GORA BORROKA FEMINISTA!
Emakume izatea, egunero sistema patriarkalaren aurka borrokatzea da. Emakumea izatea, erasoei aurre egitea da. Emakume izatea, irainei aurre egitea da. Emakumea izatea, aitortza borrokatzea da. Emakume izatea, gutxietsita sentitzea da. Ez dakitena da, Emakumea izateak indarrez betetzen gaituela, eraso, irain eta gutxiespen guztien aurrean indarrez altxatzen garela, baturaz eta loturaz jarduten jarraituko dugula, zaintza erdigunean jarriz. Gaur...
Read MoreHasperen bat.
Denbora gelditzeko desira segundu bateko hasperen batean, itsasoaren oihartzunak arimaren txokorik ezkutuena lasaitasunez jantzi du, olatuen hausturan itsasoak bere jomuga lortuz, indarra baretzearen oreka. Itsasoak ezer gutxi du esateko, denboraren mugaren ertzean dabil dantzan, gelditu gabe, barneko grina olatu bakoitzean askatuz, ez da iritsi zeruarekin batzen duen marra horretara, aurrera jarraitu du, itsuturik, itsas-hondoko altxorrik goxoenak ezkutatuz. Harkaitzen aurkako kolpeetan...
Read MoreBiak lotuak, biak banatuak.
Beldurrak eta bizipenak, kontraesankorrak, baina aldi berean lotuak, zein gailendu? zein gutxitu? Biak lotuak, biak banatuak. Beldurren jabe bizipenak, bizipenen menpe beldurrak, elkarrekin biziz, elkarri oztopatuz, irakasle lanetan emanez pausuak, ahul edo sendoak, aurrerantz abiatuak. Bata bestea gabe ezerazaren norabidean, iparra galduaz, gelditzen dira salduak, bidean galduak. Beldurrak bizipenik gabe dira balio gabekuak, bizipenak beldurrik gabe askatuak, elkarren egarriz, elkarrekiko...
Read MoreEZ GARA ASKE, IZATEN EZ BAGARA.
Izan edo ez izan. Aske sentitu edo ez. Zer da bizitza aske sentitu gabe? Zer da askatasuna izanik gabe? Bizitzan zehar igaro da denbora, urteekin zer axola? Maite, izan gabe edo izaten, askatasunik gabe aske izan arte. Axola gabe, edo garrantzia guztiarekin, saiatzen, ilusioez janzten, amesten, askatzen, barnetik barnera eragiten, bihotzetik bihotzera biluzten, lotzen, batzen, garena bizitzen, izaten. Izan aditzik gabe ez dela izaten, izan gabe, ez garela askatzen. Musukorik gabe, muxuez...
Read MoreATZERA BEGIRA
Askotan horrela igarotzen dugu gure bizitza, burua biratu eta atzean utzi dugun ibilbidea erreparatuz, aurrean duguna hobea izango ote den edo okerrera joango denaren kezka sortaraziz, orain eta hemen bizitzen ari garena pentsatzeko txokoan bazterturik. Atzera begira jartzen ari naizen horretan ni neu ohartzen naiz baditudala ibilbidean nirekin jarraitzen duten gauzatxoak, askatzea kostatzen zaizkiten horiek, barne gatazkak edo nire motxilaren zama bilakatu direnak, korapiloak. Bere lotura...
Read MoreNAHITAEZINA
Nahia nahikoa ez gailentzean ezina, (ekinez egina) datorkigu ausart, adorez. Nahia VS ezina, non kokatu bien arteko orekaren lerro fina? Lotuta ezinaren kateez jabetzen da nahia aldaketez. Zer egin ezina bilakatzeko egina? hautsi inposatu diguten doktrina eta ekinez egin ezina! Nahia bilakatuz gaindiezina, ezinari esanez ez, errailak askatuz, indarrez, eta ohartuz ez dagoela ezinik nahirik gabe! Nahia VS ezina, non kokatu bien arteko orekaren lerro...
Read MoreGu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu.
Nire pentsamenduaren barnean murgiltzen naizen bakoitzean ohartzen naiz gizarteak esleitutako jarrera “egoki edo moralak” direla heldutasunarekin lotzen ditugunak, hau da, nire adina duen norbait ezkonduta badago, lan iraunkor batekin eta etxe batean emantzipatuta, bere bizitza bidaiatzen igarotzea erabaki duen nire adineko beste persona bat baino helduagoa da, adibidez. Besteen akatsak epaitzeko orduan ere oso helduak sentitzen gara zenbaitetan, aurretik guk geuk egindakoak edota egiteko...
Read MoreHARREMANAK
Urteak. 26 urte (ditudanak) igaro dira harremanak nolakoak diren entzuten nijoanetik. Eta badakizue zer? Oso kuriosoa egiten zaidala kontatu eta inposatu nahi izan didaten hortatik oso urruti gelditzen dela harremanak ulertzeko dudan nire modua, gutxinaka, denboraren eta esperientzi anitzen poderioz deseraiki eta eraikitzen joan naizen modu hori. Lehenik eta behin, harreman hitzari ematen diogun konnotazioaren inguruan hitz egitea gustatuko litzaidake, hau gaizki erabiltzen dugula iruditzen...
Read MoreKORONABIRUSA
Koronabirusa. Azken hilabete honetan kaleetan, etxeetan, koadrilan, lanean… gure bizitzako esparru guztietara zabaldu den birusa. Nahiz eta fisikoki askok eta askok oraindik behintzat izan ez dugun, birusa zabaldu da, ahoetan, beldurretan eta gure bizitzekin normaltasunez aurrera jarraitzeko oztopoetan. Supermerkatu eta kaleak hutsik, ahoko tapakiak agortuta, hedabideetan beste gairik ez… Niri pertsonalki, gustatuko litzaidake honek sortu duen alarma sozial guztia erailketa matxistek,...
Read MoreHitz gutxiago eta jarrera gehiago.
Sarritan elkartzen naiz gizonezkoak diren lagunekin (gizon hegemonikoaz ari naiz), gure solasaldiak feminismoaz busti izan direlarik. Eta sarritan, esan izan didate feministak direla eta “gure borrokaren” alde aurkitzen direla. Interesgarria oso. Badakizue zergatik, ezta? Ondoren, ez dutelako ezer egiten. Ideia honek niri kontraesan asko sortarazi dizkit. Lehenik, nire buruari, feminismoa gure borroka (emakumeona, alegia) soilik den galdetzera iritsi naiz, eta bigarrenik, zein rol jokatzen...
Read More
Iruzkin berriak