San Fermin = Santa Fermina
Udara iritsi da azkenean Euskal lurretara. Eguraldia atzerapen apur batekin ailegatu da aurten txupinazoa bezala, UPNko agintarien buru gogorkeria dela eta ez dela. Baina denak ikurrinari begira ari ziren bitartean bazen nora begiratua Iruñeako plazan. Alkoholaren eta bestelako sustantzien eraginak justifikazio moduan balio dute maiz eraso sexisten aurrean eta emakumearen irudia, gizonaren jolaserako objektu bezala aurkeztua gelditzen da. Udarako festei hasiera ematen dieten jai handienetakoak dira horren islada nagusia.
“Sanferminetan bi emakume bortxatu dituztela salatu dute”, “Esparru ofizialetatik eraso sexistak estaltzen dituzte San Ferminetan”, “Condenado a un año de prisión por intentar abusar sexualmente de una chica en Sanfermines de 2008”, “Colectivos sociales denuncian el aumento de agresiones sexuales en San Fermín” eta aurten ere seguru halako gehaigo irakurriko ditugula. Urtero entzuten dira Euskal Herriko zein munduko beste tokietako jaietan gertatzen diren emakumeenganako erasoak. Matxismoa hain errotua dago gure gizartean non festa giroan ikusitako eraso sexistak maiz ez diren salatu ere egiten, onartuak direlako. Emakumea urteetan izanda zapaldua eta gizonen menera ohitua. Bazirudien garaiak aldatzen ziohalzela eta oraingo gazteak pentsamendu aske baten defendatzaile zuzenak ginela. Ahoa itxi beharrean gaude irudi hauen aurrean. Matxismoa ez zen gure aiton-amonen garaietan amaitu. Herentzian gauza onak bezain txarrak laga zizkiguten eta onetako batzuk baztertu eta txar batzuk kontserbatu ditugu itxuraz.
San Ferminek jakin beharko luke Santa Ferminari merezitako lekua eskaintzen bere jaietan. Tamalgarria da gaur egunean gazteok oraindik hain atzerakoiak izatea. Tamalgarria festa giroan emakumea objektu bat bailitzan erabiltzea. Tamalgarria berdintasunean hezita behar luketen gazteak emakumearen hain irudi distortsionatua erakustea. Tamalgarria.
12 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Tetas y toros | Soynadie - [...] pero ¿y qué sucede cuando una no quiere o quiere parar en algún momento? Y, por otro lado, en…
- Sanferminak, argazkiak eta sexismoa. Galdera batzuk. | Kinka - [...] http://www.argia.eus/blogak/malen-aldalur/2013/07/07/san-fermin-santa-fermina/ [...]
- Sanferminak, argazkiak eta sexismoa. Hainbat galdera. | Kinka - [...] http://www.argia.eus/blogak/malen-aldalur/2013/07/07/san-fermin-santa-fermina/ [...]
- Tetas y toros - [...] [...]
- Hombre machista: Terrorista - Blog de Lkstro - [...] más de 2 días como tt en twitter a pesar de que #ViolaresunDelito, las vomitivas imágenes de manadas de…
- Tetas y toros | AraInfo | Achencia de Noticias d´Aragón - [...] Tetas y toros Enviado por Consello Redautor d´AraInfo el 10 julio, 2013 Ante la difusión de fotos de San…
- Tetas y toros (+Fotos) | Pulso Ciudadano Tres Punto Cero - [...] pero ¿y qué sucede cuando una no quiere o quiere parar en algún momento? Y, por otro lado, en estas…
- Tetas y toros | Muybastos - [...] pero ¿y qué sucede cuando una no quiere o quiere parar en algún momento? Y, por otro lado, en estas…
- Tetas y toros | zorrotzainfo - [...] pero ¿y qué sucede cuando una no quiere o quiere parar en algún momento? Y, por otro lado, en…
- Sanfermines, la fiesta de la degradación : EL ASOMBRARIO & Co. - [...] con la ikurriña le han ido quitando protagonismo (más en la red, que en los medios tradicionales) otras imágenes…
- De la place Tahrir jusque dans les rues de Pampelune: quand la crise s’exprime sur le corps des femmes | Entre les lignes entre les mots - [...] http://www.argia.eus/blogak/malen-a… [...]
- De la Plaça Tahrir als carrers de Pamplona | accio feminista 26-n - [...] setmanes ens han omplert l’esguard d’imatges colpidores. De la Plaça Tahrir als carrers de Pamplona, hem vist dones arrossegades…
- Blog de Notas » Blog Archive - [...] San Fermín = San Fermina (Argia) [...]
Nazkagarria eta guztiz deitoragarria da zalantza gabe argazkietan agertzen diren olagarro baboso guzti horien jarrera. Baina bada gauza bat oraindik inork ez duena esan edo esan nahi ez duena. Lehen bi argazkietako nesken argazki gehiago badira, biak parez ikusten direnak; eta bi neskak ari dira farrez. Ez dirudi ez bata ez bestea disgustura daudenik… Benetan diot, (olagarroen kasu ebidenteaz haratago) ez dakit zein konklusiotara heldu bi hauen kasuan. Hirugarrena ezin dut baloratu baina ez dut uste mutilaren sorbaldetara igo zenean ez dut uste inork atzetik prakak kentzeko ahalegina egingo zuela pentsatuko zuenik. Irudi tamalgarriak… Tahrir plazan gertatutakoez jendeak eskuak burura daramatza baina 21.mendean Iruñan mundu guztia bertara begira dagoenean (eta Polizia bat lau metro karratuko) horrelakoak gertatzea onartezina da.
Bai arrazoi duzu. Ez dut argazien interpretazioan sakondu biana dena dela argazkiak sexu bortizkeria erakusten dutelakoan nago.
Guztiz salagarriak eta salatu beharrekoak dira edonon gertatzen diren bortxa erasoak. Ez dut uste horretan iñork bestelako eritzirik izango duenik. Bestalde, argazkietako hiru nesken inguruko mutilek baboso jokaera dutela ados nago. Baina dena garbi esan dezagun, lehen bi neskak barrez ari direla onartu duzuen bezala, nik garbi ikusten dut hirugarrenak nola bularretakoak eskuetan dituen. Horrela izanik nire ondorioa neska hori non eta nola dagoen jakitum dela da, eta bera bezain mozkorturik dagoen gazte jendeaz inguraturik, edonork bularrak edo ipurdia ikutzen saiatzeko lehen harria bera ari dela jartzen. Beraz ez gaitezen hain inuzenteak izan eta mutilak babosotzat kalifikatu dituenak jarri biezaie neskei halako beste kalifikatibo polit bat. Eta sala dezagun sexu bortizkeria hala denean. Eta neska mutilen mozkor giroa, gustatu edo ez, bai neskak bai mutilak erantzule direla onartu. Ez ditzagun gertakari denak maila berean jarri.
Topatu.infoko blogean ere iruzkinak agertzen ari dira. Bertan egon zen neska baten testigantza tarteko… hemen lotura:
http://topatu.info/festak-ez-ditu-eraso-sexistak-justifikatzen/#comment-3206
Sexua gozatzeko da, nahi duzunekin gustora!
arazoa ez dakit zeinek daukan, gizarteak edo idazleak.
Errespetatu ditzagun beste erak…
errespeta ditzagun emakumeen desberdintasuna…emakume guztiek ez dute berdin sentitzen.
zer espero daiteke ba san ferminak bezelako festa batzuetaz, azken finean hori da sustatzen dena eta saltzen dena, “etorri iruñeara eta egin nahi duzuen guztia”, eta horrela gabiltza… munduko festa onenak direla esango dute gero, bai, hoixe.
Ez dakit nola azaldu goiko irudiek sortu didaten amorrua eta ezinegona. Atzo ikusi nituen baina orain arte ezin izan ditut sentimenduak zein ideiak behar bezala lerrokatu. Ikurrinaren agerpena zela eta txupinazoa 20 minutuz atzeratu zuten eta zer egiten da horrelako irudiak eman ondoren? Instituzioetatik horrelakoek erantzunik ez badute gizarte bezala zerbait egin beharko genuke. Gauza ugari pasatzen zaizkit burutik baina besteren artean Iruñeako San Ferminen ateari “ITXITA” kartela jartzeko gogoa sartzen zait, jarrera hauek ematen diren bitartean behintzat.
Irudien atzean dagoen arazoari begira zenbait ideia botatzea gustatuko litzaidake. Nire ustez idatzi hau ez luke “Berdintasun” atalekoa izan behar, ez dakit existitzen den baina “Biolentzia”, “Erasoak” edo antzeko atalekoa beharko luke. Irudiok ez dute berdintasunaren gaiarekin zerikusirik, agerian geratzen dena emakumeenganako indarkeri mota bat da eta berdintasun hitzak nahastera eraman gaitzake. Berdinak izan behar gara eta geu ere biolentzia erabili behar dugu? Badakit ez dela testuak adierazi nahi dena, baina zinez diot, horrelako gaietan hitzen esanahiek berebiziko garrantzia dute eta hau biolentzia da hizki handiekin. Beste ikuspuntu batetik begiratuta, berdintasuna lortua izan bagenu ez genituzke horrelako irudirik ikusiko? Orain arte instituzioetatik diseinatu diren, berdintasun plan plin planak itxurazko berdintasuna, paperezko berdintasuna, hatsik gabeko berdintasuna besterik ez dute ekarri. Beraz bide horretatik nago egoera antzekoak pairatuko genituzkeela, akaso beste azalez estalita. Gazteria, gizartea ez da berdintasunean hezi edo arazoa ez da behar bezala landu. Ez dute asmatu, ez dugu asmatu. Politika batzuk bulegoetan baldin badaude ere errealitatean ez dira gizartean txertatu, ez dago gure arnasetan. Zenbaitzuk diote orain arte egindako lanaren emaitzarik ez dugula oraindik ikusi, baina nire ustez esaldi horrek arazoa bere osotasunean ez konpontzeko bidea besterik ez du ekartzen. Arazoa konpontzeko begietara begiratu behar zaio eta emakumeenganako indarkeriak dituen ezaugarriak kontutan hartuta guztiaren atzean dagoen biolentziaren muinera jo.
Neu abusuak jasan zituen haurra izan nintzen. Edozein biktimak egoera oroitzean, beste hitz eta sentimenduen artean menperatze, oinperatze bortitza aipatuko luke. Indarra duenak “ahulagoa” dena maneiatzeko ahalmena dauka eta hala gertatzen da mundu osoan zehar. Haurrak, emakumeak, pertsona helduak, baliabiderik ez dituztenak, pobrezian bizi direnak, ama lurra… boterea, indarra, bestaren kontrola edukitzea, handinahia, etabar luze luze bat elikatzeko indarra erabiltzen da eta horri ez zaio behar bezala erantzuten, ez instituzioetatik ez eta gizartetik ere. Guztiak balio duen gizartean bizi gara, aukera daukat eta egiten dut. Kasu honetan gizonak emakumea nahi duen moduan menperatzeko bere indarra erabiltzen du, sexualki, fisikoki… eta zakarki egiten du.
Orain arte ez dugu asmatu politika-jarrera egokiak gizarteratzen. Ez dakit zergatik izan den. Gure ikasketa prozesuaren baitan dauden urratsen ondorio direla pentsatu nahi dut, baina tartean botere faktikoek jartzen dituzten oztopoak daudenaren susmoa ere badaukat. Hauentzako arazoa gainditzea beraien botere galtzea ekarriko luke eta hori gustatzen ez zaiela imajinatzen dut.
Bide gogorra daukagu elkarlanean burutzeko eta gizartearen partaide guztien beharra daukagu; biolentzia jasan duten emakumeak goxoki entzun eta babestu, haurren maitasunetik ahaztutakoa ikasi, emakumeen gorputzek adierazten duten sentikortasuna bozgorailuetatik zabaldu, gizonen ekarpenak entzun…
MICRO al MACRO matxizmo?
Hau ere nazkagarria da:
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/181152_206983892761237_523258393_n.jpg
Guztiz nazkagarria eta mingarria, oso mingarria…
Emakumeenganako errespetu falta ikaragarria, eta sexu-bortizkeria, zalantzarik gabe.
A ver, si no respetan a los toros por qué iban a respetar a las mujeres?
Només dir que si la dona vol aquestes coses no li passen, però es veu una malvada intenció interna. Si els seus amics l’estimessin no li passaria això. Crec que no només es culpa dels nois, elles també ho busquen. Comment