Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Herriak desberdintzeko hesiak
Atalak: Munduko gazteak
Mutil bat Melillako harresian. Agentziak.
Mundua zatitu dugu, hau zure eta hau nerea hitzekin. Prezioa eta izena jarri dizkiogu lur zati bakoitzari eta geurea defendatu dugu guztiaren gainetik. Hesiak jarri dituzte herriak babesteko, eta punta zorrotzak kanpotik datozen horiei ongi etorria emateko. Duela egun batzuk beste 500 pertsona ahalegindu ziren Melillako harresia gainditzen; paradisua infernutik bereizten duela dirudien hesi punta zorrotz dun hori atzean utzi nahian.
Ateak itxi nahi dizkiete munduaren behe aldetik gora igo nahi dutenei. Guk irteteko aukera eduki, baina inori sartzen utzi gabe. Horretarako neurriak hartu behar direla ozen eta harro esaten du barne ministroak, agian, ahaztu zaizkio orain hilabete Guardia Zibilaren eskuetan ito zirenak.
Gazte askoren biziak galtzen dira Espainiar irlen itsasertzean, eta beste askok bertanĀ ezarritako harresi beldurgarria gainditzen zaurituta bada ere, amestutako lurretara sartzea lortzen dute. Berekoikeriak baztertu beharran gaude, mundua ez da gurea, denona baizik. Batetik bestera ez ibiltzeko hesiak jartzea denontzat kaltean litzateke. Gu denean ibili eta gurean nahi ditugunak bakarrik sartzen uztea berriz lotsagarria.
Pertsonen askatasuna mugatzen duten harresiak erailtzea ezinbestekoa da munduan libre izateko. Inor ez gara aske izango, denok libre izan arte.