Lander Arbelaitz
Hasiera » Estaturik gabeko nazioak
Ots17 0

Irlandako 120 akademikok bat egin dute Israelen aurkako boikotarekin

Posted in Palestina

Irlandako 120 akademiko baino gehiagok adierazi dute Israeli boikota egingo diotela beren esparrutik, Tel Aviv aurrera eramaten ari den nazioarteko legediaren urraketei erantzunez. Adierazi dute jarrera irmoa dela “Israelek nazioarteko obligazioak eta giza eskubideen printzipio unibertsalak bete arte”. Datozen asteetan atxikimendu gehiago lortzea espero dute. BDS izenpean bataiatu zuten kanpaina: Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak. 2005ean abiatu zuten Palestinako gehiengo...

Read More
Urt21 0

El Diario Vascoren azal frankistak Donostiako paretetan

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria

El Diario Vascok “Saludo a Franco: ¡¡Arriba España!!” zioen 1937an tropa frankistak Euskal Herrian sartzen ari zirela. Frankisten garaipenak badakigu zer ekarri zuen gurean: milaka errefuxiatu, fusilatzeak, espetxeratze masiboak, milaka preso politiko kontzentrazio eremuetan sartzea, haurren bahiketa, euskaldunon hizkuntza desagerrarazteko neurri genozidak… Honela zioten artikulu editorializatzailean: “Ayer fueron liberadas por nuestras tropas las villas de Marquina,...

Read More
Urt08 0

4.000 haur indigena hil ziren eskolan Kanadan, asimilazio prozesu kriminal baten ondorioz

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Inuitak, Jatorrizko herriak, Kanadako indigenak

Kanadako Egiaren eta Berradiskidetasunaren Batzordearen ondorioen arabera, 4.000 bat haur hil ziren jatorrizko herrien asimilazio prozesuan. Herri indigenak, Metiak eta Inuitak zurien bizimodura asimilatzen saiatu ziren “eskola erresidentzialen” bitartez. Beren hizkuntza izan zen debekatu zieten lehen gauza.  Haurrak jo egiten zituzten, eta batzuk oheetara lotuta izan zituzten. Beste batzuei, beren hizkuntza hitz egiteagatik, orratzak sartzen zizkieten mingainean. Tortura horiek...

Read More
Urt03 0

Artur Masek nazioarteko agintariei bidali dien gutuna euskaratuta

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Herrialde Katalanak

Hasi da borroka diplomatikoa Kataluniako independentzia prozesuaren harira. Batetik, Artur Masek nazioarteko agintariei prozesuaren alde egiteko eskatuz idatzi dien gutuna publiko egin da (hemen PDF formatuan); eta bestetik, Espainiako gobernuak enbaxadetara 210 orriko txostena bidali du, finean esateko, “separatismoak elkarbizitza hausten du”. Espainiako diplomaziak dio ziur dela kataluniarren porrotaz. Halere, gutun serioa da, eta ondoren duzue Masek Merkeli bidalitako gutuna...

Read More
Urt03 0

Eskoziako kanpaina abian, Salmond eta Cameronen urte amaierako mezuekin

Posted in Eskozia, Estaturik gabeko nazioak

Martxan da Eskoziako independentzia erreferendumerako kanpaina. Eskoziako eta Britainia Handiko lehen ministroek telebistan emandako urte amaierako mezuetan gaiari heldu zioten, eta biek egin zieten dei herritarrei irailaren 18an bozkatzera joan daitezen. Salmondek baiezko bozka eskatu zien, Cameronek ezezkoa. Alex Salmondek independentziaren aldeko diskurtsoa egin zuen. Bertan nabarmendu zuen aukera historiko baten aurrean daudela eta baiezkoak irabazten badu, sozialki munduko herrialderik...

Read More
Urt02 0

EZLN: “Borroka kolektiboa da, baina borrokatzeko erabakia indibiduala, pertsonala, intimoa”

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Jatorrizko herriak, Zapatistak

EZLNren altxamenduak mundu osoa sorpresan harrapatu zuenetik 20 urte bete dira urtarrilaren 1ean. 1994az geroztik, armada zapatista herrikoiak Mexikoko jatorrizko herrien eskaera historikoak berreskuratu ditu, eta aldi berean, autogobernuaren bidean pauso praktikoak eman. Ehunka pertsona San Cristóbal de las Casas eta zapatismoaren sinbolo diren beste hainbat gunetara joan ziren, Juntas de Buen Gobierno (JBG) edo Herri Errebelde Zapatista Autonomoak artikulatzen dituzten erakundeetara. Gehien...

Read More
Abe29 0

Apurtu.org inpunitate osoz itxi zuten, Ateak Ireki bezala?

Posted in Adierazpen askatasuna, Aktibismoa sarean, Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Komunikazioa

Honela gertatu zen: Apurtu.org atari digitala itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko urtarrilean. Lau pertsona espetxeratu zituen, eta horietako bat (Miguel Angel Llamas Pitu) 18 hilabetez izan zuten kartzelan. Askatasunaren propagandarako tresna izatea egotzi zioten. Orain, sumarioa artxibatu dute.  Lau inputatuen aurkako karguak erretiratu egin dituzte. Pozik eta haserre daude: “Ikusten dugu komunikabide bat ixteko ez dela deus behar Espainiako estatuan”. Apurturen ondoren,...

Read More
Abe10 0

Bi pertsona hil eta 79 atxilotu ditu Kurdistanen Turkiako poliziak

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Kurdistan

Bi langile kurdu tiroz hil ostean, gutxienez 79 pertsona atxilotu ditu Turkiako poliziak azken lau egunetan.  Batari sei tiro jo zizkioten, eta besteari bi, autopsiaren arabera eta Firat berri agentzia kurduak jakitera eman duenez. Firaten irakur daitekeenez, Hakkari herrian hilerrira martxa egin zuten ostiralean, ezezagun batzuek PKKko kide batzuen hilobiak hautsi ostean. Hauek konpondu eta PKKko banderak jarri zituzten berriro, debekatuak Turkiako legearen arabera (Kurdistango bandera bera...

Read More
Aza21 2

Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Irlanda Iparraldea

Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio horietan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez. Inteligentzia zerbitzuek Military Reaction Force (MRF) taldea eratu zuten 40 kiderekin eta 18 hilabetez aritu ziren Belfasten lanean, 1973an bertan behera utzi zuten arte. Talde honetako kideek publikoki lehen aldiz egin dute hitz eta beren lana Belfasten IRAko kideak “ehizatzea” zela esan dute. Beren ustez, unitateak “bizitza asko...

Read More
Aza19 0

Herri harresiaren webgune berria: askegunea.com

Posted in Aktibismoa sarean, AskeGunea, AskeGunea Ondarroa, Estaturik gabeko nazioak, Euskal Herria, Herri Harresia Iruñea

Herri Harresiak webgune berria du: Askegunea.com. Bertan azken urteetan, atxilotze agindua duten herritarren inguruan sortu den mugimendu desobedientearen kasuak bildu dituzte. Izpuran itxialdia egin zuten 8 gazteak, Aurore Martinen kasua, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Oarsoaldeko 5 gazteak, Donostiako AskeGunea, Ondarroako Zubi Harresia, Iruñeko herri harresia eta egun Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 76 euskal herritarren kasua. Orain arte sortutako informazioa bildu dute, bai herri...

Read More
6 / 14«Aurrekoa5678Hurrengoa»

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA