Tosepan 6
Tosepan 1 Tosepan 2 Tosepan 3 Tosepan 4 Tosepan 5 Hau amaitzen ari da. Lan eskerga egin dugu denok eta, dagoeneko, lau erabilera planak diseinatu ditugu. Bai, ondo aditu duzue, lau erabilera plan diseinatu ditugu hiru astetan!!! Lan erritmoa ikaragarria izan da, baina ez zegoen beste aukerarik. Hiru aste gutxitxo dira lan honi ekiteko, baina erronka, etorri aurretik, onartua genuen. Ea nork gainditzen duen hori! Ideien kontrabandoan aritu izan gara, euskal herrietatik ekarritakoak hemengo...
Read MoreTosepan 5
Tosepan 1 Tosepan 2 Tosepan 3 Tosepan 4 Aurreko lau kroniketan Tosepanen zer egiten ari garen azaltzen aritu naiz. Horrekin batera, Tosepan bera zer den zelan edo halan azaldu dut, tarteka bada ere, eta xehetasun gehiegitan sartu barik. Eta uste dut badela momentua Tosepan talde kooperatiboari buruzko lau berba egiteko. Orain dela 41 urte sortu zen Tosepan, Cuetzalan aldean. Hasiera batean, bertako herritarrak kafea eta pipermina prezio duinagoan saltzeko elkartu ziren. Ordutik, baina,...
Read MoreTosepan 4
Tosepan 1 Tosepan 2 Tosepan 3 Niauala denoi Cuetzalan aldeko gure mendi-magal honetatik. Gure egonaldiaren erdia pasa da dagoeneko eta hemengo lanek itota daramagu astea. Lan eta lan ari gara, gelditu barik, eta itxura oso ona hartzen ari dira lehen asmoak ziren horiek guztiak. Aurreko kroniketan aipatu bezala, lau erabilera plan ari gara diagnostikatzen eta diseinatzen. Horrez gain, hemen hizkuntza aholkulari jardungo duen pertsona trebatzen ari gara. Baina ez hori bakarrik: Tosepan barruan...
Read MoreTosepan 3
Tosepan 1 Tosepan 2 Tajkajtik, nepantajtik, teotaki edo tayaoua (irakurtzen ari zaren orduaren arabera bata edo bestea). Tosepanen jarraitzen dugu Gatxi eta biok, Garabidek eta Emunek bultzatuta. Eta gaur gure egonaldiaren hirugarren kronika dakart. Astebete pasatxo daramagu hemen. Asko ari gara ikasten, asko gozatzen, asko ematen, asko partekatzen, asko. Egitera etorri garen lau planek bere bidea daramate suabe-suabe, eta ari gara aurreratzen, eta ari gara oinarri sendoak jartzen (gure ustez...
Read MoreTosepan 2
Tosepan 1 Abentura bat izaten ari da hau, esperimentu bat, proba pilotu bat. Izan ere, ari gara hemen Euskal Herritik kanpora lehendabiziko aldiz gurean funtzionatu duen metodologia eta egiteko modu batzuk probatzen eta hemengo errealitatera egokitzen eta moldatzen. Aitzindariak dira, horretan ere, Tosepaneko kideak. Hortaz, Euskal Herritik kanpora martxan jarriko diren lehen hiru erabilera planak ari gara taxutzen. Eta zelan egiten ari gara hori guztia? Ba, Euskal Herrian egiten ari garen...
Read MoreTosepan 1
Hiru egun daramatzagu Cuetzalanen Gatxi eta biok, Mexikoko Puebla estatuko mendizerran. Hona etorri gara Tosepan izeneko mugimendu kooperatiboan hizkuntza lankidetza egitera, Garabidek eta Emunek bultzatu eta sustatuta. Tasoh kamatik Tosepan hiru egun hauengatik! Tosepan mugimendu kooperatiboa da, 36.000 bazkide baino gehiago dituena eta 41 urteko esperientzia baten jabe dira. 200dik gora komunitateetan jarduten dute era guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen: osasun alorrekoak, bankua,...
Read More
Iruzkin berriak