Lazzaretto vecchio
Hasiera » Juan Luis Aizpuru Beristain
Api26 0

Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

  Ordenagailua piztu nuen mailegu-eskaera baten simulazioa egiteko asmotan, jakin nahi bainuen zer kreditu, Deo adiuvante, zegokidan nire egoeran. Datuak betetzeari ekin nion: zenbatekoa eurotan, laurogei mila euro, agian; zenbat denboran ordaintzekoa, eman dezagun hamar urtean; zer nolako interesarekin, zergatik ez ehuneko bian edo hiruan. Jakin orain zenbateko mailegua emango dizugun. Klikatu hemen, arren. Barkatu! Aurrera jarraitzeko, zure adinaren laukia bete behar duzu. Ikus orain zer...

Read More
Ots27 0

Bichta éder

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori. Théodore Vermandois azken biztanlea izan duen jauregi horren historiak biltzen ditu Nafarroako erresuma ahantzia eta Frantziako...

Read More
Urt17 0

Lehengo harenez

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira....

Read More
Urt06 0

Maitasun kapitala: hobe dugu hemen (ez) uztea

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Emakume ahaldundua eta kontzientziatua izan arren, liburuko protagonista bere bikotekideak abandonatzen duenean pott eginda geratzen da, eta galdera sortzen da orduan: zer da maitasuna gure bizitzetan? Nola konfiguratu gaituzte, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?  Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, gizonak duela urtebete utzi zuen arte....

Read More
Urr19 0

Julio Villar: E, petrel!

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

      E, petrel! Nire ontziak 7 metroko luzera du, eta 1200 kilo pasatxoko pisua. Serie-fabrikazioan egina, printzipioz, zeharkaldi laburrak egiteko baino ez dago prestatua. 1968ko apirilean abiatu nintzen Bartzelonatik, eta portuz portu nabigatuz, Mediterraneoan zehar Marokora iritsi nintzen, eta ondoren Kanarietara. Atlantikoa zeharkatu nuen geroago, 34 egunetan. Antilletan hilabete batzuk pasatu nituen, eta gero, Karibetik barrena, Panamara iritsi nintzen: handik Pazifikora jo...

Read More
Ira18 0

Okela erre

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

  Abereak arekeitzea oso ohitura zaharra eta hedatua dugu. Euskaldunen erlijio zaharra   [Bittor Kapanagaren testua] –Zer daukagu erraiteko euskaldunon erlijio zaharraren gainean? Orain arte gai honi buruz hitz egitea tabu izan da. Ez da aintzina aintzinakoa gure artean kristianismoa, baina egin izan zuen ordezkatzea erabatekoa izan zan. Eta beste guztia ilunpean estalia eta kondenatua geratu zan. Beraz, aipaezina bilakatu zan aurrerago izan zitekeena, ezer izan ez balitz bezela....

Read More
Abu16 0

Ovidio-ren metamorfosiak

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

  Nork ez ditu Nartziso edo Pigmalion izenak inoiz entzun? Bata, bere buruaz maitemindu zen pertsonaiaz ari zaigu; bestea, berriz, bere artelanaz maitemindu zenaz. Nork ez ditu Dedalo eta Ikaro aita-semeak eguzkipean irudikatu? Bata, hegalak galdurik eta itsasoak irentsi zain, aitari deika; eta bestea, Ikaro! Ikaro! hots eginez, uraren gainean semearen luma batzuk bistaratu arte. Nola ahantzi maitale mitiko haien istorioak: Orfeo kantari paregabearen eta Euridize maitearen artekoak, Teseo...

Read More
Urt29 0

Balio erantzia

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

  [Felipe Juaristiren hitzaurretik] Ekaitz Goikoetxea bertsolaritza mundu entzutetsutik datorkigun artista da, idazle baino gehiago baita, bertsolari baino gehiago ere bai, nire iritzian. Idazleak idatzi egiten du, txukun edo zakar hori beste kontu bat da, baina zurian beltz pintatzen du bere barne-gogoak kaleratzeko agintzen diona. Idaztea maitasunezko kontua da, inork gutxik idazten du beretzat eta bere baitarako. Besteari begiak zuzenduak ditu, hark izan dezan non hartu plazer edo atseden,...

Read More
Abe15 0

Julen Belamuno

Posted by lazzaretto in bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain

Julen Belamuno Ekonomiako eta Filosofiako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakasle eta itzultzaile lanetan ibilia da, eta egun herri administrazioko langilea da. GAUEKO zaintzailea iluntzeko bederatziak aldera geratzen da bera bakarrik, azken langileek makina guztiak itzali eta etxerako bidea hartu dutenean, lantegian isiltasuna nagusitzen denean. Orduan, gauak ilunarekin batera bakea dakarren ordu horretan, bere erreinuaren jabe sentitzen da. Zorioneko ordu horretan...

Read More
Aza25 0

Ezkutuan dagoena

Posted by lazzaretto in Juan Luis Aizpuru Beristain

  Itsasoa garraxika ari zait   Itsasoa garraxika ari zait. Ekaitza ekarri du. Olatuek barra berria jan nahi dutela dirudi. Goiko argi gorria da Une honetan antzeman dezakedan bakarra. Antila bera ere zaztarrez beterik dago. Hondarraren arrastorik ez. Dena zikin, dena beltz. Kukuarri behe lainoak irentsi du. Itsaspeko bidea ez da ikusi ere egiten. Desagertu da. Dena ilun, dena beltz. Itsasoa garraxika ari zait, negarrez. Dena hautsi nahi du. Txikitu. Mila puska egin. Ez du amore...

Read More
Page 1 of 3123»

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA