Hasiera »
Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio
Iñaki Bastarrikaren bloga
Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.
Azken bidalketak
- Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
- Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
- Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
- Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
- Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
- Arteterapia (I) 2024-03-13
- Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
- Bichta éder 2024-02-27
- Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
- Babilonia 2024-02-09
Iruzkin berriak
- Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
- Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
- ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
- Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
- Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan
Artxiboak
- 2024(e)ko apirila (3)
- 2024(e)ko martxoa (4)
- 2024(e)ko otsaila (4)
- 2024(e)ko urtarrila (4)
- 2023(e)ko abendua (2)
- 2023(e)ko azaroa (2)
- 2023(e)ko urria (5)
- 2023(e)ko iraila (2)
- 2023(e)ko abuztua (1)
- 2023(e)ko uztaila (2)
- 2023(e)ko ekaina (1)
- 2023(e)ko maiatza (1)
- 2023(e)ko otsaila (2)
- 2023(e)ko urtarrila (4)
- 2022(e)ko abendua (4)
- 2022(e)ko azaroa (4)
- 2022(e)ko urria (5)
- 2022(e)ko iraila (5)
- 2022(e)ko abuztua (4)
- 2022(e)ko uztaila (3)
- 2022(e)ko ekaina (4)
- 2022(e)ko maiatza (5)
- 2022(e)ko apirila (4)
- 2022(e)ko martxoa (4)
- 2022(e)ko otsaila (4)
- 2022(e)ko urtarrila (5)
- 2021(e)ko abendua (4)
- 2021(e)ko azaroa (4)
- 2021(e)ko urria (5)
- 2021(e)ko iraila (4)
- 2021(e)ko abuztua (4)
- 2021(e)ko uztaila (4)
- 2021(e)ko ekaina (4)
- 2021(e)ko maiatza (5)
- 2021(e)ko apirila (5)
- 2021(e)ko martxoa (4)
- 2021(e)ko otsaila (5)
- 2021(e)ko urtarrila (5)
- 2020(e)ko abendua (6)
- 2020(e)ko azaroa (7)
- 2020(e)ko urria (7)
- 2020(e)ko iraila (8)
- 2020(e)ko abuztua (6)
- 2020(e)ko uztaila (15)
- 2020(e)ko ekaina (9)
- 2020(e)ko maiatza (9)
- 2020(e)ko apirila (11)
- 2020(e)ko martxoa (14)
Kardantxiloa
2021-07-18 // bAst // Iruzkinik ez
Nork diseinatu eta margotu du kardantxilo hau?
Kardantxiloa karduan VLN
Kardantxiloak baditu beste izen batzuk ere.
[euskarazko hitzak bila Nola Erran hiztegiaren barnean]
Chardonneret
nom masculin
kardamiru (BL) – txorikardinale (ZU) – karnaba (MD)
avec sa tête rouge, jaune, blanche et noire, y a-t-il par ici d’oiseaux plus beaux que le chardonneret?
bere buru gorri, hori, zuri eta beltzarekin, hemen gaindi ote da kardamirua baino txori politagorik?
Hona hemen Erramun Marurik (Alejandro Bilbao) orain ia ehun urte idatzitakoa.
Karnaba
Karnaba txoritxu
Artegaz betea
Yan orduan bere
Kantari zabiltza.
Abar orlegian
Zakust nik kantari
Iñoz itxi barik
Zure doñuari.
Bedarretan bere
Aleari tinka
Zure doñuetan
Zakust zabiltzala.
Abarraren puntan
Kabitxu polita
Egiten dakizu
Txoritxu pizkorra.
Lau arrautza imini
Lau ume atara,
Laurek azi eta
Kantari aurrera.
Burua gorria
Bularra zurizka
Ego-buztan beltzak
Auts-margoko soiña.
Luma bellegirik
Ezpaluko berak
Azaldurik orra
Beraren margoak.
Doñu indartsu dun
Kantari utsa da
Txori begiko dan
Karnaba txoria.
Hondarribia, 1924
Amazonia
2021-07-11 // bAst // Iruzkinik ez
Sebastião Salgado argazkilari brasildarrak sei urte eman zituen Amazonian barrena bidaiatuz, baso, erreka eta mendien argazkiak ateraz, Amazônia liburua egiteko. “Ene iritzian, azken muga da, bere baitan unibertso misteriotsua, izadiaren ahal neurrigabea Lurbiran beste inon bezala senti daiteke” dio Salgadok. Amazoniako jende indigenaren alde egin du, dozena bat triburen eguneroko bizitza dokumentatuz oihanean -ehiza, arrantza, … dantzak, erritualak-. “Azkengaberaino hedatzen den oihana dugu hau, landare eta animalia espezieetan hamarretik bat hemen bizi da; munduko laborategirik handiena da” diosku Salgado jaunak.
Argazkia ateratzeko argazkilariak bat egiten du guztiz inguruarekin: “Badakizu zerbait ezustekoa ikusiko duzula. Paisaiarekin bat egiten duzunean, egoerarekin bat, irudia zure begietara eraikitzen doa. Baina ikusi ahal izateko, fenomenoaren parte izan behar duzu. Orduan elementu guztiak jokatzen hasten dira zuretzat… Nik oso atsegin dut horrela geratzea, orduak eta orduak, zelatan, enkoadratzen, argia sakon lantzen… maitatu egin behar da egiten dena”.
Rio Negro-ren ibaiertza, Anavilhanas artxipelagotik gertu, Amazonas estatuan, 2019.
Sebastião Salgado
Cotingo-ko ur-jauziak, Roraima estatuan, 2018. Sebastião Salgado
Marauiá mendikatea, Amazonas estatua, 2018 Sebastião Salgado
Amazonia liburua, Sebastião Salgado-rena
Neskaren aurpegiko margoek ezkon-hitza oraindik eman gabea dela adierazten du.
Kampa do Rio Amônea Lurralde Indigena, Acre estatua, 2016. Sebastião Salgado.
Genesis
Sebastião Salgadoren GENESIS proiektua txuri-beltzean egindako argazki liluragarriz osatua dago. Gizarte modernoak eta aurrerapenak indar eginagatik, aldatu ez diren jende eta paisaiak agertzen dira. Zortzi urteko espedizio berebizikoan ateratakoak dira.
Sebastião Salgado argazkilaria Brasilgo azienda batean hazi zen eta izadiarekiko maitasun eta begirune handia du. Era berean egoera sozioekonomikoak gizakiari nola eragiten dion ikasi eta erakutsi du.
Bekain beltzeko albatrosa, Willis uharteen artxipelagoan. Hego Georgian. 2009.
Argazkilaritzaz gain, badu egina bestelako lanik ere: Lurralde gorritu bati bizia ematea. Salgadok oinordetzan jaso zituen lursaila eta etxaldea jaioterrian, eta, dozena bat urteren buruan, landaretzaz beztiarazia zuen inguru gorri hura.
1/2
O INSTITUTO TERRA, MINAS GERAIS, BRASIL, 2001ean, Brasilgo oihan atlantikoa birlandatzen hasi zirenean, eta 2013an, helburua lortuta.
Erbia eraiki
2021-07-04 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Erbia Albrecht Durer
Eraiki errateko bada bertze aditz bat ere: bastitu.
(L, BN, S; VocBN ). Ref.: Lh; EAEL 60.
“Bâtir, construire, bâti. Erditsua falta dut orano etxe egin behar dutanaren bastitzeko behar ditutan gauzetarik” VocBN . v. eraiki.
Bi tenpla hurak manera eta gisa hartan ziren fondatiak eta bastitiak. Tt Onsa 11. Murrailla zen bastituta jaspe harriz. He Apoc 21, 18 (Lç eta zen haren murraillako bastimendua iaspez). Ikhusirik Jaunak bastitü diala Sioneko hiria. UskLi 116. Zori gaitz zientzat, eskribau eta farisien hipokritak, zoinek bastitzen baidituzie hil hobiak profetentzat, eta edertzen yustuen ohoretan egin izan diren obrak. SalabBN Mt 23, 29 (Lç edifikatu, Dv altxatu, Ip, Leon eraiki). Aiziak handiturik eman dienian etxe horren kontra, hau ez da erori, zeren bastitia baitzen harriaren gainian. Ib. 7,25.
Eraitsi
Eraitsi. Hiztegi Batuak honela dio:
eraitsi1, eraits, eraisten
1 du ad. Jaitsarazi, erorarazi. Agintedunak eraisten ditu beren aulkietatik. Gurutzetik eraitsi zuten. Mikolek berak leihotik behera eraitsi, eta Davidek ihes egin zuen. Harrokeriak eraitsi zuen Luzifer zerutik infernura. Gizona abereen mailara eraitsiz. Langileei alogerak eraisteko. Adarrak lurra jo arte eraitsi. Portutik irtetean, belak eraitsi zituzten.
2 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, lurrera bota. Eraikina eraisteko lanak bertan behera utz ditzaten eskatu zuten. Abu Ghraib izen beltzeko espetxea eraitsi egingo dute, eta berria eraiki. Zergatik gelditu dira denak isilik herriak eraisten zituzten bitartean?
Koldarra eta kaldarra
Hiztegi Batuak “koldar” hitzaz dio: Zernahi eratako arriskuen beldur dena, arriskuari ihes egiten diona. Ik. beldurti. Ikaslea koldarra baita, gai sakonagoetan murgiltzeko. Batzuk koldarrak, besteak ausartak. Koldarra ehun bider hiltzen da; bihoztunak, ordea, ez du heriotza behin baino dastatzen. Koldarren beldurgarria.
adj. g.er. Doilorra.
(V-gip ap. A ), kalddar (G-to-bet-nav, AN-gip ap. A), kalder (G-goi-azp ap. A), kaldor (V-gip ap. Iz ArOñ ).”Persona ruín, innoble” A. “Kaldar, arrazoia emoten eztakiena, egia ikusi ta ala ere ukatu egiten dabena, ori da kaldarra” And Egun 85 nota. “Kaldor, kaldórra, es una palabra insultante. Que hace acciones malas” Iz ArOñ.
Gatzik gabeko amaika kaldar / bazegok lurren gañian. And Egun 82. Petral, ergel, zikin, txaplata, kaxkar, kalder, zorritsu orrek. Urruz Auspoa 47, 76. Denporatxua zeroian aurrera ta etxeko-andriak, ain kalderra (ruín, egoista) ez izanarren, […] leun-leun luzetu zetsan […]. SM Zirik 142.
“Kaldar, pequeño, defectuoso” Asp Gehi.
Mala (suerte).
Zuaitz bakarra ta alaba bakarra, / izan oi dute adur kaldarra. Ayerb EEs 1916, 145.
hauskaldar.
Cernada, ceniza que ha servido para hacer lejía. “Charrée” Dv. “Charrée. Syn. (V, G), lisiba (lessive). Les deux termes BN et L sont une altération de la vraie forme conservée dans le dialecte S haus-khelderra” H. [Laborariaren lanak hilabetheka:] Aphirilean. Garagarra, lur sagarra eta bazka berdeak eraitea. Sorhoak urztatzea. Hauts-khaldarra ematea. Dv Lab 206.
“Brasier, cendres vives” Hb. “Rescoldo” A.
Laido
Hiztegi Batua.
Orotariko Euskal Hiztegia
Laido
Etim. Préstamo románico; cf. cast. ant. laido ‘ignominioso, torpe’, etc.
(AN, L, BN, S; SP, Urt IV 91, Ht VocGr 348, Lar, Izt, Arch VocGr , VocBN , Gèze 297, Dv, H, VocB). Ref: A; Lh; Lrq. Afrenta, ultraje, escarnio, ofensa, ignominia, deshonor. “Déshonneur, ignominie” SP. “Afrenta” Lar e Izt. “Desdoro” , “deshonor”, “baldón”, “ignominia” Lar. “Opprobre, outrage, déshonneur. Urtheen laidoa (Gy)” Dv.
Adelfa edo heriotzorria G.J
Heriotzorri
Wikipediak dio: Heriotzorri edo adelfa (Nerium oleander) Apozinazeoen familiako zuhaixka da. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da berez, baina eremu horretatik kanpora dauden lorategietan ere ikusten da landare apaingarri gisa.
Sasi modura hazten da eta 3-4 metrotako altuera har dezake. Erramuaren antzeko hosto berde gogorrak eta iraunkorrak izaten ditu, tamainaz harenak baino luzeagoak. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.
Landare pozoitsua da. Zurtoinetan eta hostoetan bihotza gerarazten duen gai pozoitsu bat du. (Lur entziklopediatik hartua). Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.
Ariketa: goiko hitz horiekin eratu testu bat.
Lagun on bat eraiki zuen.
Etxe bat zuten bastitu.
Eraitsi nahi izan zieten
jende koldar kaldarrek
laidoaren bitartez.
Gero jatera eman zieten
heriotzorria.
Baina iraun zuten bizirik.
Adelfa izeneko alaba jaio zen.
Oinordetzan hartu zuen etxea.
Eta lixiba eginik
den-den-dena garbitu zuen
eta hauskaldarrarekin
soroak ongarritu.
Donato Ndongo-Bidyogo
2021-06-27 // bAst // Iruzkinik ez
Donato Ndongo-Bidyogo
Donato Ndongo-Bidyogo Argazkia: El País
Donato Ndongo-Bidyogo idazlea eta kazetaria da (Niefang, Ekuatore Ginea, 1950). Ekuatore Gineako literatura idatziaren bultzatzaile nagusia eta idazle afrikarrik nabarmenenetakoa dugu, askoren iritzian. Haren obra ikasten da Espainia, Afrika eta Amerikako hainbat unibertsitatetan.
Olvidos (Ahanzturak) olerki-liburua
[Olvidos] (Ahanzturak) bi partetan zatitua da: Aurora (Goiztiri) eta Despertar (Itzartze). Bietan aurkitzen dugu ahots zalantzati bat, iragan berritu baten eta ikusten ez den etorkizun baten artean dabilena.
Atzera begirako honek maitasunari emana dirudi; honela esaten da alabari egiten dion dedikatorian: Lia-rentzat, soilik berarentzat, maitasun kantu hauek. Halere ene maitea txandakatzen da ene adiskidea-rekin, eta badirudi adierazi nahi duela emakume batenganako maitasuna, eta baita ere, ideia batekiko, esperantza urratu batekiko, aberriarekiko?… Inmaculada Díaz Narbona (hitzaurrea)
Olvidos [Ahanzturak]
Donato Ndongo
Deitu nizun, hildako hizkuntza
guztietan eta bizietan: arameoz eta latinez,
wolof, fang eta mandarinez, bisio-z eta anbo danborrez,
Tresna joz bubiz eta ketxuaz,
Machado eta Keats-en lumarekin
Baudelaire eta Juan Ramonen bertsoekin,
Tchikaya eta Lamartine-ren soinuekin
eta Soyinkaren intonazio irmoarekin.
Isiltasuna. Begiztatzen nuen inguru zabalean. Beti isiltasuna.
Ezer ez. Ametsen oihartzun urrunak.
Beti isiltasuna.
Gaua gerturatu ahala
amets posibleak amesten ditudanean
sinetsi nahi dut iritsiko dela goizaldea
(urruntasuna, garai bikainak
galduak ur gardenen itzalunean,
handik ikuskatzen dut hondalea).
Goizaldea gerturatu ahala
amets ezinezkoak amesten ditudanean
sinetsi nahi dut iritsiko dela gaua
(urruntasuna, ispilu konbexu
eguzki-errefraktarioak,
zeren eguzkiak bideak argitzen dituen
eta haietatik ikusten nik amildegia).
Eta orain zure etzanguan
(itzarria, ametsetan)
zure ondoan etzana, begiratzen dut sorgor,
astiro-astiro jaisten dela sabaia
gure aurka
(ezgai zara mugitzeko, ezgai naiz mugitzeko)
zanpatuak ezin barkatuzkoan, kondenatuak
merezi izan genuen heriotz pekamenezkora
(ginen bezalakoak ginelako).
Ez nekien zurekin berriz elkartu ala ez,
ariman esperantza oihu batek xuxurlatzen zuenez.
Zuregana hurreratzen nintzen, pixkanaka, fidakaitz
zure historia goibeltsuagatik, belarriz belarri
xuxurlatua zure haurtzarotik.
Eta murmurioek esaten zuten: ez da duin
zurea bezalako hain maitasun handiaren,
garbiaren, kezka buruzale oroz librearen.
Baina zuk eragiten zenuen erakarmen bekatuzkoa,
sortzetiko mantua zure zauri zornetsuak estaltzen,
arimaren nahastazioak
ispilutxo erakargarriak
beira-ale dirdaitsuak
adiora arte argitu gabeko ezezaguna.
Eta zorzor ibili nintzen Ozeano, eta Zeru zehar,
Itsaso, Haize eta Ekaitz zehar,
zugana hurreratu arte,
bihozkada halakoa izan arren.
Eta heldu nahi izan zintudanean, entrega burutuz,
zure bisaia ikusi nuen, heriotz aurpegia, usaindu nuen zure hatsa, ustela,
eta ihes egin nuen engainuzko irrika orotatik,
damuturik ez nituelako aditu, zorigaitza
iragarri zuten orakuluen aholku zentzuzkoak.
Eta orain, zahartzaroko oroitzapen zalantzakorrekin,
bakarrik, berriro begiratzen ditut ene oroimenean, iragandako atsekabeak,
hau aldarrikatzeko: ene adiskide, berriro bizitzen banaiz ere,
sekula ez naizela zugana itzuliko, zure harrizde pozoitsuetara,
denborak ezinezko egin zuen maitasun betirakoa egon arren.
Baina, denborak egin al zuen hori?
KANTIKA
Nik ez dut poeta izan nahi
Afrikari kantatzeko.
Nik ez dut poeta izan nahi
beltz denari glosa egiteko.
Nik ez dut horrela poeta izan nahi.
Poetak ez ditu edertasunak kantatzen.
Poetak ez du luzitzen azal beltz dirdaitsua.
Poetak, poeta honek ez du ahotsik
dama galaien ibilkera uhinduentzat
ile kizkurreko eta aldaka biribileko.
Poetak negar egiten dio bere lurrari
amaigabeko eta txiki
gogor eta hauskor
argitsu eta ilun
aberats eta pobre.
Poeta honek eskua lotua du
bere jendea lotzen duten kateetara.
Poeta honek ez du nostalgiarik
iraganeko lorienik.
Nik ez diot kantatzen sexu bozkariozko
arrosa-lorategi usaindunari.
Nik ez dut adoratzen ezpain lodirik
mango freskoaren zaporedunik.
Nik ez dut pentsatzen emakume makur-makurraz
saskikada egur bizkarrean dakarrenaz
ume batek bular hustua zurrupatzen diola.
Nik deskribatzen dudana historia tristea da
txuriz
beltzez
gorriz eta horiz
beteriko mundu batena
putzuz putzu jauzika
elkarri hitz egin edo begiratu gabe
dabilen jendearena.
Poetak, hildakoak negartzen ditu
esku beltzek hiltzen dituztenak
Belztasunaren izenean.
Nik neure herriarekin kantatzen dut
cacao-ondoaren pean pasatako bizitza,
haiek txo-ko-la-te-a merienda dezaten.
Bere herria triste badago,
poeta triste dago.
Ni ez naiz poeta jainkoaren nahia delako.
Poeta poeta da gizakiak nahi duelako.
Nik ez dut nahi poesiarik
poeten belarriak bakarrik gozarazten dituenik.
Nik ez dut nahi poesiarik
ardo beltzeko gauetan emakume liluratuen aurrean
irakurtzen denik.
Poesia, bai.
Poetak, bai.
baina jakin dezatela zer den gizakia
eta zergatik sufritzen duen gizakiak
eta zergatik aiots egiten duen gizakiak.
HISTORIA Y TRAGEDIA DE GUINEA ECUATORIAL
EKUATORE GINEAKO HISTORIA ETA TRAGEDIA (edizio gaurkotua)
Egilea: Donato Ndongo
Lan hau 1977an argitaratu zen, Historia y tragedia de Guinea Ecuatorial (Ekuatore Gineako Historia eta Tragedia) eta «klasiko» bihurtu zen, ikuspegi guztiz berritzailea zuelako Ekuatore Gineako historiaz.
Ordura arte idatzitako guztiak ikuspegi eurozentriko eta kolonialista zuen, eta hori haustera etorri zen liburua. Balio handiko lana da ekuatore ginearrentzat, bereziki.
Edizio berri hau, zuzendua eta aberastua dago, eta 1982 arteko historia jasotzen du. Lan mardul honek jakitera ematen ditu espainiar kolonia ohian gertaturiko zenbait gertaera ezezagun.
Las tinieblas de tu memoria negra (Zure memoria beltzaren ilunbeak) liburua, Los hijos de la tribu (Tribuaren seme-alabak) trilogiaren lehen liburua da (bertzeak Los poderes de la tempestad-Ekaitzaren ahalak eta El Metro-Metroa), eta kolonialismo espainiarraren garaian jaiotako ginearren belaunaldiaren historia osoa kontatzen du. Liburu honetan, Ndongok berrogeita hamarreko hamarkadako giro ginearra erakusten digu, haur baten begi errugabe eta minduetatik.
110-111. or.
Eta neuri iruditzen zitzaidan, hartatik ez zuela ezerk ere balio, uko egiten nion neure bizitza honela irudikatzeari, egunez egun, beti, zementuzko adreiluz eta zink txapaz egindako etxetik kakao-sailetara eta kafe-sailetara, matxetea bizkarrean salakot marroi argi zaharra zamalka nire buru arradatuan, sahariar-jantzi inutil listua, esplorataile beltz eskastuaren itxurarekin, eltxoak ziztaka ene beso biluzietan, izerditsu eta usain txarreko, gose jan ezinik, don Santos Casamitjana-ri hitz emandako uztaren esklabu betiko, zuri hark erosten baitzuen gure finketako kafea eta kakaoa, eta hark ekartzen zizkigun irrisa eta arrain lehorra eta oihalak eta azukrea eta kontserba-potoak dirurik gabe, kafe zaku asko eta kakao zaku asko eramaten genizkionean ordaintzeko. Baina baita ere galdetzen nion neure buruari ea ihes egiteko neukan gogo bizi hura guztia ez ote zen gure aitak arrazoi izatearen froga, hau da, lana ez nuela gustuko. Eta neure burua adoretzen nuen erranez bai nuela gustuko lan egitea, baina ez lan hori, baina betiko geratuko zen zalantza. Eta neure burua suspertzen nuen behin eta berriro erranez ezetz, ez nintzela ume inutil bat ez beltz nagi bat, eta gogor heltzen nion matxeteari, piñaren txortena eztiki ebakitzeko, enborra edo adarra zauritzeke, eta bizkarra oker-oker egiten nuen, fruitu hori bakoitza banan-banan hartzeko makurtzean, ikaragaitz sorgor eusten nion, zer erremedio harik eta joan ahal izanen naizen arte, edozein aitzakia medio, baina zer aitzakia, intsektuen ziztadak eta nektar bila dabiltzan erleen burrunba, heroi eran zamatzen nuen ene gihar mehar bizkarraldekoen gain, melongo saski astuna, likido itsaskor bat isurtzen zuten alez betea, likido hau izerdiarekin nahasten zen, unatua nengoen hasi aitzin, husten nuen edukia kakao ale pilaren gainean; ale haiek sakabanatu egiten ziren inguru zabal samarrean, eta ez zuten pila goratzen zeruraino, aitak ikusi ahal zezan zenbat lan egin nuen. Eta sulfato urdinkara, mikatza eta pozointsua, zutoinak, hostoak, fruituak, eta giroa eta neure eskuak inpregnatzen, kontu izan, ez itzak eskuak begietara eraman, ezinezkoa hori eragoztea, aita, pentsatzen zuen, ez duzu ikusten izerdi tantek itsutzen nautela.
Eta ortzegun guziez igotzen ginen Aita Remigio Maria Echenagusia, Esteban eta hirurok, misio katolikoko Peugeot furgonetan eta inguruko herrixketan zehar ibiltzen ginen, internoek jaten genuen jana biltzeko. Atsegina zen niretzat asteroko txangoa, ene bidaia-gogoak asetzen zituen eta berez neukan jakin-mina, eta egiaztatzen nuen zein begiko ninduen eta nola distingitzen ninduen Ojo Picante aita ezin adierazizkoak.
Kakaoa Ederkidüra: Juan Andara Nieto
Irvin D. Yalom
2021-06-20 // bAst // Iruzkinik ez
Irvin D. Yalom idazlea Washington-en jaio zen, guraso errusiarrengandik. Medikua, psikologoa eta psikiatra izanik, entzutetsu egin dira haren ekarpenak, zientzian eta literaturan. Nietzschek negar egin zuen eguna eta Schopenhauer sendabidea eleberrien ondoren, Spinozaren arazoa dugu aipagarri.
Schopenhauer sendabidea (gaztelania)
Allaj Schopenhauer (arabiera)
Hirurogeita bost urterekin, Julius Hertzfeld, San Francisco-ko psikoterapeuta nabarmen batek jakin du gaixotasun terminal bat duela. Urte bete geratzen zaio bizitzeko… Zer egin? Nola erabili azken hilabete horiek? Juliusek bere bizitza eta lana errepasatzen ditu eta bere buruari galdetzen dio ea zenbateraino lagundu dien pazienteei. Aspaldiko paziente batengana jotzen du, Philip baita, terapeuta gisa izan duen frakasorik handienetako bat. Bere esperientzia, jakinduria eta maitamena eman nahi ditu terapeutak eta Philip sartzen du terapia taldera. Philip gizon hotz bakartia da, eta honek Arthur Shopenhauer-en pentsamendua erakusten die, hura baitauka benetako terapeuta pertsonaltzat. Ezkortasunaren filosofo handiak gidatu du…
“Philipek baiezko keinu bat egin zuen.
-Galdera interesgarria da. Erantzuna baiezkoa da, beharbada lagungarri izango zitzaidan. Ez dakit ziur, baina Schopenhaueren idatziek iradokitzen dute berak neurearen antzeko desira sexualak zituela, biziak eta asezinak. Horregatik sentitu nintzen beragandik hain ulertua.”
Nietzschek negar egin zuen eguna (katalana)
Nietzschek negar egin zuen eguna (txinera)
“-Breuer doktorea. Ikusi nahi zintuzket, arazo larri bat dela eta. Filosofia alemaniarraren etorkizuna jokoan dago. Bihar itxarongo dizut goizeko bederatzietan Sorrento kafetegian. Lou Salomé.-Venezia, 1882ko abendua”.
Lou Salomé gazte ikusgarri eta suharrak hitzordu misteriotsu bat egiten du Josef Breuer mediku vienar ospetsuarekin, Friedrich Nietzsche izeneko baten bizitza salbatzeko, filosofo alemaniar tormentatua da, ia ezezaguna, etorkizun handikoa, krisi latzean dagoena eta bere burua hiltzeko tentaldiak dituena, Lou Salomé eta Paul Rée –rekin izan duen harremanaren ondotik.
Breuer doktoreak, bere dizipulu gazte Simund Freud-en teoría berritzaileak aintzat hartuz, onartzen du Louk proposatzen dion estrategia arriskutsua, Nietzsche psikoanalizatzea, hau konturatu gabe, jakin gabe neskak eragindako azpilana dela.
Spinozaren arazoa (katalana)
1940ko maiatzaren 10ean, Hitler-en tropa naziek Herbehereak inbaditu zituzten. 1941eko otsailetik aurrera, espolioaz arduratu zen espedizioaren buru, Reichsleiter Rosenberg presaka doa Amsterdam-era, Spinoza-ren liburutegia konfiskatzera.
Zer liluramendu eragin dezake Spinoza filosofo judutarraren lanak Rosenberg ideologo naziarengan? Zein izan zen Spinoza hura, Amsterdameko komunitate judutarrak 1656an eskomikatu zuena eta familiak berak baztertua?
Spinoza hizpide hartuta, Yalom-ek beldurraz, Jainkoaz eta fedeaz hitz egiten digu.
“Rebekak belarriak estaliak zituen eskuekin, baina Bentok (Spinozak) ozenago segi zuen:
-Nik esaten dizut, gorputza hiltzen denean, arima hiltzen dela. Ez dago beste mundurik. Ez dut utziko ez rabinoek eta ez inork arrazoitzea debeka diezadaten, zeren soilik arrazoiaren bidez ezagut dezakegu Jainkoa, eta zeregin hori da bizitza honetako zorion-iturri bakarra.
Rebekak altxa eta joateko prestatu zen. Bentorengana gehiago hurreratu zen eta begietara begiratu zion.
-Lehen, gure familian, zinen bezala nahi zaitut –besarkatu zuen-. Eta orain- zaplaztekoa emanez- gorroto zaitut.”
Amsterdam 1656 (XVII. atala)
Egun bateko sorkariak (katalana)
Kontakizun bilduma honetan, Irvin D. Yalom beldurraz, minaz eta esperantzaz mintzo da, eta erakusten du psikoterapia prozesuak lagundu egin dezakeela giza-ezbairik berezienetan.
Eugenio Nkogo eta filosofia afrikarra
2021-06-13 // bAst // Iruzkinik ez
Filosofia afrikarraren sintesi sistematikoa Eugenio Nkogo
Filosofia afrikarraren sintesiak datu harrigarriak dakartza mendebaldeko kulturaren jatorriaz. Filosofo eta literato greziarrak ez ziren sortu ezerezetik, eta egipziar zibilizazioa ez zen bere baitatik jaio, mirari gisa. Haria, egipziar eta greziar kultur-mirarien iturria, kultura afrikarrean dago. Eta ezin zuen bestela izan, zeren gure espeziea, homo sapiensa, Afrikan sortu baitzen duela 200 milurteko besterik ez. Han gertatu ziren gizakiaren lehen lorpen futsezkoak: ahozko mintzaira eta idatzia eta pentsamendu sistematizatuaren sortzea, giza generoaren alde etikoa eta artistikoa. Sakontasun handiz, Eugenio Nkogok frogatzen du zibilizazio humanista Afrikatik Mendebaldera etorri zela Egipto eta Erroman zehar. Esklabismoa eta kolonialismoa jasan ondoren, pentsamendu afrikarra mugimendu berri baten abangoardia bihurtzen ari da, mugimendu horrek lagundu egiten du orain ere, mundu zibilizatuago eta libreago batera iristeko bidean.
Síntesis Sistemática de la Filosofía Africana izeneko liburuan, Nkogo Ondó filosofoak, Ekuatore Gineakoa baita, proposatzen digu afrikar kontinenteari esanahi berria ematea eta hark zientziari eta bereziki filosofiari egin dion ekarpenari esanahi berria ematea. Donato Ndongo ekuatoreginear ezagunak, hitzaurrean dioenez, Afrikari buruzko ideia oker hauek esklabutzaren eta kolonialismoaren ondorengo dira, zuriengan eta beltzengan txertatu baitzuten gehiuste eta gutxiustea, hurrenez hurren, beltzei ukatuz pentsamendu arrazionala izateko gaitasuna ere.
“Behaketa eta fenomeno astronomikoei esplikazioa emateko ahalegina Ishango-en ahaleginetik jaio zen, Eduardo aintziran, gaurko Kongoko Errepublika Demokratikoan. Esplikazio honek goia hartu zuen zientzia-mailan Belztasunaren Egipton, eta ondoren oinordetzan hartu zuten Dogon-darrek. Dogon herriak metatutako esperientzia hau ez da XX. mendeko jakintza, baizik eta milaka urtekoa: teoria, orbitei eta planeta txikiei buruzkoa, Sirio A eta B-rena esaterako, (azken honi “Po Tolo” deitu zioten) K.a. mende asko lehenago aipatu zuten, eta hori berretsi dute XX. mendeko aurrerapen zientifikorik ikusgarrienek, zehazki Irving Lindenblad doktoreak lortutako argazkian, amerikar Itsas Behatokian.”
Errotiko pentsamendua
Errotiko pentsamendua Eugenio Nkogo
La pensée radicale (Errotiko pentsamendua)
Eugenio Nkogo pentsalari eta irakasleak, Filosofiaren historia eginez, filosofiaren benetako jatorria bilatu nahi du, hau baita: Belztasunaren Egipto, eta hori ez daki mendebaldeko tradizioak. « Benetan librea » den filosofiari omenaldia egitean, XX. eta XXI. mendeetara dator, eta ikusten du dimentsio bakarreko pentsamendua dela nagusi, “gaingiroki” begiratzen duena; zenbait boterek bultzaturik, traizionatu egin dute benetako filosofía. Ziurgabetasun horren erdian, sortu da Errotiko pentsamendua, filosofía hori berreskuratzeko eta gure garaiotako giza-arazoari konponbidea bilatzeko.
Eugenio Nkogo Ondò filosofo eta irakaslea
Jaioterria Bibás, Akonibe, Río Muni (Ekuatore Ginea), 1944ko urriak 18. Filosofian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Ontologia eta filosofia garaikidea ikasi ditu Paris-Sorbonne Unibertsitatean (Frantzia). Irakurle izan da Ghana-ko Unibertsitatean, Accra hiriburuan, Legon barrutian. Ondoren Estatu Batuetara aldatu zen eta Georgetown Unibertsitatean lan egin zuen, Washington D.C.n. Gaur egun Leonen irakasle da (Espainia).
Lanik esanguratsuenak hauek ditu: El aspecto ético y social del existencialismo (1982). El método filosófico de Jean-Paul Sastre (1983) El problema humano (1985) Sobre las ruinas de la república de Ghana (1988), La trascendencia en la noche oscura (1989) La relación yo-mundo en Jean Paul Sastre (1990), La encerrona (1993), Le Confinament, expériencie pédagogique du maître Jean Latin (1997). La Pensée radicale (2005).
Maldito gorri
2021-06-06 // bAst // Iruzkinik ez
Maldito gorri izena du Agustin Galabide-ren biografia nobelatuak
Maldito Gorri izenburu duen liburua Agustinen historia da. Munduko hainbat itsasotan zehar nabigatu du, telegrafista lana eginez, abentura asko bizi izan ditu, eta emakume gogoangarriak ezagutu ditu. Agustinek hiru urte zituela, aitak abandonatu zuen. Aitaren heriotzaren berri emanez karta bat jasotzen duenean, ikasiko du, aita eta bera, ez zirela hain desberdinak.
Agustin Galabide Argazkia: Aimar Maiz
Itziar Sistiaga da liburu honen idazlea, Agustin Galabideren biografiarekin nobela bat egin duena, Agustinen idazlana berridatzi, egokitu eta nobelatu duena. Beti ere Agustinen oharrak kontuan hartuta.
Goiz heldu nintzen bulegora, gai batzuk begiratzeko eta mutilekin gosaltzeko. Jubilatu ondoren, neure errutina zen lan-mundutik erabat ez aldentzea, eta hala jardunean eta zerbaitetarako nintzela sentitzea. Frantziako Atzerri Gaietarako Ministerioaren zigilua zekarren idazpuruak atentzioa eman zidan goizeko korreoan. Nola asmatu han zetorrenak neure existentzia aldatuko zuela?
Esan didate gurekin harremanetan jarriko direla Palermora iritsi bezain laster. Tramiteak egiten ditugunean, bikoteek hiria bisitatuko dute turistak balira bezala eta nik kontaktua itxarongo dut. Urduri samar nago, baina onartu behar dut belaontzia berria bezala dabilela eta bidaia oso atsegina izaten ari dela. (Pello Lasa)
Suertez, berritasunak erakarmen handiagoa zuen nigan eta bigarren egunean animatu egin nintzen bi ofizialei hiria bisitatzen laguntzera. Lehen aldiz lur amerikarra zapaltzen ari nintzen ene bizitzan! Amerika! Ofizialek, nik ikasle gisa baino dezente diru gehiago irabazten zuten –ez neukan kexatzerik, halere, kobratu berriak neuzkan bost mila pezeta lehen hilabeteagatik, oporretan kobratu nuenaren berdina, alojamendua eta bazkaria sartu gabe-, gonbidatu ninduten hirian afaltzera. Taxia ordaindu zuten eta ene bizitzako lehen hanburgesa jatera eraman ninduten. Neure herrian artean ez ziren ezagutzen. Oso goxoa zegoen. Ondoren paseatzera irten genuen eta neure begiekin ikusi ahal izan nituen, aldizkarietan ikusiak nituen etxeorratzak. Eta autoak! Beste mundu bat zirudien, Seat 600 eta Citroen 2CV horietatik urruti! Argiak nonahi, trafikoa, zaratak… Houston bor-bor zegoen hiria zen. Eta ni, Agustin Lasa, doi 18 urteko, bizitzaz gozatzen ari nintzen putzuaz bestaldean, Goierritik urrun, amona Trini eta osaba Jaxintorengandik urrun, are urrunago Marilou-rengandik eta ene aitaren oroitzapen ahaztezinarengandik, nonahi zegoela ere. Beharbada errazago izanen zen koskortzea, jakinik hura hila zela, ama bezala. Zergatik pentsatzen nuen aitarengan hain une alaitsuan? Houstongo kaleetako neoi argien pean, paseatu nintzen, haren paraderoaz neure buruari galdezka, eta nire ondotik aldeginarazi zioten arrazoiez. Seme bat abandonatzea, hain da ankerra eta zitala… Esplikazio logiko bat egon behar zuen, nire aita ez zen Joxemari aitona bezala, sekula ezagutu ez nuen hura bezala. Amona Trinik esaten zuenez, nire aita gizon ona zen, oldartsua baina arduratsua. Sekula ez nuen ulertu zergatik hain persona ona izanik, ez zen itzultzen nire bila… Ez ninduen maite, beharbada?
Mayumi negarrez aritu zen gau guztian. Haren gorputzaren kontra kiribildu nintzen eta hura lasaitzen saiatu nintzen, baina hitzak nituen eskas. Nik ezin nion deus eskaini, nire bidaiak ere aurrera egin behar baitzuen. Nire Londresko pasaera aldi batekoa zen, eta harekiko maitasun handia sentitu arren, nire bizitzak itsasoa eta abentura eskatzen zizkidan. Ez nengoen prestatuta leku batean geratzeko. Berak zioen Londresen gera gintezela, edo nirekin Euskadira itzuli eta herrian bizi, guztiarengandik urruti. Ez nintzen gai argi pentsatzeko.
Oh, maitasuna! bAst 2021
Begoñak desatrakatze maniobra ikusi zuen eta musuak bidali zizkidan moilatik. Pixkanaka, puntu nimiño bat bihurtu zen portuan, itsasoaren neurrigabean sartzen gindoazen eran. Hiru egun latz pasa nituen, gogoeta asko egin nituen. Zenbait urtez kartak igorri genizkion elkarri eta lagun handi bat egin nuen; haren laguntza izan nezakeen, ene bizitza pertsonalean noiz edo noiz agertzen ziren demonioak uxatzeko.
Ormaiztegira itzuli nintzen burua mila bira minutuko neukala. Javier-en laguntza izatea, horrelako proiektu handinahitsu batean, pizgarri izan zitzaidan. Eman beharreko urratsak ikusten nituen. Ontzia matrikulatu behar nuen komenientziako banderarekin, inspekzioak pasa, aseguruak, egin beharreko aldaketak egiteko ontziola kontratatu eta tripulazio osoa kontratatu. Ene soinak sortzen zuen adrenalinak bizirik sentiarazten ninduen berriro. Ilusionaturik. Hura zen benetako Gorri! Garaitezin sentitzen nintzen.
Gorri itsasoan bAst 2021
José Manuel Caballero Bonald-en “hornachuela”
2021-05-30 // bAst // Iruzkinik ez
Jose Manuel Caballero Bonald argazkia: rtve
Zendu berri zaigu Caballero-Bonald idazte jereztarra. Olerkari, narratzaile eta hitz-aztertzaile izana, besteak beste. Hizlaria ere bai. Saiakera-idazlea. Buru berean zeramatzan nautika-ikasbidea, flamenkoa eta herri-hizkera. Jorge Oteizari buruzko hitzaldi eder bat entzun genion egun batez.
Jose Manuel Caballero Bonald idazlearen olerki batzuk jarri ditugu euskaraz.
Botila hutsak ene arimaren antza du
Ardurati isiltasuna sartzen da
gaueko mahaitik, ontziko eduki hondarrera.
Ez dut berriro edango hain berandura arte.
Berriro naiz, geratzen zaidan denbora.
Ilunantzaren atzean
gorputz biluzi bat datza.
Eta bada musika maltzur zurrusta bat
beiraren burbuilak sakabanatzen.
Ene gaztaroa bezain urrun,
altzarien artean lotan dago
desiogai amorfo
zail eta oxidatua.
Zein abisu hain azkenaurreko
ezkutatuz ateetan
iturrietan, kortinetan.
Zer nolako izua bat batean txirrina entzutean.
Botila hutsak ene arimaren antza du.
Leihoetatik, sarrailen eta erroen begietatik ,
txulo eta zirrikituetatik
eta ateen azpitik
sartzen da gaua.
Maitasun-gudaldi, luma-zelai
Ez dago aztarnarik hain kontsolaezinik
nola uzten baituen gorputz batek
maindireen artean,
eta are gehiago
oroimenaren ahuldadeak
toki handiagoa hartzen duenean
arrazoiz dagokiona baino.
Alboko dira egunsentia eta burkoa
eta zerbait hatsanditzen da hurbil,
akaso haragiari atxikitako azken estertorea (hatsa),
berriro asperduraren eman etsaia geratzen
gauaren tresna birakarietan.
Itzar hadi, egun argia dun/duk, begira
naufragioaren hondarrak
zakarki sakabanatuak
loezinaren muga hauskorrean.
Batzuetan ituna da soilik, suetena
izerdiz gantzutua, lekuaren berreraikitze akigarria
non setiatua egon baitzen
desiraren gai betiluna.
Aztarna arrotzak narran doaz
trofeo eta zepa piloan,
indargetzen dute
gorputzen oldar armagabea.
Maitasun-gudaldi, luma-zelai
Epaiketa ausartegia
Kremaileren erotismoak
zeregin nagusi samarra du
noiz eta dontzeila ez birjin menderakaitzak
Iluna zeharkatzen baitu,
hura urratzeko keinuz eta
martiri-esku metodiko bat
erabiliz,
bere soinekoa irekitzeko,
zauri bat
astiro
irekitzen doanak bezala.
Hornachuela
Caballero-Bonald prosa aberatsekoa dugu. Ágata ojo de gato eleberri ezaguna honela hasten da: “Llegaron desde más allá de los últimos montes y levantaron una hornachuela de brezo y arcilla en la ciénaga medio desecada por la sedimentación de los arrastres fluviales. Jamás entendió nadie por qué inconcebibles razones…”
Zer ote da zehazki “hornachuela” hori?
hornachuela (RAE)
Del dim. del ant. hornacha ‘hornaza’, y este del lat. fornax, -ācis.
Hornachuela
Sustantivo femenino. Este vocablo se define a una vivienda o casa de tipo rústica elaborada con una diversidad de materiales apropiados para la construcción como una madera o también en concreto de tipo pobre, incomodo de menor área cuadrada, oscuro y pequeño, puede ser una covacha, cabaña o choza. (definiciona)
covacha
Sustantivo femenino. Este vocablo se refiere a una cueva, caverna o madriguera pequeña. Se dice de una casa o vivienda pobre, incómodo, pequeño y que no está en buenas condiciones. Se dice de un fragmento que esta usado a guardar los trastos que están desusados. Caseta donde vive el perro. (definiciona)
Orotariko Euskal Hiztegia
HARROBI-ZULO. a) Cantera. “Hornacho, hornachuela, el hueco que queda en los montes, sacándose piedra, vena, luzuloa, arrobi-zuloa” Lar.
Aldakaitzko arrobi-zulora sartu. AZink 31. Harrobia hor baita, Biblia […], beti ari baitira hortakoak direnak harrobi zilo horren barnatzen, harria atera eta atera. Larre ArtzainE 195.
b) Cueva.
Laminak mixteriozko izaite batzu ziren […] harrubi zilho eta leze handietan bizi zirenak. GAlm 1946, 36.
[Azken mendien harainditik heldu ziren eta etxola bat altxa zuten txilarrez eta buztinez, ibai-urek arrastan ekarritako gaiek erdi lehortutako lokaztian. Sekula ez zuen inork ere aditu, zein arrazoi ulertezinek…”]
Guk etxola bat eginen diogu txilarrez eta buztinez, Caballero-Bonaldi, bertan pipa erre dezan, nahi duena eginez.
Txilarra argazkia: egizu getxo euskaldun elkartea
[euskarazko hitzak bila Nola Erran hiztegiaren barnean]
cabane
nom féminin
etxola – xola (BL) – ttattola (BL) – txabola (MD)
ils construisirent d’abord des cabanes de planches et ensuite firent des maisons
lehenik taulazko etxola batzuk eraiki eta gero laster etxeak egin zituzten
c’était la hutte en paille où était mort saint François, une cabane, un abri dérisoire, que les bergers d’Iraty mépriseraient
san Frantses hil izan zen lastozko etxola zen, Iratiko artzainek mespretxa lezaketen xola, geriza ezdeusa
ils construisirent une cabane avec des pierres, des branches et de vieilles planches apportées par la mer
ttattola bat eraiki zuen harriz, adarrez eta itsasoak bota ohol zaharrez
♦ cabane à outils
tresnen atxikitzeko ttattola
♦ cabane de berger
artzain etxola – artzain ola
on avait pique-niqué dans l’ancienne cabane de berger d’Ardane
Ardaneko artzain ola ohian buxi bat jan günüan (ZU)
♦ cabane de palombière
usategi ( ) – urzotegi (BL) – ürzotegi (ZU)
mettre quelqu’un en cabane
norbait preso sartu
Joxe Manuelen xola (hornachuela) bAst 2021
Ahí tiene su hornachuela, Caballero, …
Euskal isiltasuna
2021-05-23 // bAst // Iruzkinik ez
Euskal isiltasuna
[Iñigo Jaca Arrizabalaga-ren El silencio euskaldun artikuluaren euskal bertsioa]
Askok ezagutu genuen euskal jakintsu bat, Federico Krutwig, eta hark esan ohi zuen, txantxetan ari zelarik, Euskal herrian batera bizi zirela euskaldunak eta euskotartaroak. Lehenak homo sapiens-aren ondorengo ziren eta bigarrenak neanderthal-aren ondorengo.
Esaten zuena gogoratuz, bururatzen zait euskaldunak direla: izadia eta gizateria maite dutenak, ikasiak direnak, arteak lantzen eta bertuteak eta tolerantzia praktikatzen dituztenak. Printzipiotzat dauzkate egia bilatzea, elkartasunean aritzea, eta, kontzientzia-askatasuna defendatzen dute.
Euskotartaroek jainko zigortzaile bati diote beldur eta hura gurtzen dute; habitat naturala hondatzen dute obra, isurketa eta legez kanpoko zabortegiekin, ez dituzte adimena eta kultura gehiegi lantzen, maite dute porlana eta ez dute kezka handiegirik etorkizunaz, zeren haietako asko gobernuko goi-karguak hartzera baitoaz, Jainkoaren eta gorren asmoz.
Nietzschek, idaztera eseri aurretik, beti oinez ibili behar zuen isilik, kilometroak egiten zituen berak bakarrik, eta esaten zuen, hirugarren belarriarekin soinu mutua entzuteko zela, poetari poesía egitea bide ematen ziona entzuteko. Eta hala izan gaitezen jakitun gure pentsamenduez eta horiek gure izatean eragiten dituzten emozioez.
Gaur, bakarrik nindoala Santa Barbarara, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako mendien ikuspegiez gozatuz, telefono dei batek hautsi du isiltasuna, ostalaritzan lan egiten duen ene semeak esan dit ekainean berriro hasi ahal izango direla lanean, beti ere epaileek ez batute gerarazten Urkullu eta Jonanen dekretua. Badator esperantza batzuentzat, nahiz eta jakin, boterearen mehatxuak zapuztu dezakeela.
Gure semearen hitz hauek hausnarketara naramate. Homunkuluak bidaltzen dituen ahots horiek entzutera. Freudek zioenez homunkulua, denok daukagu barruan, eta bi ideia datozkit burura: gure euskal osasun-zerbitzuaren itxaron-zerrendak, batetik, eta, laugarren olatua eta txertaketa, bestetik.
Lehen geneuzkan itxaron-zerrendek argi erakusten zuten beti baliabide gutxiegi zegoela. Hala ere, egia errebelatuen zale biziak direnak, bateragarri egiten zituzten bilbainada honekin: Europako osasun-zerbitzurik onena geneukala, alegia. Haiekin bat egiten zuten guru euskaldun batzuek, balio handia ematen baitiote funtzionarioen osasun-zerbitzu horri; baina herritarrari interesatu behar litzaiokena da osasun-zerbitzuaren finantzazio publikoa eta profesionalek zuzenean ordaintzea pazientearen eskutik, aurrez-aurreko saio bakoitzeko. Paziente horri, ondoren, gizarte segurantzak emango dio ordaintutakoa, Iparraldean gertatzen den legez.
Euskotartaroen alarmak agerikoak dira, zeren osasun-zerbitzu hain kolapsatua ez da oharkabean pasatzen herritarren aurrean, eta haien esames edo propaganda aparatuek ezin dute sostengatu “onenak gara” legenda. Schopenhauer-ek esaten zuen, esamesen zaleak direnak, euren buruarekin egoten ez dakitenak direla, pertsona tormentatuak, gaur iritzi publikoa manipulatzen dabiltzanak.
Funtzionario-sistema publikoan dagoen itxaron-zerrenden arazoak berdintasuna urratzen du zerbitzuetarako sarbidean. Ene herriko jubilatu bat harro zegoen, bi senitarteko zeuzkalako osasun-zerbitzuan, kontsulta eta tratamenduetarako aukera erraza lortuz haien bitartez. Badira itxaron-zerrendak sei hilabete eta gehiagokoak, baina ez berarentzat.
Prebarikazioa delitua da Zigor Kodean, baina kultura euskotartaroan oso zabaldua dago, botereak egindako faboreen eta harekiko atxikimenduen parte da. Funtzionario-medikuntzako itxaron-zerrendetan pertsona bat aurreratzea, boterearen prebenda bat da eta haren ingurukoena, eta kaltea egiten dio, prebarikatu gabe zain dagoenari.
Osasun-sistema publiko bat justua eta bidezkoa izan dadin, ez du egon behar itxaron-zerrenda hain luzerik eta horrek behartzen du behar hainbat baliabide izatera, normal funtzionatzeko, ahaztu gabe tarte gehigarri bat, sor daitezkeen izurrite eta gorabeherak gertatzen direnerako.
Ostalaritzako langileekin gertatu denak narama Boticelli-ren obra piktoriko bateko irudiez gogoratzera. Boticelli-ren “Apelesen Kalumnia” da lan hori. Auzi-gela batean agertzen da epailea, Midas erregea, eta haren asto-belarrietara xuxurla egiten dute bi emakumek, aurpegi ernegatudunek: Ezjakintasuna eta Susmoa dira. Epailearen aurrean aurkitzen dira monje bat (Ezinikusia) eta emakume bat, Kalumnia, zeinak esku batekin sostengatzen duen suziria, Zurrumurrua sinbolizatzen du, sua bezala zabaltzen baita, eta bestearekin arrastan darama biktima, gizon biluzi bat.
Apelesen kalumnia Sandro Botticelli (1495. urtea)
Ostalaritzako langile asko ERTEn daude, Midas erregeak zer erabakiko, izan ere oasian, ukitzen duen oro urre bihurtzen baitu, eta pandemia honetan errudun bihurtu ditu haiek. Egia Biluzia, bakarrik agertzen da margolanaren beste muturrean, eta egiaz, gure gizarteko balioak krisian daude, gure herritar askoren jokabide gizarte-aurkakoa ikusirik.
Jacques Lacan psikoanalistak esaten zuen, osasuna organoen isiltasuntzat hartzen badugu, sintoma bat zaratatzat hartu behar dugula, gurpil bati biraka aritzea eragozten dion makilatzat. Eta ikusirik pandemia honetan euskal herritar askok duen jokabide arduragabea, kalte handia egin baitu pandemiak Euskal Herrian, nago makila guztiak agortu ditugula.
Itxurrixak
2021-05-16 // bAst // Iruzkinik ez
Itxurrixak
Liburu guztiak ez dira literatura lanak edo saiakera potoloak. Badira lan praktiko atseginak ere, Itxurrixak izeneko hau esaterako, Javi Charola jaunak egina, Eibar eta inguruetako iturrien berri jasotzen duena. Honela dio egileak berak liburuaren hitzaurrean:
Liburu hau 2020ko abenduaren eta 2021eko urtarril-otsailaren artean burututako argazki-egitasmo baten emaitza da. Helburua, eibartarrok gure mendi-bueltetan mugitzen garen inguruetako iturburuak aurkitu, eta haiei argazkia ateratzea zen. Lanak, Eibarko udalerri osoa ez ezik, ondoko herrietako, eta batez ere Elgetako eremu batzuk ere hartzen ditu bere baitan. Esan behar da egindako landa-lana bezain garrantzitsua izan dela bilatze eta lekutzearekin lotutakoa. Horretarako, mapa, liburu eta Internet erabili ditut, eta hainbat pertsonaren laguntza ere eduki dut (adiskideak, baserritarrak, ehiztariak, txirrindulariak… ) Mapetan iturriaren izenik agertzen ez den kasuetan,zilegi iruditu zait jartzea, kokatzen den lekuaren arebera. Antzinako mapetan adierazitako iturri gutxi batzuk, ostera, ez naiz aurkitzeko kapaza izan, bai desagertu egin direlako, bai sasi eta sastraka artean egonda, bertaratzea ezinezkoa egin zaidalako. Hala ere, horietako zenbaiten aztarnak topatu ditut. Era berean, hainbat baserritako askak ere jaso ditut. Ez denak, jakina, nire ibilbidean aurkitutakoak baino ez dira agertzen. Azkenik, egokia iruditu zait jatorria iturburu batean duten Eibarko hiriguneko iturriak ere jasotzea. Ziriako Agirrerena, ostera, ez dut jasotzerik izan iturria dagoen eraikina obratan dago, eta hesituta dagoenez, ezinezkoa baita bertaratzea. Eibar, 2021eko otsaila.
Hiru gizon ilustre itturri bidetik
Mozkor-mozkor eginda Elgeta kaletik,
Aulestik heltzen zion Loperi lepotik
Ez muzturrez aurrera erortziagatik.
La esposa decía Iriagaittikan:
-No le puedo sacarle Tocayonetikan.
Porque le gusta mucho napar beltzetikan
No le gustará tanto Urkusuko urikan.
Urkusuko itturrixak baleki berbetan
Zerbaitt esango leuke astelehen goizetan.
HEMEN DUZUE LAN OSOA, ARGAZKI ETA GUZTI, PDF FORMATUAN.