Lander Arbelaitz
Hasiera » Palestina
Eka03 0

Gose greban 41 egun daramatzaten 70 palestinar ospitalera bidali dituzte

Posted in Palestina

70 preso palestinar eraman dituzte Israelgo ospitaletara igandean Midle East Monitor gunean irakurri dugunez. Inolako kargurik gabe atxilotuta dauzkatela salatzeko abiatu zuten baraualdia, asteartean 41 egun bete ditu. Guztira 5.000tik gora preso palestinar dauzkate Israelgo kartzeletan, eta hauetako askok atxiloketa administratiboen aurka elkartasun gose grebak abiatu dituzte. Hala ere, leku batean eta bestean kopuru ezberdinak irakurtzen dira, eta ezin zehatz jakin zer gertatzen ari den...

Read More
Mai15 0

Bi palestinar hil eta hamaika zauritu ditu Israelgo armadak ‘Nakba’ egunean

Posted in Palestina

Israelgo polizia indarrek bi palestinar hil dituzte Ramallahn, Nakba egunaren 66. urteurrena oroitzeko manifestazioetan. Batek 17 urte zituen, eta besteak 22, eta Maan informazio agentzia palestinarrak mediku iturriak aipatuz jaso duenez, biak munizioa erabiliz bularrean jota hil dituzte. Beste hainbat pertsona balaz zauritu dituzte. Nakba palestinarrentzat hondamendiaren eguna da. Eta israeldarrentzat, Israelgo estatuaren sorrera eguna. Nakban zehar 760.000 palestinar beren etxeetatik bota...

Read More
Api09 0

Jaurlaritzak lehentasunezko bazkide izendatu du Israel

Posted in Palestina

1- Israelek palestinarren oinarrizko Giza Eskubideak urratzen ditu, beste eragile askoren artean, Nazio Batuen Erakundeak dioenez. Ehunka kilometroko murrua eraikitzen jarraitzen du, asentamendu ilegalak, baliabide naturalen lapurreta, etxeen eraisketa eta eraso militar neurrigabeak. 2- Palestinarrek 50 urtez era guztietako erresistentzia praktikatu arren, Israelgo Gobernua ez da mugitzen. Hori aldatzeko aukera bakartzat, nazioarteari begira, boikot eta desinbertsio kanpaina abiatu zuten...

Read More
Ots27 0

Israelek guda krimenak egin ditu palestinarren aurka Amnesty Internationalen arabera

Posted in Palestina

“Ia inpunitate osoz” dozenaka zibil hil dituztela soldaduek Zisjordanian, haurrak barne, gaur argitaratutako txostenean Amnesty Internationalek (AI). Trigger-happy: Israel’s use of excessive force in the West Bank edo euskaraz Gatilu-alaiak: Israelen gehiegizko indarra Zisjordanian txostenean 2011tik estatu juduak egindako erasoak jaso ditu GKE honek. “Israelgo soldaduek hildako palestinarrak ez ziren arrisku beren bizitzarentzat eta kasu batzuetan, frogatuta dago nahita...

Read More
Ots17 0

Irlandako 120 akademikok bat egin dute Israelen aurkako boikotarekin

Posted in Palestina

Irlandako 120 akademiko baino gehiagok adierazi dute Israeli boikota egingo diotela beren esparrutik, Tel Aviv aurrera eramaten ari den nazioarteko legediaren urraketei erantzunez. Adierazi dute jarrera irmoa dela “Israelek nazioarteko obligazioak eta giza eskubideen printzipio unibertsalak bete arte”. Datozen asteetan atxikimendu gehiago lortzea espero dute. BDS izenpean bataiatu zuten kanpaina: Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak. 2005ean abiatu zuten Palestinako gehiengo...

Read More
Api03 2

Minbizia zuen preso palestinar baten heriotzak istiluak eragin ditu eta Gazari eraso egin diote hegazkin israeldarrek

Posted in Palestina

Astearte gauean 64 urteko Maysara Abu Hamdiyeh preso palestinarra Israelgo kartzela batean hil zela jakin zen. Palestinako Aginte Nazionaleko kide zen eta 2002tik zegoen preso. Bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, huts egin zuen atentatu batekin lotuta. Hamdiyek eztarriko minbizia zuen eta salatu zuen Israelgo ospitalean ez ziotela bere gaitzari aurre egiteko behar zuen sendagairik ematen, eta “heriotza zigor mantsoa” ezarri ziotela. Palestinako Aginte Nazionalak Israel jo...

Read More
Ots25 0

Torturatuta hil dute preso palestinar bat, autopsiak frogatu du

Posted in Estaturik gabeko nazioak, Palestina

Arafat Jaradat izeneko 30 urteko palestinarra hil da Israelen eskuetan zegoela. Autopsia egin diotenean, gorpuak tortura zantzuak dituela argitaratu du Maan agentziak. Sei hezur zituen hautsita: lepoan, bizkarrean, besoetan eta hanketako batean. Tortura basatien ondorioz hil da Jaradat Israelgo Kartzela Zerbitzuek heriotza baieztatu dutenean, France Presse agentziari adierazi diote “ziurrenik bihotzekoak eman” diola. Jaradat joan den ostegunean atxilotu zuten, otsailaren 18an,...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

Lander Arbelaitz

Donostia, 1985. Argiako kazetaria, aldizkariko azalen arduraduna eta politika lantaldeko kidea.

Kategoriak

  • Adierazpen askatasuna
  • Aktibismoa sarean
  • Alaskako herriak
  • Altermundialismoa
  • Amazighak
  • Amazoniako herriak
  • Aosta Harana
  • Arapahoak
  • Askapena
  • AskeGunea
  • AskeGunea Ondarroa
  • Asturies
  • Attawapiskat
  • Australiako jatorrizko herriak
  • Azawad
  • Bitxikeriak
  • Borroka teknikak
  • Bretainia
  • COVID-19 testuinguruan
  • Desobedientzia zibila
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuak ongi etorri
  • Eskozia
  • Eskozian idatzitakoak
  • Estaturik gabeko nazioak
  • Euskal Herria
  • Feminismoa
  • Frantziaren menpeko Polynesia
  • Gaeliko irlandarra
  • Gales
  • Galizia
  • Gatazka armatuak
  • Guaraniak
  • Hedabideak
  • Hegoafrika
  • Hegoafrikatik idatzitakoak
  • Herri Harresia Iruñea
  • Herri mugimenduak
  • Herrialde Katalanak
  • Historia
  • Hizkuntzen aldeko borrokak
  • Info7 kolaborazioak
  • Inuitak
  • Iritzia
  • Irlanda Iparraldea
  • Irlanda iparraldean idatzitakoak
  • Jatorrizko herriak
  • Kanadako indigenak
  • Komunikazioa
  • Komunikazioa politika da
  • Kortsika
  • Kurdistan
  • Liburuak
  • Maia herria
  • Memoria
  • Mendebaldeko Sahara
  • Okzitania
  • Palestina
  • Quebec
  • Saapmi
  • Sailkatu gabea
  • Sardinia
  • Sare sozialak
  • Street Art
  • Tatariarrak
  • Tirol
  • Turismo masiboaren aurka
  • Txeieneak
  • Txetxenia
  • Uncategorized
  • Veneto
  • Wallmapu
  • Wikipedia
  • Zapatistak
  • Zientzia eta teknologia

Nabigatu euskaraz

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA