12 urteko haur palestinarra, bere senideak eta soldadu israeldarra gatazkaren sinbolo gisa
Haur palestinarra atxilotu nahi du soldadu israeldarrak. Umeak 12 urte ditu. Soldaduak dio harriak botatzen ikusi duela. Haurrak ezetz, gezurra dela. Mendi harritsuan korrika doaz biak, kamera atzetik dena grabatzen. Besoan igeltsoa du gazteak. Metraileta handi bat militarrak. Bideoan, une batez, urrunean Israel eraikitzen ari den kolonia ilegal bat ikus daiteke, etxe zuri-zuriekin. Azkenean lortu du soldaduak harrapatzea negarrez ari den haurra eta nolabait lurraren kontra geldiarazi nahi du....
Read More‘Ongi etorri Errefuxiatuak’, Alemaniako herri mugimendu solidarioa
Errefuxiatuekin lotutako albiste eta irudi gogorrak ikusi ditugu hedabide nagusietan azken asteetan. Ez da gutxiagorako: Mediterraneo itsasoan urtero hildako milaka pertsonak; gudatik eta probreziatik ihesean doazenei eraikitako hesi eta trabak Espainia hegoaldean, Italian, Maltan, Grezian edo berriki Mazedoniako mugetan; Alemanian neo naziek errefuxiatuen aterpetxe edo autobusei egindako erasoak… Hala ere, bada era ikusezinean txingurri lan solidarioan ari denik ere. Refugees Welcome...
Read MoreGogoratzen Gazako hondartzan jolasean ari zirela hil zituzten lau haurrak?
Israelgo armadako fiskal orokorrak esan du “istripu tragikoa” izan zela eta inoren aurkako kargurik gabe itxi dute ikerketa, Ma’an agentzia palestinarraren webgunean irakur dezakegunez. 9 eta 11 urte bitartean zituzten. Nazio Batuen Erakundearen arabera, Israelek 50 egunetan 2.200 palestinar hil zituen, horietatik gutxienez 1.492...
Read MoreIsraelek beste 26 mila milioi euro jarriko ditu boikot kanpaina borrokatzeko
BDS boikot eta desinbertsio kanpaina geroz eta arazo handiagoa da Israelgo gobernuarentzat. Nagusiki horri aurre egin asmoz sortutako Afera Estrategikoen Ministerioak neurri zehatzak proposatu ditu, tartean, 26 mila milioi euro gehiago bideratzea horra (100 milioi shekel israeldar). Adierazi dutenez, hiru mailatan saiatuko dira BDSari aurre egiten: gobernu bulegoetan, inteligentzia komunitatean eta defentsa sisteman. Asteburuan Las Vegasen “anti-BDS” bilkura egin dute ekintzaile...
Read MoreIsraelek 15 urtetik beherako 1.266 haur palestinar atxilotu ditu 2014an, PLOk salatu duenez
Israelgo indar armatuek 15 urtez azpiko 1.266 palestinar atxilotu zituzten iaz Zisjordanian. Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PLO ingelesezko siglekin) eman ditu datuak. Atxiloketa hauen gehiengo zabala urtearen bigarren erdian gertatu zirela adierazi du Abdul-Nasser Farawnak, PLOren Presoen Autoritateen buruak. 1.266 haurretatik 200 oraindik atxilotuta daudela jakinarazi dute. Salbuespeneko lege israeldarraren arabera, 12 urtetik gorako haur palestinarrak atxilo ditzake polizia...
Read MoreBlock the Boat: Israelgo itsasontziak blokeatzea helburu AEBetan Palestinaren alde
Abuztuaren 16tik Israelgo Zim konpainiako itsasontzien aurkako blokeo kanpainan ari dira AEBetan, Palestinaren aldeko ekintzaileak. Lehenik, Zim Piraeus ontziaren aurkako blokeo kanpaina abiatu zuten Oaklanden, eta deskargatzea astebetez atzeratu dute, portuan piketeak egin eta itsasoan geldirik edukiz. Block the Boat ekimeneko kideek jakinarazi dute Zim konpainiako ontzi gehiagoren aurka egingo dutela, eta Los Angeles, Tacoma eta Seattle-ko portuetan blokeoak prestatzen ari dira. Israelen...
Read MoreIsraelen operazioa aurrera doa: 11 egunetan 471 palestinar atxilotu eta 5 hildako
Israelgo Armadak desagertuta dauden hiru israeldarren bila jarraitzen du Zisjordanian, kosta ahala kosta. 11 egunetan lau pertsona hil dituzte tiroz eta bosgarren bati operazioaren erdian bihotzekoak eman dio. Horrez gain, 471 palestinarretik gora atxilotu dituzte, horietatik 75 preso ohiak dira eta 2011n akordio baten ondorioz askatu zituzten. Hildakorik gazteenak 14 urte zituen eta zaharrenak 62. Tentsioa gora doa, eta hainbat iturritan irakur daiteke Israelek aurrez prestatutako operazioa...
Read MorePalestinar bat hil eta 150 atxilotu ditu Israelek, hiru kolonoren desagerketari erantzunez
Tentsioa gora doa Palestinan. Joan den ostegunetik hiru kolono israeldar desagertuta daude, eta inork ezer adierazi ez badu ere, Israelgo Gobernuak argi du bahiketa izan dela. Egoerari erantzunez, sarekada zabala abiatu du eta iturri palestinarrek zabaldu dutenez, dagoeneko 150 pertsona atxilotu dituzte. Sarekada egin bitartean enfrentamenduak izan dira armada eta harriak bota dizkieten gazteen artean, eta 20 urteko Ahmad Alsabarin tiroz hil dute Ramallan. Atxilotutakoen artean daude,...
Read MoreGose greban 41 egun daramatzaten 70 palestinar ospitalera bidali dituzte
70 preso palestinar eraman dituzte Israelgo ospitaletara igandean Midle East Monitor gunean irakurri dugunez. Inolako kargurik gabe atxilotuta dauzkatela salatzeko abiatu zuten baraualdia, asteartean 41 egun bete ditu. Guztira 5.000tik gora preso palestinar dauzkate Israelgo kartzeletan, eta hauetako askok atxiloketa administratiboen aurka elkartasun gose grebak abiatu dituzte. Hala ere, leku batean eta bestean kopuru ezberdinak irakurtzen dira, eta ezin zehatz jakin zer gertatzen ari den...
Read MoreBi palestinar hil eta hamaika zauritu ditu Israelgo armadak ‘Nakba’ egunean
Israelgo polizia indarrek bi palestinar hil dituzte Ramallahn, Nakba egunaren 66. urteurrena oroitzeko manifestazioetan. Batek 17 urte zituen, eta besteak 22, eta Maan informazio agentzia palestinarrak mediku iturriak aipatuz jaso duenez, biak munizioa erabiliz bularrean jota hil dituzte. Beste hainbat pertsona balaz zauritu dituzte. Nakba palestinarrentzat hondamendiaren eguna da. Eta israeldarrentzat, Israelgo estatuaren sorrera eguna. Nakban zehar 760.000 palestinar beren etxeetatik bota...
Read More