urteetan beren hizkuntza karikaturizatu eta gutxietsi egin izan dutela sinesten dute askok. Azken hauteskundeen ostean, PSOE eta Izquierda Unidak adostu dute “hizkuntzaren inplantazioa, normalizazioa eta zabalkundea indartuko dutela administrazioan, hedabideetan eta eskoletan”. Hala ere,...

Read More
Uzt13 0

55 eguneko gose grebaren ostean aske utzi dute preso palestinar bat

Posted in Palestina

55 eguneko gose grebaren ostean, Khader Adnan palestinarra aske utzi dute Israelgo autoritateek. Adnan, ogibidez okina, urte luzeetan lanean aritu den ekintzaile palestinarra da. 2014ko uztailaren 8an atxilotu zuten eta ordutik atxiloaldi prebentiboan izan dute, inongo frogarik eta epaiketarik gabe espetxean. Igandean utzi dute aske eta garaipen gisa ospatzen ari dira palestinarrak. Gose grebak iraun duen denbora, eskumutur bat eta hanka bat ohera lotuta egin ditu. Bere familiak ezin izan du...

Read More
Eka12 0

Gogoratzen Gazako hondartzan jolasean ari zirela hil zituzten lau haurrak?

Posted in Palestina

Israelgo armadako fiskal orokorrak esan du “istripu tragikoa” izan zela eta inoren aurkako kargurik gabe itxi dute ikerketa, Ma’an agentzia palestinarraren webgunean irakur dezakegunez. 9 eta 11 urte bitartean zituzten. Nazio Batuen Erakundearen arabera, Israelek 50 egunetan 2.200 palestinar hil zituen, horietatik gutxienez 1.492...

Read More
Eka09 0

Israelek beste 26 mila milioi euro jarriko ditu boikot kanpaina borrokatzeko

Posted in Palestina

BDS boikot eta desinbertsio kanpaina geroz eta arazo handiagoa da Israelgo gobernuarentzat. Nagusiki horri aurre egin asmoz sortutako Afera Estrategikoen Ministerioak neurri zehatzak proposatu ditu, tartean, 26 mila milioi euro gehiago bideratzea horra (100 milioi shekel israeldar). Adierazi dutenez, hiru mailatan saiatuko dira BDSari aurre egiten: gobernu bulegoetan, inteligentzia komunitatean eta defentsa sisteman. Asteburuan Las Vegasen “anti-BDS” bilkura egin dute ekintzaile...

Read More
Eka03 0

Ada Colau: “Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobedituko ditugu”

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bartzelonako alkate izateko aukera handiak dauzkan Ada Colaurekin elkarrizketa egin dute El Paísen. Hirian egin nahi dituzten aldaketei buruz mintzo dira, eta erabakitzeko eskubidearen inguruan daukaten konpromisoaz mintzo denean, kazetariak galdetzen dio ea zer egingo duten kontsulta baliogabetzen badiete. Hemen erantzuna: “(Kontsulta) Egin daitekela defendatuko dugu. Lege injustuak desobeditu behar baditugu, desobeditu egingo ditugu. Erabat ukaezina da herritarrek aldaketa eskatzen...

Read More
Api30 0

Kataluniako Parlamentua inguratzeagatik zigortutako zortzi lagunak atxilotzeko agindua eman dute

Posted in Herrialde Katalanak

Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar eguneko epea eman die Kataluniako Parlamentua inguratzeagatik hiru urteko kartzela zigorra ezarri dieten zortzi kideei. Ez badira espetxeetara beren kasa joaten, bilatze eta atxilotze agindua emango dute. Elkartasuna antolatzen ari dira auziperatuen lagun eta senideak. Hainbat mobilizazio egin dituzte azken aldian kasu hau salatzeko. Azkena, apirilaren 19an 2.000 pertsonatik gora Legebiltzarraren bueltan bildu ziren giza kate bat egin eta auziperatuen...

Read More
Api20 0

Zortzi manifestariri jarritako kartzela zigorra salatzeko Kataluniako Legebiltzarra inguratu dute berriz

Posted in Desobedientzia zibila, Herrialde Katalanak

Bi kilometroko giza kateak Bartzelonako Ciutadellan dagoen Kataluniako Legebiltzarra inguratu du igandean. Aturem el Parlament ekintzagatik zortzi manifestariren aurka jarritako hiru urteko kartzela zigorra salatu nahi izan dute modu horretan. 2011ko ekainaren 15ean, milaka pertsonak Kataluniako Legebiltzarra inguratu zuten politikariak bertara iritsi aurretik. Egun hartan Kataluniako Generalitatearen Aurrekontuei egindako osoko emendakina atzera bota behar zuten, eta beste hainbat gauzaren...

Read More
Api08 0

Krimeako tatarerazko telebista bakarra lizentziarik gabe utzi du Errusiak

Posted in Tatariarrak

Krimeako tatareraz lan egiten duen munduko telebista kate bakarra, ATR, lizentziarik gabe utzi du Errusiak. Erabakia teknikoa izan dela adierazi diete Nationalian irakur daitekeenez, legedia betetzeko eskabideak ez dituela garaiz bete argudiatuz. Internet bidez emititzen jarraitzen du eta lotura honetan ikus daiteke telebista berak nola eman duen albiste honen berri. Tatariarren alderdi politiko nagusi den Qurultay-k “jazarpena” salatu du, eta Amnesty Internationalek...

Read More
Mar11 1

Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean

Posted in Irlanda Iparraldea

Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde. Bi ordu iraun zuen aurrez aurrekoa giro onean joan zela dio Ian Cobain kazetariak. Zortzi pertsona hauek armak zergatik hartu zituzten, beren erabakien ondorioak eta bake iraunkorrari egin nahi lioketen ekarpenaz mintzatu ziren. Deigarria da IRAko kide ohiek ez dituztela beren izenak eman nahi...

Read More
Ots25 0

“Euskararen aldeko mugimendua ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da”

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak, Maia herria, Wallmapu

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin. Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira...

Read More
2 / 14«Aurrekoa123410Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA